SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko burua 2014ko azarotik da Eskoziako gobernuburu. Eskozian erreferenduma egitearen alde egin du lan, besteak beste. Asteazkenean eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak dimititu egin du. SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko burua 2014ko azarotik da Eskoziako gobernuburu, Alex Salmondek dimisioa eman ondoren. Prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri. "Politika modernoaren basakeria" aipatu du dimisioaren arrazoi gisa, The National Eskoziako egunkari abertzalean irakur daitekeenez. Sturgeonek adierazi du bere ordezkoa aukeratu arte agintean jarraituko duela. "Nire buruak eta bihotzak esaten didate orain dela garaia. Niretzat, nire alderdiarentzat eta herriarentzat egokiena da", adierazi du.
Bigarren independentzia erreferenduma antolatzea izan da Sturgeonen helburu nagusia urte hauetan, baina ez du lortu, nahiz eta askotan eskatu dion Londresi horretarako baimena. Londresek ezezkoak baino ez dizkio eman, eta Erresuma Batuko Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Eskozian ezin da galdeketarik egin Londresen baimenik gabe. Horrek zaildu egin du gobernuburuaren helburua betetzea.
Gainera, azken asteetan eztabaida sortu du Eskoziako Parlamentuak onartutako trans lege-proiektuak. Proiektu horrek generoa aukeratzeko adina 18 urtetik 16ra jaitsi nahi zuen, tartean medikuaren ziurtagirik izan beharrik gabe. Lege-proiektuak SNP alderdiaren barnean zatiketa eragin zuen, eta Erresuma Batuko Gobernuak blokeatu egin zuen. Hala eta guztiz ere, Sturgeonek adierazi du bere dimisioa ez dela "jasan duen presioaren ondorio".
Segurtasun energetikoa hobetzeko “diktadore kanpotarren” menpe ez egotea dela "onena" azaldu du lehen ministroak. Oposizioko alderdiek eta talde ekologistek erabakia arbuiatu dute.
Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.
SNP alderdi independentistako buru eta Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek otsailean dimititu zuen, eta horrek gertukoen zuen Yousaf hautatu dute haren ordezko gisa SNPko militanteen %52k; botoen %48 lortu du Kate Forbes ebanjelistak.
Jacinda Ardernek duela aste batzuk Zeelanda Berriko lehen ministro kargua utzi zuenean, Nicola Sturgeonek boto-emaileei esan zien oraindik asko zuela egiteko. Baina, dirudienez, Eskoziako lehen ministroa bere etorkizunaz hausnartua zen. Hala aditzera eman zuen Eskoziaren zati... [+]
Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.
Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.
Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]
Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak
Eskoziako Parlamentuan egindako hitz hartzean eman du horren berri Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Aurkezpenean, kritikatu egin du Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera".
3TimesRebelPress (3TR) argitaletxe independente eskoziarra jaio da, euskaraz, katalanez, galizieraz, gaelikoz, galesez… eta oro har hizkuntza gutxituetan idazten duten autore emakumeen literatura ingelesera itzultzea helburu duena, “mundu osoan sustatzeko”.
Sturgeon presidenteak erreferendum “legezkoa” agindu du, Erresuma Batuaren baimenik gabe balitz ere. 2023rako aurreikusten du gobernuak erreferenduma.
Bi astez klima larrialdiari aurre egiteko akordioak adosten aritu dira munduko agintariak. Gehien kutsatzen duten estatuek presionatuta, azken zirriborroan jasotako erabakiak hasierakoetatik moldatu egin dituzte: adibidez, ez dute ikatza baztertzeko eskaria egin, baizik eta... [+]
Astelehenean filtratu zen informazioaren arabera, Glasgowko Gailurreko bukaerako txostenak ez zion egin behar aipamenik energia fosilak desagertzeko beharrari. Testu berri batean, ordea, ikatza, gasa eta petrolioa finantzatzeari utzi beharra aipatzen da.
Glasgowko klima gailurrean herrialdeek sinatuko duten akordioaren lehen zirriborroa filtratu da, eta konpromiso maila zein txikia den jarri du mahai gainean Greenpeace talde ekologistak: CO2 isuriak murrizteko eta erregai fosilak mugatzeko neurririk ez da aipatzen.