Nicolas Maduro atxilotu eta AEBtara eramatea zen AEBtako erasoaren helburua, atxilotu batek aitortutakoaren arabera

  • Venezuelako Gobernuak astelehenean salatutako erasoaren helburua Nicolas Maduro atxilotzea eta AEBtara eramatea zela onartu du atxilotutako militarretako batek. Aireportuaren kontrola bereganatzeko agindua zuten estatubatuarrek, Maduro ahalik eta errazen eraman ahal izateko.


2020ko maiatzaren 07an - 10:29
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: El Periódico.

Silvercop enpresako bi mertzenario atxilotu zituen Venezuelako poliziak igandeko operazioan. Enpresa hori erasoa ustez zuzendu zuen Jordan Groudeaurena da, eta bi atxilotuetako batek, Luke Denmanek, onartu du erasoaren helburua. Denmanek azaldu duenez, ondo irtengo bazen ordainsari handi bat zuten zain: “50.000 eta 100.000$ artean espero nituen”.

Denman eta beste atxilotua, Airan Berry, AEBetako armadako operazio berezietan ibilitako militar ohiak dira. Venezuelan epaituko dituzte biak, eta Goudreau Venezuelara estraditatzeko eskatuko die Venezuelak AEBei, atxilotuen ekintzen ustezko zuzendari bezala.

Gobernua erasoaren atzean

AEBen eta Venezuelaren arteko etsaitasuna agerikoa eta publikoa izaki, Madurok Trumpi egotzi dio erasoa, “inbasioaren burua” dela adieraziz. Donald Trump presidenteak, aldiz,  AEBetako gobernuaren eta erasoaren arteko harremana ezeztatu du.

Mike Pompeo, AEBtako Estatu idazkariak adierazi du dituzten tresna guztiak erabiliko dituztela bi atxilotuak AEBtara bueltan eramateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Maduro
AEBak Nicolas Maduro hiltzen saiatu direla salatu du Venezuelak

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea hiltzeko erasoa salatu du herrialde latinoamerikarreko buruzagiak. Kolonbia eta AEBen artean prestatutako atentatua izan dela adierazi du, eta zortzi pertsona hil eta bi atxilotu dituztela erasotik.


2020-04-02 | ARGIA
Itsas armada Venezuela ingurura bidali dute AEBek

Narkotrafikoagatik Venezuelako presidente Nicolás Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurkako salaketa jarri zuen martxoaren 26an AEBetako Gobernuak. Erabaki horri lotua da itsas armadaren bidaltzea. Donald Trumpen Gobernuaren joera gogor kritikatzen dabil... [+]


Zergatik bai Guaidóri?

Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.

Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten... [+]


2019-04-15 | Ibai Trebiño
Jesus Faria, ekonomialaria eta PSUV alderdiko zuzendaritzako kidea
“AEBen zigorrek ez dute gaitasunik izango Venezuelako gobernu iraultzailea botatzeko”

Herri mugimenduetatik gertu egon den pertsona da Jesus Faria (Caracas, 1964). Alemaniako Errepublika Demokratikoan ekonomia politikoa ikasi eta ekonomia arloan hainbat ardura izan du Venezuelako Gobernuan, besteak beste Kanpo Merkataritzarako herri ministroa izan da. Gaur egun... [+]


Subiranotasunik gabe ez dago demokraziarik

Mendebaldeak gustuko ez dituen herrialdeen kontra egiteko erabiltzen dituen aitzakiak dira, demokrazia falta edota giza eskubideen errespetu eza. NATOko herrialdeak beti dira epaileak eta inoiz ez epaituak. Beraiek gutxi-asko demokrazia hauteskunde prozesu lehiakor eta garbi... [+]


2019-03-12 | Ibai Trebiño
Emakume indigenaren borrokak argitu du Venezuela

Laugarren egunez argi-indarrik, urik eta komunikaziorik gabe jarraitzen duten arren, Kolonbiako mugan dagoen Apure Garaiko eskualdeko mugimendu politiko eta militarrek mobilizatuta jarraitzen dute. Hainbat mobilizazio egin dute azken egunetan, besteak beste Martxoaren 8koa.


2019-02-13 | Juan Mari Arregi
Kolpisten xantaia ekonomikoak

Zuzenean ari gara jarraitzen sistema politiko kapitalista eta kolpista baten saiakera, Venezuela ekonomikoki geldiarazi eta miseria, gosea eta konfrontazio zibila sortzeko, modu horretan haien esklabo bat boterean jartzea justifikatzeko.


Venezuelaren ehiza

1999an Hugo Chavez boterera iritsi zenetik ezkerreko gobernu soberanistaren kontrako gerra amaigabea egon da martxan, intentsitate desberdinekin unean uneko botere korrelazioaren arabera. Arazoa ez da 2018ko hauteskunde presidentziala, arazoa chavismoaren proiektu burujabea da... [+]


Mundu osoko mobilizazio baterako dei egin du Guaidok, EBren laguntzaz

Madurok elkarrizketarako proposamena luzatu dio oposizioari. Europak igandera arteko epea jarri dio Venezuelari hauteskundeak deitu ditzan.


“Gobernu paralelo bat legez kanpo” ezarri nahi izana leporatu dio Venezuelako armadak Guaidori

Maduro “zilegitasun osoz” presidente dela eta Guaidok bere burua behin-behineko presidente izendatzea gaitzetsi du Defentsa ministroak.


Guaidok Venezuelako presidente izendatu du bere burua, AEBen itzalpean

Maduroren "usurpazioa" eten nahi du. Trumpek ordu gutxiren buruan onetsi du, eta bere atzetik Amerikako beste hamar herrialdek egin dute. Madurok presidentea izaten jarraitzen duela esan du: “Herriak bakarrik jar eta ken dezake presidentea”.


2018-05-21 | Miren Osa Galdona
Madurok irabazi ditu hauteskundeak, inoiz izandako abstentzio handienarekin

Nicolas Madurok Venezuelako presidente karguan jarraituko du. Igandean egindako hauteskundeak irabazi berri ditu eta abstentzio tasa handia izan den arren, aise irabazi ditu bozak. Parte-hartzea inoizko baxuena izan dela adierazi du hauteskunde mahaiak. Oposizioak iruzurra... [+]


2017-08-04 | Xalba Ramirez
Nicolas Maduro
“Trump Venezuelaren kontrako eraso ekonomiko, politiko eta militarraren buru da”

AEBek Venezuelaren kontrako erasoa egin asmo dutela salatu du Nicolas Madurok asteazkenean. Asanblada Konstituziogilea ez duela onartuko esan du Etxe Zuriak eta estatu kolpea iradoki du Estatu idazkari Rex Tillersonek, gobernu bolibartarraren kontra.


2017-08-01 | Xalba Ramirez
Venezuelako oposizioaren biolentzia zuritzen duten azal manipulatzaileak

Venezuelako krisi politikoan nazioarteko hedabideak paper garrantzitsua betetzen ari dira, gobernu bolibartarraren kontrako propaganda egiteraino. Azken adibidea pasa den igandean oposizioak egindako atentatuak Maduroren indarkeria gisa ari direla zabaltzen hedabide asko.


Eguneraketa berriak daude