'Miyamatsu to Yamashita' filmeko fotograma.

2022ko irailaren 21an - 08:47

Arazo berdinari aurre egin behar diote Vicenta B. eta Miyamatsu to Yamashita filmetako protagonistek. Biek ala biek ahaztu dute zein den bizitzan bete behar duten papera; nolabait, haien nortasuna galdu dute bai Vicentak (Linnett Hernández), zein Miyamatsuk (Teruyuki Kagawa). Hala bada, lehenengoak etorkizunera begira, eta bigarrenak iraganera, haien bizitzen zentzua berreskuratzeko bideari ekin beharko diote.

Kuban, izen oneko sendalari leinutik datorren karta irakurtzailea da Vicenta. Puru lodien keaz inguratuta, etxe zahar handian eramaten du Vicentak aurrera bere jarduna. Baina, Carlos seme maitea Ameriketako Estatu Batuetara joatean, bere botereak galdu eta karta irakurketetan laguntza ematen dioten espirituak ikusteari utziko dio. Hala, bai amaren, bai sorginaren papera galduta, eguneroko berri bati aurre egin beharko dio, bizitza zentzugabean bere tokia berriz aurkitzen.

Zer geratzen zaio bizitza osoa haurrei oparitu dion amari horiek doazenean? Nork sendatzen du sendalaria? Modu originalean, zaintzaileren figuraren inguruko hausnarketa proposatzen du Carlos Lechuga zuzendariak. Galdera horien itzalean motelki aurrera egiten du filmak, bisualki atsegina dena exotismoan erori beharrik gabe. Gainera, filma ez da oso luzea, ordubete eta hogei minutu inguru, zinemaldiaren bosgarren egunean eskertzen hasten den ezaugarria.

Oinarrian dagoen proposamena interesgarria bada ere, nahiko hotz utzi nau Vicenta B.-k. Pena da, film harrigarria izateko hainbat elementu biltzen dituelako, hala nola, gai aproposak, iruditegi freskoa eta presentzia indartsudun protagonista. Hala eta guztiz ere, xarma berizirik ez diot aurkitu Horizontes Latinos saileko pelikula honi.

Nahiz eta Miyamatsu to Yamashita delakoan espiriturik agertzen ez den, honetan ere oinez egiten dute noizbehinka hildakoek. Tiro bat jaso ostean, odola garbitu eta hurrengo pertsonaia interpretatzera abiatzen diren estrei buruz ari naiz. Estra lanak egiten ditu, hain zuzen ere, Miyamatsu protagonistak, zeinak askotariko pertsonaien bizitza biziz, bere nortasun propioa desagerrarazi duen. Une batean, baina, bere papera zein den deliberatu beharko du  Miyamatsuk, puzzle baten gisa argitara ateratzen den iragan misteriotsua arakatuz.

Drama, umorea eta misterioa nahasten dira hiru zuzendariren lana uztartu duen obra honetan. Zuzendari lanaz gain, filmeko gidoilari eta muntatzaileak ere badira Masahiko Sato, Yutaro Seki eta Kentaro Hirase. New Directors sailean aurkeztua izan da gaur lehen aldiz Miyamatsu to Yamashita; ingelesez, Roleless (paperik gabe) deitua izan dena.

Hasiera zeharo kitzikagarriari esker, lehen momentutik lortzen du pelikulak ikuslearen arreta bereganatzea, trama garatu ahala, interes hori txikituz badoa ere. Hori bai, azpimarragarria deritzot zuzendariek ikusleon usteekin jolasteko moduari. Izan ere, maiz erakusten zaizkigu Miyamatsuk estra gisa grabatzen dituen eszenak eta, gehienetan, zaila da esaten ikusten duguna trama nagusiaren parte den edo Miyamatsuk grabatzen dituen fikzioetako eszena soila. Oso modu burutsuan erabiltzen da errekurtsoa, aldiro publikoaren barre konplizeak lortuz. Hiru zuzendariak presente zeudela jakiteak bultzatuta edo ez, txalo jasa esanguratsua bereganatu du gaur Miyamatsu to Yamashita filmak Kursaaleko emanaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2022
Esti Urresola Solaguren. Cannesetik Donostiako Zinemaldira.
“Ikus-entzunezkoek botere eraldatzaile handia daukate”

Cuerdas lanak eraman du Donostiako Zinemaldira Esti Urresola Solaguren film zuzendari eta gidoigilea (Laudio, 1984). Kristalezko sabaidun alfonbra gorriek sarien fokupean harrapatu dute: Goya sarietarako aurre-hautaketara heldu zen Polvo somos bere lana, eta Canneseko jaialdian... [+]


‘Black is Beltza II’ edo ia mundu guztiaren historia

Anaiak kontrakoa abesten zuen arren, Fermin Muguruzak beti handira hordago. Zinemaldian animaziozko filma estreinatu, eta non, eta Belodromoan. Eta zer, eta bete. 3.000 lagun txaloka eta txistuka, eta pozik eta hunkituta, eta atzera begira eta triste batzuetan, eta nik zer... [+]


2022-09-26 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia, azken eguna
Arnasarik gabe


2022-09-24 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia 8. eguna
Zinemaldiko amek ez dute


2022-09-23 | Estitxu Eizagirre
‘Bi arnas’ filmaren egileek nabarmendu dute torturaren ondorioek jarraitzen dutela egun ere

Irailaren 22an Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean Bi arnas filma eman dute. Bertan izan dira filmaren zuzendari eta gidoilari Jon Mikel Fernandez, produktore Kima Arzuaga eta protagonista Mari Nieves Díaz, Nekane Txapartegi eta Paco Etxeberria, protagonista nagusi... [+]


2022-09-22 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia. 6. eguna
Londresen parranda, Norvegian ajea


2022-09-20 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia. 4. eguna
Dena ez da zilegi


2022-09-19 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia. 3. eguna
Bitxikerien artean harribitxiak


2022-09-19
Sail Ofiziala. 3. eguna
Doluarenak


2022-09-18 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia. 2. eguna
Suaren bueltan jazotakoaz


2022-09-18 | Peru Iparragirre
Sail Ofiziala. 2. eguna
Ekiloreak oraingoan


2022-09-17 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldia. 1. eguna
Altxatu da oihala


2022-09-16 | ARGIA
Hasi da 70. Donostia Zinemaldia

Hurrengo egunetan zinemak hartuko ditu berriz ere Donostiako kaleak, pandemia hasi zenetik neurri berrezirik gabeko lehen Donostia Zinemaldiaren karietara. Juliette Binochek eta David Cronenbergek jasoko dituzte Donostia Sariak.


Eguneraketa berriak daude