Newsweek astekariak paperean argitaratzeari utziko dio

  • 80 urtez paperean argitaratu ostean, Newsweek astekariak iragarri du aurrerantzean Interneten bakarrik publikatuko dela. Abenduaren 31ean ikusiko du argia paperezko azken Newsweekek. Duela bi urte The Daily Beast sareko albisteen atariak erosi zuen AEBetako aldizkari enblematikoa eta paperari agur esateko erabakia jabe berriek eman nahi dioten norabidearen adierazgarri da.


2012ko urriaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Newsweek ia 80 urtez argitaratu da paperean.

“Erabakiak ez dauka zerikusirik kazetaritzaren kalitatearekin edo markarekin –beti bezain indartsua da hori–” adierazi du Tina Brown The Daily Beasteko sortzaileak paperezko edizioa ixteko erabakia esplikatzen duen adierazpenean eta inprimatutako argitalpenak apustu ekonomiko handiegia eskatzen duela nabarmendu du.

Time aldizkariaren ondoren AEBetako astekari garrantzitsuena izan da Newsweek urteetan, baina 2008tik aurrera kinka larrian zegoen. Orrialde kopurua gutxitu eta diseinua aldatu zioten; aldizkariaren aurrekontuak ere doitu zituzten; baina galerak areagotu egin ziren: 2007tik 2009ra bitarteko datuek ez dute gezurrik esaten, %38 erori ziren aldizkariaren diru sarrerak eta 2010ean, aldizkariaren jabe zen The Washington Post Companyk saldu egin zion The Daily Beasti.

Ez da horrelako erabaki bat hartu duen AEBetako aldizkari garrantzitsu bakarra. 2007an Life aldizkariak bere indar guztiak Interneten jarriko zituela iragarri zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paperaren krisia
310 lanpostu gutxiago izango ditu The Guardian Media Group taldeak

74,7 miloi euroko gabeziei aurre egiteko, eta aurrekontua orekatzeko hartu ditu neurri horiek The Guardian egunkariaren editoreak.


2015-01-30 | Iure Eizagirre
Entzun: “Ateratzen genuen ale bakarra berezia izatea nahi genuen”

Entzun aldizkariak jaso du 2015. urteko papereko Argia Saria. Urtean behin ateratzen duten urtekaria erreferentzia bilakatu da musikazaleen artean.


Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.


Le Journal du Pays Basque egunkaria argitaratzeari utziko diote

Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.


2013-12-04 | ARGIA
Newsweek aldizkaria paperean argitaratuko da berriz

Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.


2013-11-06 | Lander Arretxea
8 apunte kalitatezko kazetaritzaren etorkizunaz

Azken bi egunetan  150 bat lagun bildu omen gara Leioan, ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldietan.  14 hizlari interesgarrik, hainbat ikuspegi eskaini eta ehunka galdera gehitu dizkiote jatorrizko galderari: zein da kazetaritzaren (hedabideen,... [+]


Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.


Eguneraketa berriak daude