Barakaldon jaioa 1927an, metalgintzako langilea, Nicolás Redondo Urbieta UGT sindikatuko idazkari nagusia izan zen 1976tik 1994ra, baita PSOEko diputatua ere Espainiako Kongresuan 1977 eta 1987 artean.
"Nicolás Redondok borroka bizia egin zuen langileen eskubideen, enpleguaren hobekuntzaren eta Espainiako gizartean berdintasunaren alde", nabarmendu du UGT sindikatuak ohar batean. "Bere figura funtsezkoa da askatasun sindikalen eta politikoen konkistarako, baita gure herrian eskubide laboral eta sozialen lorpenean ere. Gizon konprometitua, ausarta eta koherentea, beti egon zen bizi behar izan zituen erronkei eta garai historikoei".
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren funtsen kudeaketa antolatzean, “agerian geratu da UGT eta CCOO parte izan direla dirua kobratzea eta banatzea bermatzen dieten pleguen prestaketan”, salatu du LABek.
Bost urte baino gehiagoz luzatu da borroka, eta 50 bilera baino gehiago egin dituzte. Enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren blokeoa eta Poliziaren jarrera salatu dituzte, besteak beste.
Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.
Erosahalmena ez duela bermatzen kritikatu du, besteak beste, sindikatuak.
Udaltzain izateko lan poltsan, euskarazko B2 profila eskatzen du EAEko Polizia Akademiak eta auzitara eraman du gaia UGT sindikatuak. Gasteizko epaitegiak arrazoia eman dio sindikatuari, polizia izan nahi eta euskaraz ez dakitenenganako diskriminazioa argudio.
Asteazken goizeko 06:30etatik 09:30etara lanuztea egin dute, eta arratsaldean bigarren lanuztea egingo dute beste hiru orduz, 18:30etatik 21:30etara. Planteamendu berari jarraituz, ostiralerako ere lanuzteak deitu dituzte CIM, ELA eta UGT sindikatuek. Helburua hitzarmen... [+]
Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.
Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.
Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatzeko greba eguna dute gaur, astelehena, Osakidetza osoan. Sindikatuek eskatu dute Mahai Sektorialean "egiazko negoziazioa" egon dadila, Osakidetzaren "egiturazko arazoak" jorratuko dituena. Ehunka... [+]
Nafarroan zaharren egoitzen sektoreko lehen hitzarmena sinatzea lortu nahi dute, eta horregatik ari dira borrokan. Hitzarmenak 4.500 langile baino gehiagoren lan-baldintza hobetzea ekarriko luke.
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
UGT Euskadiko Berdintasuna, Gizarte Politikak eta Aniztasuna alorreko idazkaria pozik agertu da akordioarekin, baina borrokatzen eta negoziatzen jarraituko dute.
ELA eta Acaip-UGT sindikatuek salatu dute kartzeletako beharginen lan baldintzak ez direla erabaki, eta hartutako neurri batzuekin desados agertu dira. EAEk urriaren 1ean lortuko du Basauriko, Zaballako eta Martuteneko presondegien gaineko eskumena, eta 700 langileri eragingo... [+]