Nekane Txapartegi Nievek lortu du 1999an bere aurka hasitako epaiketa politikoa eta jazarpena ixtea

  • Gaur, otsailak 14, izan da Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Aretoan, bere abokatu Iñigo Iruinekin batera. 1999an 18/98 makroepaiketaren barruan atxilotua eta torturatua izan zen, eta gaur eman dio amaiera epaiketa politiko hari: Suitzan bi karnet faltsu edukitzeagatik sei hilabeteko zigorra ezarri diote baina ez du kartzelara joan beharko. Hitza hartu duenean torturaren salaketa egin du, eta bere aurkako jazarpen politikoari itxiera eman diola adierazi. Aurrerantzean, bere aurkako estradizio eta atxiloketa agindurik gabe libre ibili ahal izango du, eta horrek aukera irekiko du bere alabak ere paperak lortu ditzan. Bere hurrengo asmoa “denak ni bezala aske eta libre izan arte borrokan jarraitzea eta torturaren aurkako salaketa ahal den leku guztietara eramatea” dela adierazi dio ARGIAri, epaitegitik irten berritan.

Dani Blanco

2023ko otsailaren 14an - 12:26

“Gustura etorri gara, bost minutukoa izan da baina aukera izan dut esateko zergatik nengoen hor: hasieran nire aurka aurkeztutako salaketak atzera bota dituztelako eta jazarpen politikoari, errepresioari itxiera emateko aukera delako”, azaldu du Txapartegik.

Epaileak galdera bakarra egin dio: karnet faltsuak izateagatik ezarritako sei hilabeteko kondena onartzen al duen. “Erantzun diot nire abokatuak egindako akordioa onartzen dudala, jazarpen eta errepresio ziklo honi itxiera emateko. Baina lehen ere torturapean behartutako autoinkulpazioetan oinarritu zutela nire kondena, horregatik ihes egin  nuela Suitzara, berriro torturatua ez izateko eta paper faltsuak erabili behar izan nituela nire burua eta alaba babesteko”.

1999an 18/98 makrosumarioaren barruan atxilotua eta torturatua izan ostean, kartzela zigorrari ihes egiteko Suitzara jo zuen 2007an. Geroztik Espainiako Estatuek egin dituen estradizio eta atxilotze agindu ugarien ostean, gaur jaso duen kondena bakarra Suitzan bi karnet faltsu edukitzea da, eta ez du kartzelara joan beharko. “1999an hasitako epaiketa politikoari amaiera eman diogu” ospatu du Txapartegik. Bere familia eta lagunak auzitegiko areto barruan egon dira, eta txalo zaparrada eskaini diote amaieran.

“Denak aske eta libre izan arte”

“Zoritxarrez, nire alaba oraindik ezin da munduan zehar libre ibili, paperik ez daukalako. Baina orain lasai egin ditzakegu Suitza eta Euskal Herriaren arteko joan-etorriak. Orain arte, nahiz eta espetxean ez egon, ezin ginen Suitzatik atera. Gaurkoarekin, bahiketa politiko horri amaiera eman diogu”. Txapartegi pozik agertu da gaurko lorpenak bidea erraztu dezakeelako bere alabak Suitzako herritartasuna lortu dezan.

Txapartegi epaitegian.

Bere egungo helburua hauxe dela adierazi du: “Denak ni bezala aske eta libre izan arte borrokan jarraitzea eta torturaren aurkako salaketa ahal den leku guztietara eramatea, tortura aparatua desagerrarazi eta torturaren aitortza politiko kolektiboa lortu arte. Nirea posible izanak berresten du borrokan jarraitu behar dugula beste guztiak etxeratzea lortzeko”.

Gaur arratsaldean Bergaran izango da, Bi arnas filmaren emanaldian

“Minean eta garaipenean”, bietan familiaz eta lagunez inguratuta sentitu dela adierazi du, eta gaurko eguna elkarrekin ospatuko dute etxeratzean.

Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Bergarako Seminarixoan izango da, Bi arnas filmaren emanaldian. Iratxe Sorzabal presoaren eta bere amaren arteko harremana azaltzen duen filmean Nekane Txapartegik bere torturaren salaketa egiten du. Filma ikusi ostean, elkarrizketan arituko dira filmaren ekoizle Kima Arzuaga eta Nekane Txapartegi.

Nekane Txapartegi Nieveren auziak epaitegietan izan duen bilakaera bikain jaso du Ramon Solak Naiz hedabidean. Hemen irakur daiteke.

Hemen irakur daiteke 2022ko maiatzean, 15 urteko erbestealdiaren ostean, etxera itzuli zenean ARGIAk egin zion elkarrizketa: "Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


Eguneraketa berriak daude