Badakit, askok amets txar bat bezala bizi dutela, oraindik urruti ez ditugun garaiak, eta zerbait berriaren zain daudela ere badakit. Parentesi batean gaudela, alegia.
Parentesi bat nioen, eta ezin hobeto irudikatu gaurko egoera. Handik eta hemendik isilarazi eta ezkutatu nahi izan diren arazo nagusi gehienak, zutik eta bizirik, aurrez aurre ditugunean.
Inork ezin du esan azken hamarkada luze hauek, alferrik galdu ditugunik, –ez baita egia– baina lehen genituen arazo berberak ditugula bai. Beraz, harrokeria gutxi.
Ez dago zalantzarik, frankismoaren aurreko eta ondoko arazo biziena, nazionalitateen eta Autonomiaren arteko harreman zail bezain korapilatsua genuela eta dugula. Autonomia aipatzen denean Estatutuak jartzen ditugu mahai gainean, eta honekin, bere baliagarritasuna. Hor gakoa.
Naiz orain arte espainiar gobernu guztiak frogatu, ez dutela Estatutua “betetzeko” asmorik, norbaitzuek ez dute horrelakorik entzun nahi, Estatutua da aurrera egiteko beraien tresna bakarra. Hori bai, jakinik Madriletik ekartzen duten guztia, zerbait garrantzizkoaren truk ekartzen dutela. Gero agertuko dut zergatik.
"Gure herria prest dago bere eskubideak gauzatzeko. Bere buruaren jabe izan nahi du, eta inoren esku-hartzerik gabe erabaki"
Beste askorentzat –ni tartean– Euskal Herriaren askatasunaren ibilbide luzearen urrats bat besterik ez da, –betea ala ez– Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren jatorrizko eskubidea ez baita inoiz, Madriletik eta borondatez emango diguten zerbaitekin agortuko. Gure eskubideak, sabel emankorragoa behar du.
Lan asko dago aurretik, batez ere, ikusiz zer eta zergatik gertatzen ari den, gertatzen ari dena. Eta lan horretan ez du batere laguntzen historia , soziologia edo kultura arloan, Herri desintegratu baten antza handia izateak. Eta ez administrazio mailan soilik.
Dena dela, desintegrazio honen gainetik, integrazio borondate bat dagoela ukaezina da. Eta hori ez da hauteskundeetan bakarrik sumatzen, baita nolabaiteko komunitate batean elkartu eta beharrezko bideak abian jartzeko gogoa ere nabaria dalako. Baina Francoren garaian bezala, gertatzen zaiguna da, “oraindik” geure historia besteek kontatuta ezagutzen dugula.
Hor lan polita, oraindik inork zuzen eta zintzo eskua sartu ez diona.
Gaur egun, espainiarrek bide “bakarra” bultzatzen dutela frogatuz, PSOEk eta bere ingurukoek eskaintzen duten integrazioa ezinezkoa da, ez da posible, integratu nahi dituzten guztiek zeregin bat eduki gabe. Bestela ez da integrazioa, kolonizazioa baizik. Gainera, integrazio espainiarra bultzatzen dute, eta oker ez banago, hauteskundeen emaitzak diotenez, euskaldun gehienak ez daude ados, beste zerbait nahi dute.
Beraz, mezulariak ezagutzen ditugu, mezua ere bai. Elkarbizitza da aldarrikatzen den helburu ukaezina, bale, ados. Baita erabakitzeko ahalmena, ados ere, bale, baina zer erabakitzeko, espainiar “nazionalistak” nahi dutena, hala abertzale euskaldunok nahi duguna? Espainiarrak izatea derrigortuz, inposatuz? Hori da elkarbizitza?
Egia da orain arte emandako urratsek emaitzak eman dituztela, baina onartu beharra dago, –egia baita– garai batean uste genuen baina latzagoa izaten ari zaigula, Estatutua, Estatu espainiarrak herri honi eskainitako opari pozoitsua dela frogatzea. Oso zaila suertatzen baita erakustea, nazio askapen prozesuan, autonomia, independentziaren antidoto gisa erabili duela botere menperatzaileak. Aurreko tresna guztiak porrot eginda gero, noski.
Bide beretik dator gaur PSOEk –Moncloan sartzen lagundu eta gero– bultzatu nahi “omen” duen federalismoa. Beharbada onerako izan daiteke, baina baita beste urrats bat ere, burujabetasunik gabe, tarteko urratsa baino, tranpa hilkorra suerta daitekeena, herri honetako askatasun aukerari begira.
Ez dago zalantzarik, denok nahi omen dugun egitasmo hori, –nire ustez behintzat– konfrontaziorik gabea ez dela izango, euskal komunitatearen egitasmoa bada. Baina orain arteko identitate marka guztiei uko eginez, probintzia espainiar bezala integratzea bada helburu, “nekez inork” ekarriko du normalizazioa eta bakea, herri honetara. Eta beldur naiz politiko euskaldun batzuk bide horretatik doazela.
Bosgarren paragrafoan emandako hitza betez: Ez dago zalantzarik, Estatutua nola edo ala mantentzeko arrazoi nagusia, hau: Estatutua + EAJ + X = Ajuria Enea.
Ekuazio honek, Ajuria Enean sartzeko, ukaezinezko bermea erakutsi du urteetan zehar, baina bide honek beste zerbait ere erakutsi digu; Euskal Herria aske, independentea eraikitzeko bidean, tarteko urratsa baino, oztopo nagusia bilakatzen dela.
Hasieran aipatzen nituen hamarkadek irakasten dute, dagoeneko ekiteko unea iritsi dela, benetako aktoreak agertokia igotzeko sasoia dela. Trantsizio parentesi atarian gaudela eta errealitate batetik beste batera igarotzeko, aldaketa kualitatiboak eman behar ditugula, euskal errepublikaren bidean.
Ezin diegu hutsik egin horrenbeste urtez “trantsizioan”, parentesi ikaragarri luze batean, aurrera begira etorkizunean sinetsi dutenei. Nik dakidanez, prest daude betidanik.
Beraz, gure herria prest dago bere eskubideak gauzatzeko. Bere buruaren jabe izan nahi du, eta inoren esku-hartzerik gabe erabaki. Libreki adierazitako erabaki demokratiko hori, errespetatzea nahi du gure herriak.
Ez dakit ikusiko ote dudan, baina nire herria aske izango da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]