Euskaraz azpititulatutako edo bikoiztutako 70 ikusentzunezko eskainiko ditu 2022 urte bukaerarako plataforma estatubatuarrak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika sailak hainbat bilera egin ditu Netflixekin, baina plataformaren hitzetan, berak finantzatuko du ekimen hau, etorkizuneko Ikusentzunezkoen Legeak behartuko baitu bere edukien %6 hizkuntza koofizialetan eskaintzera.
Nazioarteko telesail hautatuak azpititulatu egingo ditu Netflixek eta haur eta familientzako filmak bikoiztu, euskaraz, katalanez eta galegoz. Azpitituluak eta bikoizketak prest eduki ahala eskainiko ditu eduki horiek bere streaming plataforman, eta urte bukaerarako 70 izango direla iragarri du. Urtero euskarazko eduki gehiago igoko dituztela hitzeman du Netflixek.
Azpititulatutako kopurua hamar bider handiagoa izango da bikoiztutakoa baino: nazioarteko 200 ordutik gora film eta telesail azpititulatuko ditu euskaraz, eta haur eta familientzako filmen 20 ordu bikoiztuko.
Itzuliko diren lanen artean daude Emily Parisen telesaila eta laster estreinatuko diren The Mother, Garra, Sandman eta Pinotxo.
Miren Dobaran: "Beharrezkoa da euskarak lekua izatea horrelako plataformetan"
Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranen hitzak jaso ditu Deia egunkariak: "Egin ditugun bileretan, Jaurlaritzatik bultzatu duguna izan da haurrentzako edukiak bikoiztea eta publiko orokorrarentzako eskaintza azpititulatzea, eta Netflixek hori ulertu eta errespetatu du. Euskara orain presente egongo da Netflix ari den 190 herrialdetan, hautatutako edukietan, eta bera, nahi duenak kontsumitu ahalko ditu euskaraz ere badauden edukiak". (...) "Beharrezkoa da euskarak bere lekua izatea platafroma hauetan eta lanean jarraitzen dugu gainerako plataformak ere gurdi honetara igo daitezen".
Eskaera hau aspalditik egin du Netflix Euskaraz ekimen herritarrak.
Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]
En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen.
ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko... [+]
Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]
Pantailak Euskaraz herri ekimenak adierazi du “aurrerapauso" handia dela Frantziako Estauan ere Netflixek ikus-entzunezkoak euskaraz eskaintzea.
Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.
Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]
Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]
Kanpainaren bultzatzaileek apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzea erronka jarri zuten eta 10.500 sinadura inguru dituzte jada. Abenduaren 3rako 20.000 sinadura lortzea espero dute. Euskalgintzako eragileen babesa jaso du Netflix Euskaraz taldeak.
Euskal hiztunok Netflixeko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula adierazi dute change.org plataformaren bitartez.
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako... [+]
Internet bidezko streaming zerbitzuak saltzen ditu Netflixek. Telesail eta film katalogo handia eskaintzen die mundu zabalean barreiatutako milioika harpidedunei –2019ko udan 150 milioiko langa gainditu zuen–. Nola lortu du horrelako hazkundea? Zer du atzean negozio... [+]
Eredu produktibo bat da. Historiaren une honetan kapitalismoak jantzi duen azken maskara. Ideologia bat ere bai, etenik gabe errepikatzen dena negozioak nola egin erakusten duten unibertsitateetan, enpresei aholku ematen aritzen diren bulegoetan, ekintzailetza eta... [+]