Neska musulmanek erabili ohi duten tunika debekatu du eskoletan Frantziako Gobernuak

  • Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.

"Noraino iritsiko da janzkeraren polizia? Musulmanenganako gaitzespen obsesiboaren seinale da neurria", kritikatu dute.

2023ko abuztuaren 30ean - 07:54
Azken eguneraketa: 10:02

Neurriak laikotasunaren printzipioa betetzeko beharrari erantzuten diola argudiatu du Frantziako Gobernuak. Aurrez, debekatuta daude belo islamikoa, kippa judutarra, sikh turbantea edo dimentsio handiko gurutze kristauak. Sinbolo erlijioso “diskretuak”, ordea, baimenduta daude. Ikastetxe pribatuei ez die eragiten neurriak.

Eskuineko alderdiek pozez hartu dute erabakia. “Komunitarismoa da Errepublika mehatxatzen ari den lepra”, esan dute Les Républicains alderditik. Ezkerreko alderdi batzuek ere ongi ikusi dute debekua, baina beste batzuek kutsu populista xenofoboa antzeman diote erabakiari eta laikotasunaren defentsarekin baino gehiago islamofobiarekin lotu dute. Frantziako Gobernua musulmanekin “obsesionatuta” dagoela adierazi dute La France Insoumise alderditik: “Noraino iritsiko da janzkeraren polizia? Neurria konstituzioaren aurkakoa da, musulmanenganako gaitzespen obsesiboaren seinale”.

"Iaz top motza debekatu zuten, orain abayah, beti emakumeen eta neska gazteen gorputzen gaineko kontrol soziala da helburua"

Ez da lehenengo aldia Frantziako Estatuan gisa honetako debekuak egiten direna. Duela urte batzuk, herri ugaritan burkinia erabiltzea debekatu zutenean, zuzenean indarkeriarekin lotu zuten, burkinia “jihadismoarekiko atxikimenduaren seinale” dela edota “probokazio  gisa” interpretatu behar dela argudiatuz, halako janzkerek gizartean “tentsioa areagotu dezaketela” adierazteraino. Emakumeen zapalkuntza ere izan ohi da justifikazio: “Emakumezkoen menderatzea oinarri duen proiektu politiko baten emaitza” dira jantziok, Manuel Valls orduko lehen ministroaren arabera.

Emakumeen gorputza jomuga

Kontuak kontu, neska gazteak izango dira neurri hau jasango dutenak. “Iaz top motza debekatu zuten, orain abayah, beti emakumeen eta neska gazteen gorputzen gaineko kontrol soziala” da helburua, kritikatu dute Berdeak alderditik. Briggite Vasallo aktibistak ere antzeko ildotik irakurri zuen afera, burkinia debekatu zutenean: “Beloa edo burkinia ez dira eztabaida, eztabaida da arrazoia dena dela ere horrela janzten diren emakumeak espazio publikoetatik baztertzen ari garela. Eta emakume hauek, gainera, Europan biolentzia arrazista bereziki latza jasaten ari den talde minorizatu baten partaide dira; arnasa hartu ahal izateko eremuak errazten aritu beharko ginateke eurentzat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude