Neguko jaiak prestatzen hasi dira Donostian

  • Normaltasuna berreskuratzen hasteko eta unean uneko osasun egoerari erreparatuz neguko jaiak antolatzeko prestaketa lanetan ari direla aurreratu du Eneko Goia Donostiako alkateak.

Argazkia: Dani Blanco

2021eko urriaren 6an - 15:59
Azken eguneraketa: 18:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera eta indarrean zeuden hainbat neurri bertan behera utzi ostean neguan hirian ospatzen diren jaiak prestatzeko lanei ekin die udalak, Irutxuloko Hitzak jaso duenez. Ospakizun horien artean daude San Tomas eguna, gabonetako ekitaldiak, San Sebastian eguna, Kaldereroak, Inudeak eta Artzainak eta Inauteriak.

Behin jaiak egitea erabakita nola egingo diren erabakitzea falta dela esan du Goiak. Neguko ospakizunak festa baino gehiago direla azpimarratu du alkateak: "Sinbolikoak dira donostiarrentzat, emozionalki eta kolektiboki. Komunitatean egiten dira eta komunitatearentzat". Gehitu du aurreko urtean argi izan zutela jaiak ez zirela ospatu behar: "Orain egoerak onera egin du, eta argi dugu aurrerapausoak eman behar ditugula gutxinaka normaltasuna berreskuratzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaiak
2025eko irailaren 10
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

2025eko abuztuaren 28
Gure jaiak

Eguneraketa berriak daude