Urteak dira Nafarroako Mugarik Gabe, Mundubat, Arrea agroekologia elkartea eta beste zenbait talde elikadura burujabetzaren bueltan elkarlanean ari direla. Lanketa bateratu horretatik atera zen Nafarroan elikadura burujabetzaren egoera aztertzeko ideia, eta otsailaren amaieran aurkeztu dute azterketa horren emaitza den Elikadura burujabetzaren erradiografia Nafarroan txostena. Astero saiatzen gara atal honetara argi izpi diren proiektuak ekartzen eta ikuspuntu positibo batetik lantzen, baina ez gaitezen engaina… errealitatea ez da guztiz itxaropentsua. Horixe da erradiografiak azaleratu duena, beste behin. Manifestuarekiko atxikimenduak biltzen ari dira.
Elikadura burujabetzara bidean nahitaezkoak diren baliabideak –lurra, ura eta bestelako baliabide naturalak– galtzen eta hondatzen ari direla da ikerketaren ondorio nagusietako bat. “Nekazaritzako lurra asko ari da gutxitzen, are gehiago lurzoru emankorra. Egun, %75 inguru zereal eta bazkek hartzen dute, erabateko monolaborantzaz hitz egin dezakegu Nafarroan”, dio Arrea elkarteko Ester Monterok, ikerketaren egileetako batek. Labore horiek abeltzaintza eredu intentsibora daude bideratuta, eta beraz, laborantza lurren %25 soilik bideratzen da pertsonen elikadurarako. Zabalduen dauden labore horietan, gainera, ureztatze sistemak eta ongarri kimikoak dira nagusi. “Pentsa, Nafarroako ubideko uraren %53 abeltzaintza industrialerako artoan erabiltzen da”, gehitu du Monterok.
Abeltzaintzaren datuak ere kezkagarriak dira, eredu intentsiboa ikaragarri hazi dela erakutsi baitute. Ukuiluratutako oilaskoen eta txerrien kopurua, esaterako, bikoiztu egin da ia. “Azken hogei urteotan eredu estentsiboan hazten ziren txerri guztiak desagertu egin dira, egun %1era ere ez dira iristen”. Paradoxikoa da, azienda kopuruak nabarmen gora eginda ere, lehen sektorean gero eta jende gutxiagok diharduela, eta autonomoak ia desagertu egin direla. “Soldatapeko langileak dira nagusi eta autoenplegua desagertzen ari da. 15 urtetan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenak ia erdira jaitsi dira, eta gutxi batzuen eskuetan kontzentratuz doaz”.
Erradiografiarekin batera, honezkero 50 bat eragilek bat egin duten manifestua aurkeztu dute otsailaren bukaeran. “Hainbat esparrutan neurri zehatzak proposatu ditugu manifestuan: lurrari, urari, nekazaritza eta abeltzaintzari, produkzio eta eraldatzeko moduei eta merkaturatzeari lotutako eskakizunak jaso ditugu”, laburbildu ditu Monterok manifestuko oinarriak. Hain zuzen ere, ikerketatik ateratako ondorio positibo bakarrak agroekologiari eta baratze txikiei lotutakoak dira: eredu txiki eta ekologikoan gero eta ekoizpen eta pertsona gehiago ari da, hori da desagertze orokorrarekin kontrastea egiten duen gauza gutxietako bat.
Ikerketa hedatzea eta manifesturako atxikimendu ahalik eta zabalena lortzea da orain bultzatzaileen asmoa. Hori, eta jendartean, erakundeetan eta administrazioan eragiteko espazio bateratuak sortzen jarraitzea.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]
Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]