Maiatzaren 30ean Brooklynen egindako protestetan polizia auto huts batera molotov koktela botatzea egotzita, bi abokatu atxilotuta dauzkate: Colinford Mattis eta Urooj Rahman. Bakoitzak 45 urteko espetxe-zigorra bete beharko dute egozten dizkieten kargu federalen errudun jotzen badituzte.
George Floyden hilketaren ostean AEBetan zabaldu ziren protesten testuinguruan, hutsik zegoen polizia auto bati su ematea egozten diete Mattis eta Rahmani, Democracy Now hedabideak informatu duenez.
Hasiera batean, fidantzapean aske utzi bazituzten ere, gobernu federalak fidantzaren baldintzak aldatu eta behin-behinean espetxeratu egin zituzten. Neurri honek legelarien komunitatean zeresana eman zuen, ez Mattisek ezta Rahmanek ere ez baitute aurrekari penalik.
Eskubide Konstituzionalen Zentroa eta eskubide zibilen aldeko beste erakunde batzuek bi abokatu hauek fidantzapean aske uzteko eskatzen jarraitzen dute. 50 fiskal federal ohik osatutako talde batek ere gutun bat sinatu du, Gobernuak ez dezala kasua baliatu eskatzeko.
Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]
Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]