“Euskadi jator goxo eta ...” dio Niko Etxartek kantuz. Zuk ere, Niko Sagarzazu, pentsatzen dugu bat eginen duzula interpretazio horrekin, baita errepika pu(n)taraino eramanez ere ziurrenik. Ez baitugu uste zuretzat ere beti zure aulki horretan egunerokoa atsegina gertatuko zaizunik. Egiten duzuna ez dugu zalantzan jartzen, egiten ez duzuna aldiz faltan botatzen dugu.
Gazteen ikasketa bideko gertakarietan maiz zure izena aipatua izan zaigu, erabakia zure esku dagoela esanez. Emaitza emankorrik ez genuen jaso lehen, eta oraintxe ezer lortuko bazenu ere beranduegi litzateke. Datorren ikasturtean agian, hala bedi! Betiere, gure ikasleak injustizia ikaragarria bizitzen ari direla gogora arazteko idazten dugu.
Ipar Euskal Herriko gazteek 17-18 urtetatik aurrera Hego Euskal Herrian euskaraz ikasten jarraitzeko zailtasunak eta ezintasunek, urtea joan urtea etorri, hor diraute; familia askoren amesgaizto dira. Administrazio bakoitzak atzerritar bihurtzen du besteetakoa, bereziki Ipar Euskal Herrikoa. Hiru erakundeen arteko akordio ezak (Euskal Elkargoa, Eusko Jaurlaritza, Nafar Gobernua) eta hezkuntza programa bateraturik ez izateak bihurtzen ditu ikasleak atzerritar Euskal Herri barnean ere. Unibertsitate arloan poliki-poliki ari dira bideak zabaltzen, errazten, arduradun batzuen lanari eta borondateari esker, proiektuan sinetsiz eta euskal ikasketak bultzatuz. Lanbide Heziketan, Sagarzazu eta Arevalo jaunak, urtea joan urtea etorri, harresiak hor darrai. Horra, Hezkuntek proiektua: aurrekari bikaina, heldu eta berriz abian emateko zeren zain?
"Itsu behar dute gero hiru erakundeetako kargudunek, arduradunek, elkar hartu eta Euskal Hezkuntza sistema osatu eta egokiaren premi gorria ez ikusteko eta Europan dagokion tokia egiteko"
Lanbide Heziketan sartzea zaila, euskaraz ezinezkoa askotan, eta orain zer, eta azken ezustekoa: Lanbide Heziketako Erasmus programa bertan behera.
Zorioneko Erasmusek bideratzen du ikasleek atzerrian ikasketak edota praktikak segitu ahal izatea. Atzerrian bai: Irungo ikasle batek Hendaian praktikak egin ahal izango lituzke Erasmusi esker. Sarako batek Beran. Baionako batek Donostian... “Euskadi”tik atzerrian, bai, Niko, zuk hori zauden tokitik normal biziko duzu. Besteok, Euskal Herrian –EAEtik kanpo gaudenok– aldiz hori nozitzen, sufritzen dugu.
Eman dezagun Irunen ikasten ari den Donibane Lohizuneko ikasle batek etxe ondoan lan-praktikak egiteko enpresa bat aurkitu duela, hurbil, eroso Erasmusi esker bideragarria. Ba ez, aurten ez. Ezin izango du etxe ondoan praktikarik egin, Irunera –hurbilena litzateke– joan beharrean izango da, “Euskadi”ra (hau da Espainiara). COVID-19a omen da errudun. Barre egingo genuke patetikoa ez balitz. Bidean ibili beharra arrisku, gastu, muga... eskola programan enpresa berri bat –ikasleak berak aurkitua– izatea eta abar aintzakotzat ez hartzeaz gain, errespetu falta ikaragarria deritzogu. Salbuespenik ezin dela egin. Beraz, bilaka arazi orain salbuespen deritzozuen hori normal, bideragarri. Salbuespenek balio dezatela bide hori zabaltzen hasteko. Horren gibelean egoerari irtenbiderik emateko borondate apurrik ez dagoela pentsa arazten digu, eguneroko lan erosoaz gain gehixeago egiteko batere gogorik ez, buruhausterik ez.
Probetxu handiagoa ateratzen diozue bai argazki eta hitz arranditsuz udazkenean izaten den Lanbide Heziketaren Europako astean esandakoei: “Europako Batzordeak nabarmendu duenez, era honetan Euskadiko Lanbide Heziketari eta Eusko Jaurlaritzari aitortzen zaie erronka global konplexuei erantzuna emateko duten gaitasuna; hau da, pertsonei zein enpresei laguntza ematea, prestakuntza eta berrikuntza bultzatuz. Begirada beti bikaintasunean ipinita, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen elkarlanaren bidez” www.irekia.euskadi.eus. Erantzun gaitasuna,
erronka global konplexuei erantzuna, elkarlana, pertsonei laguntza... egiari zor! Europak hainbeste begiratzen bagaitu eta ispilu bagara, baliatu “euskal” hori benetako ezaugarritzat, seriotasunez har dezan Europak ere. Edo zuek ere ez duzue sinesten eta ondo gelditzeko besterik ez duzue erabiltzen eta soldatak, egin ez egin, Euskadin ziurtatuak dituzuen bitartean tirrit!
Berdin, mugaz gaindiko programa bultzatzailetzat beren burua argazkitan aurkezten duten horiek non dira, zer diote, ezer egiten ari ote dira? Itsu behar dute gero hiru erakundeetako kargudunek, arduradunek, elkar hartu eta Euskal Hezkuntza sistema osatu eta egokiaren premi gorria ez ikusteko eta Europan dagokion tokia egiteko. Orriak eta orriak beharko lirateke errealitatearen esparru guztiak gordin eta egia osoz esplikatzeko.
Dugun sentsazioaren arabera, eta tronpatuko bagina hainbat hobe, horrelako arduradunekin Euskal Herririk inoiz ez. Niko Etxartek errepika oso osoan kantatzen jarraitzeko aitzakiarik ez!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]