Aldaketa hormonal, metaboliko eta neuropsikologiko betean, nerabezaroan bereziki garrantzitsua da loa, gauez gutxienez bederatzi orduz jarraian lo egin behar lukete, baina ordu gutxiago egiten dutela diote ikerketek, eta ondorioak dituela osasunean, ikasketetan eta jarreran. Eskola hasteko ordua atzeratzea ere planteatu dute han-hemenka.
Nerabeak bizi dituen prozesu hormonal, metaboliko eta psikoneurologikoetako asko lo egin bitartean garatzen dira, eta horregatik da inportantea 13-18 urte inguruko gazteek behar adina lo egitea. Ikerketek, baina, garbi diote: asko dira ordu gutxiagoz lo egiten dutenak, batez ere astegun buruzuritan (eta ez, asteburuan lo gehiago egiteak ez du hori orekatzen), gazte kopuru handi batek ez du zazpi orduko loaldia gainditzen, azken azterketen arabera.
Gaztea izanik, beharbada ez du gorputzean nekea sumatuko, baina umorean eta jarreran eragiten duela diote adituek (suminkorrago, desmotibatuago… egon daiteke), baita errendimendu akademikoan ere (arretan, memoria gaitasunean…), eta osasunean: "Metabolismoan aldaketak, buruko mina, arazo gastrointestinalak, obesitatea, diabetesa…", dio Darío Fernándezek, El Paíseko artikuluan.
Faktore nagusi bat aipatzen dute adituek: mugikorrak eta gailu elektronikoak. Mugikorrari katigatuta, ordu gutxiago egiten da lo, baina baita okerrago ere
Zergatik egiten dute lo gutxiago?
Faktore nagusi bat aipatzen dute adituek: mugikorrak eta gailu elektronikoak. Mugikorrari katigatuta, ordu gutxiago egiten da lo, baina baita okerrago ere, mezu, ohartarazpen eta estimuluekiko egonezin. Melatonina edo loaren hormona inhibitzen du argiak (baita pantailaren argiak ere), eta Gonzalo Pin medikuak ARGIAko artikulu honetan dioenez, nerabe baten erloju biologikoa argiarekiko askoz sentikorragoa da gauez, goizez baino, alegia teknologiarekin baldin badago gehiago kostako zaio lo hartzea, "eta teknologiarekin egon ohi da". Duela gutxi egin duten ikerketa nabarmendu du medikuak: nerabe batek mugikorrean batez beste lau mezu jasotzen ditu gauez.
Beste faktore interesgarri bat ere badago atzean: nerabeek, gauez, haur eta helduek baino beranduago jariatzen dute melatonina, eta beraz, beranduago lokartzen dira. "Inoiz ez duzu lortuko nerabe bat lehenago oheratzea, biologikoki ez duzu lortuko: nerabe bati esatea 23:00etan oheratzeko da guri esango baligute bezala 19:00etan oheratzeko; ohean bueltaka hasten zara, kortisola sortzen… eta ez duzu melatoninarik", dio Pinek. Ondorioa? Goizeko 8etako lehen klasean erdi-lo daudela ikasle nerabeak. "Batxilergoko ordutegiak naturaren kontra eginda daude; nerabeak 9etan sartu behar du eskolan, eta ikerketa ugarik hala esaten digute, AEBetan ikasleen sarrera ordu erdi atzeratzeak izan duen inpaktu positiboa horren lekuko".
Nerabezaroa izan ohi da kafea, alkohola, tabakoa, edari suspergarriak eta beste probatzeko etapa; horiek ere ez dira lagungarri loaldi egokirako. Eta lotara joan nahi ez izatea ere ohikoa izan daiteke, duen garrantzia ematen ez bazaio eta dituen ondorioen kontzientzia hartzen ez badugu.
Beraz…
Mugikor eta antzerakoen erabilera murriztea, ordutegi erregularrak ezartzea eta oheratu aurretik giro lasai eta isila sortzea gomendatzen dute adituek. Darío Fernándezek elikaduraren eragina ere nabarmendu du: gereziak, platanoa, esnea, haragia, arrain urdina eta fruitu lehorrak melatonina bihurtzen dira (lotarako lagungarri dira); aldiz, lo egin aurretik hobe ez afaltzea espinakak, zerbak, hestebeteak, gazta oso umatuak, haragi gorriak, lekaleak eta tomatea.
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.