Libiako egoera belikoa irauli dezakeen ebazpena onartu du bart Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak. Herritar zibilak babesteko ezinbesteko neurriak hartzeko baimena eman die nazioarteko herrialdeei eta aire eremua erabiltzea debekatu die hegazkin libiarrei. Modu horretan, NBEk ateak ireki dizkio Gaddafiren kontrako balizko airezko eta itsasoko eraso bati, ebazpenak ez baitu lurreko interbentziorik aurreikusten.
Ebazpena onartzeko orduan Frantziaren eta Britainia Handiaren ekimena erabakigarria izan da, egindako gestioek Txinak eta Errusiak betorik ez jartzea ahalbidetu baitute. Britainia Handia hasi da gerrarako hegazkinak prestatzen, eta Frantziak edozein momentuan eraso dezakeela jakinarazi du.
Gaddafiren gudarostea Bengaziren ateetan dagoela onartu du NBEk ebazpena eta funtsezkoa izango da hiri errebeldea Tripoliko gobernuaren eskuetan ez erortzeko. Bengaziko herritarrak oihuka eta kantuan ospatu dute kaleetan nazioarteko erabakia. Azken egunetan, Gaddafiren militarrak hiriz hiri posizioak bereganatu dituzte, batez ere hegazkin militarrekin eta gerrarako gurdiekin duten nagusitasunaz baliatuta. Orain, nagusitasun hori kinkan gera liteke nazioarteko operazioak aurrera egiten badu.
Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.
Muammar Gaddafi libiar agintari ohiak Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen hauteskunde kanpaina finantzatu zuen 2007an, elkarren arteko bileretan itzultzaile bezala aritu zen Moftah Missouri enbaxadore libiarrak jakinarazi duenez.
Frantziako armadak Maliren kontrako erasoa hasi zuen joan den ostiralean. Interbentzio militarraren zergatia, Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren esanetan, "mehatxu terrorista" geldiaraztea da. Baina, zein da erasoaren testuingurua?
Mediapart egunkari digitalari filtratutako epaiketa prozesu bateko dokumentu sekretuaren arabera, Muammar al Gaddafi Libiako buruzagi ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko hauteskunde kanpaina diruz lagundu zuen.
Atzo hil zuten Muamar al-Gaddafi Sirten. NATOren bonbardaketa batean zauritu zen eta ondoren errebeldeek hil zuten. Gaddafiren heriotzarekin 42 urteko diktadurari amaiera eman zaio.
NATOk eta AEBk esan dute ez dutela Gaddafiren heriotzaren inguruko informazio zehatzik. Ustez... [+]
Hasiera batean Libiako telebistak esan eta Al Jazeerak zabaldu duenez, Libiako errebeldeek Gaddafi atxilotu dute Sirte hirian. Ondoren zabaldu denez, hilik omen dago. Albistea errebeldeek Sirte hiria –Gaddafiren sorlekua– hartu bezain pronto zabaldu da. NATOk esan... [+]
Gaddafiren errepresiopean lau hamarkada eman ostean, Libiako amazigh herriak berebiziko nortasun aldarrikapenari eutsi dio. Armekin ez ezik, egunkari, irratsaio eta abestiekin heldu diote iraultzari.
“Libian gertatzen ari dena azaldu nahi diogu gure jendeari, eta gure... [+]
Parisen bildutako potentziek Muamar al-Gaddafiren aktiboak –15.000 milioi dolar– desblokeatzea onartu dute. Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Libia berreraiki nahi du diru horrekin, soldatak ordaindu eta herriak behar duen laguntza humanitarioa banatu... [+]