Imajinatzen al dituzue milaka eta milaka pertsona, Autonomia kaletik udaletxeraino, hatz erakuslea altxatuta?
Imajinatzen irudi horrek islatuko lukeen indarra?
Imajinatzen une hori lehen pertsonan bizitzea?
Bada, urtarrilaren 14an irudi hori bera ikusiko duzue Bilboko karriketan, eta gainera, protagonistetako bat izanik egin ahalko duzue. Horrelako dimentsioko mobilizazio sozialean parte hartuko duten milaka eta milaka protagonista horietako bat.
Irudi indartsua, uste sendokoa... hatza guztiok batera altxatuz, inplikazio-maila areagotuz, finean, urrats bat aurrerantz eginez preso daudenen giza eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko, eta gatazkaren konponbideari beharrezkoa den bultzada emateko, behin betiko eta justiziazko bakea lortze bidean.
Baina zer du berezi hatza altxatzeak?
Hatza altxatzeak, igotzeak, jasotzeak badu zerbait berezia ikur gisara: errealitatea seinalatzen du, jendearen begi aurrean jarriz, eta gauzak izendatzen ikasteko, galdegiten, enpatizatzen, salatzen... ikasteko aproposa da.
Hatz erakuslearekin seinalatua ikusteak, jokaerak hobetzeko mugimenduak eragin ditzake.
Hatza altxaturik hemen nagoela aldarrikatzen dut, mundu honetakoa naizela. Hatza altxaturik, nire txanda da esaten dut, errespetuz eta irmoki, hemen nago, ikusgarria naiz, ikus nazatela Madriletik, Parisetik eta Bruselatik... eta izarretatik. Ikus dezatela hemen giza eskubideen aldeko herri bat dagoela, parte naizen herria, parte zarena, etor zaitez eta altxa nirekin batera eskua ikus gaitzaten.
Ikus eta senti gaitzaten. Indarra elkartasunean dagoelako, eta horixe da hain zuzen ere Sarek bere sorreratik sustatu duena, sentsibilitate ezberdineko herritarren dinamika bateratua, adostua. Denok batera hatzak altxatu, eta nik ere Salatzen Dut esateko prest diren sentsibilitateak.
Tren hau bi bagoiz osatuta dago, bata jendartearena eta bestea instituzioena, eta biak dira beharrezko aurrera egin ahal izateko
Badakigulako euskal presoen giza eskubideen errespetua gehiengo zabal batek aldarrikatzen duela, eta gainera, berandu baino lehenago, lorpen kolektiboan amaituko den ibilbide honetan parte hartzaile izan nahi duela gehiengo horrek.
Horregatik, une honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, behin betiko erabakiorra izan dadin. Horretarako, milaka hatz altxaturik bidea elkarturik egitearen beharra dugu, oinarrizkoa izango den aktibazio sozialaren erakusgarri, jendartea bere osotasunean martxan denaren erakusgarri.
Zentzu horretan, egokia deritzogun gogoeta bat aipatu nahi dugu: tren hau bi bagoiz osatuta dago, bata jendartearena eta bestea instituzioena, eta biak dira beharrezko aurrera egin ahal izateko.
Guzti honegatik, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiak, instituzio guztiak ere, gure trenera batu daitezen deitzen ditugu. Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen trenera.
Gogoeta honek eta beste batzuek ere, bide onetik goazela adierazten digute, euskal jendarteak, guztiok defendatzen dugun zoru komun honetan batzeko eta hatzak altxatzeko moduko heldutasun nahikoa duen adierazle.
Urtarrilaren 14an, jendarte honentzako erronka berri bat abiatuko da, eta zehazki, milaka eta milaka hatz salatzaile altxatuz abiatuko da.
Nik salatzen dut, eta zuk?
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]
Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]
Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.
Espetxe politikaren ondorioz euskal preso politikoen “eskubideen urraketak” ematen direla salatu du Sarek, eta lege arrunta aplikatuz guztiak “etxera bidean” jartzeko unea dela aldarrikatu du. Donostiako manifestazioa abuztuaren 19an izango da, eguerdiko... [+]