Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da abenduaren 4an Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.
Sarrerak agortu dira azken finalaurrekorako: 700 lagun elkartu dira Larrabetzuko frontoian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu dute bertsozaleentzako:
Ander Elortegi Garatea
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Jone Uria Albizuri
Julen Arzanegi Erezuma
Nerea Ibarzabal Salegi
Txaber Altube Sarrionandia
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batzea lortu duena, 542,5 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
Nerea Ibarzabal Salegi...........................542,5
Jone Uria Albizuri....................................534
Txaber Altube Sarrionandia....................483
Ander Elortegi Garatea...........................477
Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'..........469
Julen Arzanegi Erezuma........................436,5
Gaurkoan, Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.
Finalistak, erabakita
Gaurko saioa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak:
Aitor Bizkarra Ruiz
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Etxahun Lekue Etxebarria
Gorka Pagonabarraga Agorria
Jone Uria Albizuri
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Xabat Galletebeitia Abaroa
Zortzi horiez gain, Txapelketa Nagusian kantatzeko sailkatu dira Miren Amuriza Plaza eta Oihana Bartra Arenas ere.
Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.
Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.
Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.
Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.
Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.
Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.
Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 16an; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.
Lasarte aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.