"Araukanian zeuden euskaldunak zertan zebiltzan ikertuko zutela esan zuen aspaldi Txileko idazkariordeak. Askorentzat, euskalduna, anarkista edo maputxeen laguna izatea terrorista izatea da; eta atzerritarra, idazlea edo kazetaria dena susmagarria da. Ni ekuazio guztietan agertzen nintzen". (2010-02-27)
[Alde batetik, Asel Luzarragaren espetxeratzeari buruzko informazio gehiago Aselaskatu.org webgunean, eta bestetik, Irratia.com-en otsailaren 22an Luzarragarekin egin zuten elkarrizketa entzun daiteke]
Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren... [+]
Asel Luzarraga idazle, musikari eta blogari euskalduna errudun jo du Txileko epaitegiak. Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi diote, eta datorren asteartean jakinaraziko dute zein zigor ezarriko dioten.
Eskuinak irabazi ditu Txileko hauteskunde presidentzialak, hogei urtez oposizioan izan ostean. Sebastian Piñera izanen da presidente berria, askok Silvio Berlusconi agintari italiarrarekin alderatzen duten enpresaria. Augusto Pinochet berpiztu dela diote askok, eta... [+]