Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi

  • Oso ikastaro interesgarria egiten ari naiz Pikara Magazine-ren eskutik: "Generorik gabeko kazetaritza. Feminista, intersekzionala, ziztatzailea eta urratzailea". Ikastaroan landu dugun artikulu bat itzultzea erabaki dut, Marta Güelfo Marquez psikologoak La Replican argitaratutakoa.


2017ko azaroaren 24an - 13:17
Argazkia: wikipedia

Ez da berri-berria, beraz, baina zoritxarrez, oso baliagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zait. Honi esker astakirten pila detektatu ahal izango ditugu (eta aldatzen laguntzen saiatu!), eta guk ere kontzeptu batzuk argitu ahal izango ditugu gure buruan.

Hauxe da neomatxista

Ez da erraza egunero berarekin borrokan aritzea. Horregatik, interesgarria da detekziorako dekalogo bat eskura edukitzea, baita zer erantzun jakitea ere. Zuekin, neomatxista:

  1. Ez naiz ez feminista ez matxista, berdintasunean sinisten dut: Hau oso errore komuna da eta ezjakintasuna du oinarri. Gizon eta emakumeen eskubideak berdinak izan daitezen aldarrikatzen duen mugimendua da feminismoa. Matxismoa, berriz, gizona emakumearen gainetik iraunarazten duten jarrerek, portaerek eta sinesmenek definitzen dute.
  2. Gizonen aurkako genero-biolentzia ere badago: Gizonen kontrako genero-biolentziarik ezin da existitu, ez baitago gizona zapaltzen duen sistema ideologiko edota kulturalik. Egungo sistemak emakumea zapaltzen du, horregatik hitz egiten dugu emakumeen aurkako genero-biolentziaz. Bikotekideen edo bikotekide ohien artean ematen da, gizonak aplikatzen du emakumearengan, eta patriarkatuan du jatorria, androzentrismoan, posesio sentimenduan, eta amodio erromantikoaren ideia tradizionalean. Kultura guztietan ematen den fenomeno soziala da, eta Espainiako Estatuan, bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 50, 60 edo 70 emakume uzten ditu urtean. Emergentziazko egoera da, beraz. Erantzuna behar du hezkuntza aldetik, sozialki, baita politika konkretuak ere.
  3. Salaketa faltsu asko daude: Espainiako Fiskaltza Orokorraren datuen arabera, salaketa faltsuak %0,018 dira (datu hau 2014ko memoriari dagokio, hemen duzue).
  4. Feminazi erradikala zara: Ez da halakorik existitzen. Neomatxismoak asmatutako hitza da, eta mugimendu feminista deabrutzea eta irrigarri uztea du helburu.
  5. Hizkuntza inklusiboa txorakeria bat da: Hizkuntzaren erabilera oso garrantzitsua da. Izan ere, hizkuntzaren bidez eraikitzen dugu gure pentsamendua, baita gure errepresentazio mentalak ere. Aipatzen ez den hori edo izenik ez duen hori ez da ikusten, eta, ondorioz, ikusten ez dena ez da existitzen. Gure hizkuntzak, nagusiki, balio sozial eta kultural dominanteen arabera erregulatu da, balio patriarkal eta androzentrikoen arabera, alegia. Horregatik, kuestionatu egin behar dugu.
  6. Oso astunak zarete feminismoarekin: Bai, hala da, egun batzuetan ohetik jaiki eta gure eskubideen alde borrokatzeko gogoa pizten zaigu, gure eskubideak aldarrikatzekoa, gure bizitzen arlo guztietan; bai, baita ezberdintasun horiek hain nabarmenak ez diren testuinguru eta egoeretan ere, zer egingo diogu ba…
  7. Ez da jazarpena edo erasoa, laudorio bat baizik: Hauxe da piropo edo laudorio baten definizioa: aurpegira esaten den zerbait da, norbait ezagunari esaten zaiona, errespetuz; eta xedea da pertsona hori animatzea edo harekin atsegina izatea, afektua erakusteko modu gisa. Kaletik doan emakume ezezagun bati txistu edo oihu egitea, bere itxurari, gorputzari edo arropari buruz zerbait aipatzea eraso berbala da.
  8. Berdin zait gizona edo emakumea den, garrantzitsuena pertsona da: Argumentu hau askotan erabiltzen da organizazio politiko edota sozialetan, karguetan eta zerrendetan parekidetasuna bermatzeaz ari garenean. Zoritxarrez, protagonismoa, lidergoa edota boterea gizonen esku gelditzen dira gehienetan. Halaxe hezi gaituzte, halaxe sozializatu, hor daude estereotipoak eta erreferente falta ere. Parekidetasuna bermatzeko erremintek, kremailera zerrendek kasu, parte-hartze berdintsuagoa eta esanguratsuagoa sustatzen dute.
  9. Gizonen egunak ere existitu beharko luke: 1975. urtean NBE Nazio Batuen Erakundeak Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen martxoaren 8a, beraien eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzen zuten emakume langileen borrokak oroitzeko. Gaur egun, zoritxarrez, gure gizarteak emakumea zapaltzen du oraindik, eta ezberdintasunak nabariak dira lan-arloan, politikoan, baita etxean ere. Hala, borrokan jarraitzen dugu, gure eskubideak aldarrikatzen egunero, eta bereziki martxoaren 8an.
  10. Berdintasuna” lortu dugu: Ohiko akatsa da pentsatzea arlo guztietan lortu dugula gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Indikatzaileak guztiz kontrakoak dira: ez gaude behar bezala ordezkatuta politikoki, soldatak oso bestelakoak dira, bikotekideek edo bikotekide ohiek emakumeak asasinatzen dituzte, kristalezko sabaia pairatzen dugu, zaintza-lanak gure gain jarraitzen dute… Desparekotasuna bizi dugu gure gizartean.

Genero perspektiba gertu nabaritzen duenean, bere pribilegioak kuestionatzen dituenean, orduan mintzen da eta orduan jartzen da defentsiban neomatxista.

Horregatik da gogaikarria edo deserosoa feminismoa. Nuria Varela biolentzia matxistan adituak ere halaxe dio: ezarritako ordena kuestionatzen duelako da lotsagabea, desegokia. Horretxegatik da beharrezkoa: zapalketak seinalatzen ditu, kuestionatu, sotilenak ere azaltzen ditu… eta horrek lagunduko gaitu benetako berdintasunezko gizarte baterantz. Hala, feminismoa beharrezkoa da hazten laguntzen gaituelako, eta beharrezkoa dugu zoriontsu izateko.

Artikulu hau Kaixomaitia webgunean argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Eguneraketa berriak daude