Joanak dira beste hamabi hilabetez, bederen, Olentzero eta Mari Domingi, Eguberri eta opari sasoia. Ez da gelditu, ordea, kontsumitzeko aroa, izan ere, orain, esaterako, beherapenen garaian zeharo murgilduta gaude. Laster, maiteminduen eguna ere etorriko da eta hala, kapitalismoak bultzatuta, hilabetez hilabete beste hainbat kontsumitzeko aitzakiarekin burua berotuko digute. Hori baita bizi garen gizarte neoliberal honek duen helburu bakarra: diru gutxi daukanaren poltsikoa gehiago hustea asko daukanarena betetzeko.
Gizarte neoliberal honetan bizi beharra da, hain zuzen, eta zoritxarrez beste askoren artean, feminismoaren laugarren olatuaren oztopo nagusienetako bat. Esate baterako, neoliberalismoak feminismoari eragiten dion kalte izugarri bat denak salerosketa prezioa izatea eta horren ondorioz, diruaren truke dena eskuragarri izatea da. Izan ere, kultura neoliberal honek aukera eman die dirua daukatenei nahi duten guztia eskuratzeko soilik dirua izateagatik. Baina dena al da zilegi?
Horren adibide dira prostituzioa eta haurdunaldi subrogatua. Azken hori espainiar estatuan ez da legezkoa, baina, hala ere, zerbitzu hori eskaintzen duten ehunka iragarki ikus daitezke Interneten. Badira, ordea, emakumeen sabelak erostea legezko ekintzatzat jotzen dutenak, hala nola, Estatu Batuak, Errusia eta Erresuma Batua, beste hainbaten artean. Estatu Batuetan esaterako, azken urteotan gorakada nabarmena jasan du “negozio” horrek eta 25.000 emakume izatera iritsi dira.
Kejsa Ekis Ekman aktibista eta idazle suediarrak esan bezala, prostituzioak eta haurdunaldi subrogatuak hainbat antzekotasun dituzte. Biek lortzen dute etekina emakumeen gorputzetatik, batak sexutik eta besteak umetokitik. Oinarrizko giza funtzioetatik industriak sortu dituzte biek, batak sexualitatetik eta besteak ugalketatik. Emakumeen gorputza produktu bilakarazi dute.
Hortaz, ume bat izateko irrikaz dauden horientzat, adopzioa izan daiteke ziur aski irtenbide egokiena. Hala ere, prozesu luzeegia eta garestiegia delakoaren ustea oso hedatua dago. Eta usteak erdia ustel. Izan ere, prozesua luzatu eta garestitzen duena haurra aukeratzeko unean milaka baldintza jartzen dituena da, hau da, aita edo ama izango den hori, hain zuzen. Eta adoptatzea ez da neoliberalismoa bultzatu eta produktu bat aukeratu eta erostea, benetan beharrizana duten haurrei laguntzea baizik. Bestela bizimodu latza edo agian bizia bera ere izango ez luketenei laguntza eskaintzeko eta buruan dirua baino ez duten horiei kontra egiteko aukera paregabe bat da adopzioa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]