Nerabe, jendarte eta agintariak


2021eko otsailaren 09an - 10:31

Lehenik gogoratzen hasi nahiko nuke, zu ere izan zarela gazte. Ez dakit nola kokatuko zenukeen zeure burua garai haietan egungoa gertatu izan balitz, nola barneratuko zenituen arauak edo zein neurritan lagunduko ote zenion bizilagunari. Niri, erantzukizun handiz jokatzen ari direla iruditzen zait, miresmena sortzen dit arauak betetzeko hartu duten jarrerak, eta nola ez Euskal Herri osoan zehar gazteek bultzaturik sortu diren zaintza taldeen sareak. Are miresgarriago, kontuan hartu ez dituen eta alternatibarik eskaini ez dien gizarte eta momentu honetan.

Jendartea, ordea, bere logika patriarkalean poliziaren antzera jarduten ari dela dirudi. Polizia ere oldarkor izan ohi baita adingabe bati belar pixka bat antzematean, aldiz, ez da ez ausartzen prostituzio sareen aurka joaten. Lau gaztek festa bat egin eta gure zaharren hiltzailetzat jotzen ditugu, gizarte honetako benetako kriminalei beren kaxa jarduten uzten diegun bitartean, bide batez, eztabaida gai garrantzitsuenak alboratuz. Gure egoa salbatzen jarraitzeko errazagoa baita zaurgarrienen aurka jotzea, eraldatzeko gai ez garen eta etsipena sortzen diguten erronka eta kriminal nagusiagoei aurre egitea baino. Izatez, honek zaurgarri eta ahul sentiarazten gaitu.

"Bitxia da. Eraiki dugun gizarte heldugabe honen tankeran hazi eta hezi ditugun gazteak, gure erru, ezgaitasun, amorru eta gorrotoen helburu bihurtu ditugu. Erraza bezain erosoa"

Badut beraz susmoa, gazteriaz gain, gizarte osoa ez ote den arduragabe, eta ondorioz, baita ditugun buruzagiak ere. Norberaren etxeko lanak eginak izan gabe gainontzekoei ardurak eskatzea ez baita oso jokaera arduratsua. Ezta pandemia hau sortu duen eta parean dugun erronka ekologiko kolosalaren aurrean ezikusiarena egitea. Gobernuan direnak kasu, Zaldibarko hondamendia kudeatzen 27 miloi euro baino gehiago gastatu dituzte jada; 14 helikoptero batean eta beste 4 Ertzaintzaren furgonetak erosten; Europar Batasuneko diru-laguntzak lagunartean banatzen ari dira; industriaren arazoak diren zaborren kudeaketarako erraustegi erraldoi bat eraiki dute; AHTa, SuperSur-a eta Metroa eraikitzeko dirua lepo, eta orain hidrogeno berdea omen da ezinbestekoa euskal oasian.

There is not alternative, ez dago alternatibarik, zioen Margaret Thatcher-ek. Egun kontrakoa da, ez dago bizitza eta ongizatea bermatuko duen alternatibarik, desazkundea baino. Bidegurutzean ipini gaituen eta duin bizitzeko beharrezkoak ez diren kontsumo ereduak aldatu behar ditugu, gustuko izan ala ez. Sortu dugun hondamendi ekologikoa onartu, egoeraren egiazko diagnosi bat eginez akatsak identifikatu, eta aterabidea jorratu. Datorkigun errealitate eta etorkizun ilunari aurre egiteko, geure burua indartu eta bakoitzak bere ardurak betetzen hastea dagokigu.

Nerabeak salatzen ditugun bitartean, ez baikara gure buruzagi politiko eta agintari ekonomikoei oldartzen. Ez diogu aldaketa klimatikoari eta krisi ekologikoari garrantzirik ematen, ez dugu gure osasun, hezkuntza, elikadura, zaintza eta energia burujabetzarantz pausu irmorik ematen, eta botere ekonomikoen dependentzian sakontzen dugu, zor publikoa handituz. Gure ondorengoek, gazteek, jasan beharko duten zorra, gogoratu beharrik bada.

Bitxia da. Eraiki dugun gizarte heldugabe honen tankeran hazi eta hezi ditugun gazteak, gure erru, ezgaitasun, amorru eta gorrotoen helburu bihurtu ditugu. Erraza bezain erosoa. Arduragabekeria bikoitza, edo berbera. Atera kontuak.

Gure eguneko zenbat denbora baliatzen dugu gure artean salatzen, eta zenbat, kutsatzen gaituzten pantailen aurrean, norberaren erantzukizun politikoa ekiditen?

Beraz, nor da nerabe?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude