Pasa berria den 2019ko abenduaren 10ean ELEAk-Libre Mugimenduak Mozal Legeak Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan bideratzen duen oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoen galera salatu du Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzorde aurrean. Eta, bide batez, nazioarteko erakunde horri eskatu dio “Herritarren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa” indargabetua izan dadin lagun dezala.
Nazio Batuetako Erakundearen Giza Eskubide Batzordearen aurrean aurkeztu dugun txostenean azaltzen dugunez, 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zen Herritarren Babeserako martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa, "Mozal Legea", indarrean sartu zenetik, nabarmen ugaritu dira polizia ezberdinen gehiegikeriak, oinarrizko eskubideen urraketak, segurtasun juridikoaren, legezkotasunaren, alderdi prozesalen berdintasunaren eta proportzionaltasunaren printzipioen urraketak. Desastre antidemokratikoa da lau urteotan gertatu dena.
Urte hauetan guztietan ugaritu dira biltzeko, adierazteko, manifestatzeko eta komunikabideei eta kazetariei beren informazio-lanaren garapenean egindako erasoak. Blogarien eskubideen aurkako erasoak ere izan dira, interneten kritika sozialak egiteagatik. Antzeko erasoak jasan dituzte artistek eta kantariek ere, beren funtzioen edukiengatik. Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatu osoan mugimendu sozial eta sindikalek garatutako protesta sozialaren modalitate guztien aurkako errepresioa areagotu egin da. Eta, azkenik, duela aste batzuk “Mozal Digitala” ere indarrean jarri du Madrilgo Gobernuak, Estatuari interneten eta sare sozialen erabilera oztopatzeko aukera zabalduz.
"Hain da lausoa Mozal Legearen edukia, eta hain ankerra polizia ezberdinek etengabe egiten duten erabilera, egun herritarrek eta ekintzaile sozialek ez dakitela segurtasunez zer egin dezaketen eta zer ez protesta sozialetan"
Euskal Herriko kasuan, gainera, eraso horiek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bi Parlamentu Autonomikoen gehiengo politikoaren iritziaren aurka gertatu dira, bi Legebiltzar horiek Herritarren Babeserako martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren aurka azaldu baitziren, lege hori 2016an aplikatzearen ondorioz sortutako eskubideen urraketei buruzko osoko eztabaidetan. Tamalez, lau urteotan, bi Parlamentuen borondateari muzin eginez, bai Ertzaintzak, bai Foru Poliziak eta baita Udaltzaingoak ere, Mozal Legea aplikatzen jarraitu dute herritar guztion kaltean.
Izan ere, hain da lausoa Mozal Legearen edukia, eta hain ankerra polizia ezberdinek etengabe egiten duten erabilera, egun herritarrek eta ekintzaile sozialek ez dakitela segurtasunez zer egin dezaketen eta zer ez protesta sozialetan.
Espainiako Estatuak aitortu zuenez, Mozal Legearen lehen urtean 285.919 isun jarri zituen, beste horrenbeste pertsona zigortuz, eta denetara 131.470.206 euroko zigorra ezarri zuen. Eta ordutik beste hiru urte pasa dira. Atera kontuak.
ELEAK-Libre Mugimenduak kaleratutako datuen arabera ere, lehen urte hartan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Komunitate Autonomoan 11.000 kasu baino gehiagotan aplikatu zen Herritarren Segurtasunerako Legea Hego Euskal Herrian. Eta, kasu honetan ere, geroztik beste hiru urte pasa dira.
Ondorioa argia da. Euskal abokatu ugarik, bereziki Askatasun Kolektiboetarako Abokatuak (AKAB) izeneko kolektibokoek, Herritarren Segurtasunari buruzko Lege honi buruz argitaratutako artikulu eta lanetan adierazi duten bezala, lege hori aplikatzeak herritarren oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoen urraketa ekarri du, eta, batez ere, izaera kritikoko mugimendu sozial, sindikal edo politikoak erreprimitzera bideratu da, modu horretan biztanleria kritikoa edo disidentea kontrolatzeko edo, administrazio-isunen bidez, herritarrak eta aktibista sozialak beldurtuz. Etorkinek ere, larrutik pairatzen duten Mozal Legearen eragin kaltegarria.
Euskal abokatuek azpimarratzen dutenez, Herritarren Babeserako 4/2015 Legea aplikatzeak praktikan zer suposatu duen ulertzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea, Diputatuen Kongresuan lege hori onartzen zen aldi berean, Zigor Kodearen aldaketa eta Segurtasun Pribatuari buruzko 4/2014 Legea ere onartu zirela. Hirurek herritar guztiak zigortzen dituen Legedi antirrepresiboaren pakete oso bat osatu dute.
"Zigor-arloko Legeriaren aldaketa horrek ordenamendu juridikoko 'faltak' desagertzea ekarri du, eta batzuk Herritarren Segurtasunerako Lege berrian integratu dira, administrazio-falta gisa, eta beste batzuk gogortzeko, Zigor Kodearen testu berriko delitu bihurtu dituzte"
Zigor-arloko Legeriaren aldaketa horrek ordenamendu juridikoko “faltak” desagertzea ekarri du, eta batzuk Herritarren Segurtasunerako Lege berrian integratu dira, administrazio-falta gisa, eta beste batzuk gogortzeko, Zigor Kodearen testu berriko delitu bihurtu dituzte. Nahasgarria da bi lege-testuetan jasotako jokabideak egotea, hala nola desobedientzia, erresistentzia edo desordena publikoak, eta horietako batek ere ez du arau bat edo bestea aplikatzeko irizpiderik ezartzen.
Horrek guztiak inpaktu oso larria ekarri du herritarren eta aktibisten eskubide sozial, zibil eta politikoetan, zeinak zorrotz errespetatu beharko liratekeen Estatuko zein Autonomietako edota Udaletako segurtasun-indar guztien aldetik.
2018ko irailean Espainiako Kongresuak PSOEren eta EAJren bi proposamen onartu zituen Herritarren Babeserako martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa erreformatzeko eta baztertu zuen EH Bilduk aurkeztutako testu alternatiboa. Tamalez geroztik gauzak ez dira mugitu.
Aldiz, orain, Espainiar Estatuko azken Hauteskunde Orokorren ondoren Estatuko Gobernu berria osatzeko negoziazioak martxan daudenean, Mozal Legea indargabetzeko aukera dago. Horregatik garrantzitsua izan da guretzat aste honetan bertan Nazio Batuetako Erakundearen Giza Eskubide Batzordean gure lana aurkeztea.
Inoiz baino beharrezkoagoa da Herritarren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa berehala indargabetzea PSOE eta PODEMOS taldeei eskatzea, hura aplikatzen jarraitzeak, Hego Euskal Herrian ezezik, Espainiar Estatu osoan herritarren eta aktibisten oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoak urratzea baitakar.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]