Nazionalismoa

  • Nazka-nazka eginda naukate nazionalismo hitza entzun eta deabruaren ipurdia aipatzea legetxelako txakurkeriak ahotan dabiltzan politikari eta kazetariek.


2018ko urriaren 12an - 14:02
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nazio txikiek aldarrikatu ezin duten nazionalismoak, antza, zerikusia ei du pertsonen berezko izate anker eta basati guztien jatorriarekin. Nazio txikiek ezin dute anakronikoa eta demokraziaren kontrako ei diren aldarrikapen identitariorik egin, mendebaldeko demokrazia nazkante sakrosantu honen kontrako erasoa omen delako. 

Demokrazia usteldu honi nazio txikien exijentzia naturalak baztergarri eta mesprezagarri zaizkio, eta estatu bilakatutako aberri handien aldarrikapentzat jotzen dute soili-soilik. Eta nazio txikien aldarrikapen identitario edota lurraldekoak demokraziaren kontrakotzat jotzen dute, nazionalista txiki izatea munduko basatikeriarik handiena balitz bezala.

Hipokresian eta interes transnazional ekonomikoetan oinarrituta dagoen mundu honetan, Europak era ankerrean eraiki eta desegindako herrien muga artifizialak sortu zituen herrialde bakoitzaren apetaren arabera, eta haiek egituratutako munduan ez dute lekurik bere burua nazio libretzat aldarrikatu nahi duten nazio txikiek.

Euskaldunok “ni euskal herritarra naiz eta kitto” oihukatzen badugu, nazio bat gara eta egitura juridiko-politiko gurea nahi dugula aldarrikatzen badugu, anakronikoak eta arriskutsuak ei gara. Arrazistak eta supremazistak. Hau da, gure eskubide legitimoa lohitzeko inperioen argudio insultantea, jakina.

Nazio-estatu handi hauek, aldiz, demokrazia eta legea aipatzen dute edozein asmo nazionalista txiki iratotzeko. Nor den nor eta nongoan den nor haiek soilik erabaki dezakete, antza. Eta nazionalismo hitza deitoragarri omen zaienez (nazionalismoa gaitzesgarri zaie nor berenari bestea kontra-jartzen zaionean) demokraziarena erabiltzen dute, legea eta zuzenbide estatua, beraien baitako --ardor guerreroa izkutatzeko.

Nazionalista izateak ez du esan nahi demokraziaren kontrakoa, legearen kontrakoa, zuzenbide estatuaren kontrakoa zarenik. Alderantziz, nazionalista orok nahi du demokrazian, legean eta zuzenbide estatuan bere lurraldea antolatu eta egituratu. Ez inorenean.

Bestalde, a al da munduan Espainia baino herri nazionalistagorik edota Frantzia jakobinoa baino? “Desde el amor profundo que tengo por España vamos a trabajar y aquí somos todos unos servidores de nuestra patria” esan zuen Espainiako Defentsa ministro Margarita Roblesek kargu hartzean. Edota “Yo soy español, español, español” abesti identitarioek konstituzioa eta legea adierazten dute: por los kojones!

Baina euskaldunok “ni euskal herritarra naiz eta kito” oihukatzen badugu, nazio bat gara eta egitura juridiko-politiko gurea nahi dugula aldarrikatzen badugu, anakronikoak eta arriskutsuak ei gara. Arrazistak eta supremazistak. Hau da, gure eskubide legitimoa lohitzeko inperioen argudio insultantea, jakina.

Nik ez dut pentsamolde unionista dutenekin paktista (Urkullu) izan nahi; abertzaleen arteko adostasun iraunkorra nahi dut (Egibar, Iriarte).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hispanitatearen eguna
2021-10-13 | ARGIA
Lemoako Udalak ez du Lemoatx mendiko gurutze frankista berriz altxatuko

Astelehenean eraitsi zuen Ernai gazte antolakundeak Lemoatx tontorreko gurutze frankista. Udalak adierazi duenez ez dute berriro altxatuko, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuenez haren eraistea aurreikusita baitzegoen.


2021-10-12 | ARGIA
Hispanitatearen egunaren bezperan Lemoatxako ikur frankista bota du Ernaik

1936ko altxamendu militarretik 85 urtera "faxismoari gorazarre egitea zilegi" dela salatu du gazte antolakundeak. Urriaren 12an eskualdeko mobilizazioak antolatu ditu "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa" eraikitzeko.


2020-10-28 | ARGIA
Hamasei pertsona deklaratzera Iruñean, hispanitate egunean Felipe VI.ri eta Colóni sinbolikoki burua mozteagatik

Asteazken goizean deklaratu dute Espainiako Poliziaren aurrean. Migratzaileen hainbat kolektibok eta Sortuk urriaren 12an antolatu zuten ekitaldian erregearen eta kolonizatzailearen irudi bana bota zuten lurrera. Demokrazia falta salatzen eta Euskal Errepublika aldarrikatzen... [+]


2020-10-13 | ARGIA
Kanpezuko Guardia Zibilaren kuarteletik Espainiako bandera lapurtu du Ernaik

Urriaren 12aren karietara Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Kanpezuko (Araba) Guardia Zibilaren koarteletik Espainiako bandera lapurtu zuen. Ekintzan parte hartu zuten gazteek bertako harresian "Ez zaituztegu onartzen" idatzi zuten.


2020-10-12 | ARGIA
Felipe VI.aren eta Cristobal Colónen irudiak erre ditu Sortuk hispanitatearen egunaren aurka

Asteburuan eta urriaren 12ko astelehenean hainbat mobilizazio antolatu ditu Sortuk Euskal herri osoan. Iruñean Colónen eta Espainiako Erregearen estatua bana bota dute lurrera.


2020-10-12 | ARGIA
Armendaritz eta Ursua nafar kolonizatzaileen kaleak berrizendatu dituzte Iruñean

Hispanitatearen egunaren aurka mobilizazioa egin du Arrotxapea auzoan Migratuen Nafarroako Mugimenduak. Goree irla izenarekin berrizendatu dute Armendaritz Erregeordearen plaza, eta Chitareros izena eman diote Pedro de Ursua kalea zenari.

 


Zuritasunaren festa

Hasieran Espainiako Erresumaren aldia izan zen, eta denok ikusi genuen zer zegoen bosgarren mendeurrenaren kari antolaturiko ekitaldien atzean. Kulturen arteko topaketa gisa erakutsi ziguten hura genozidioaren ospakizuna zen, ez zegoen benetako gogoetarik ez bestelako... [+]


‘Alarde antifaxista’ antolatuko dute Urriaren 12an Bilbon

Sare Antifaxista plataformak antolatutako manifestazioan jai egun arrotzei uko egitea aldarrikatu, eta Espainiako Gerra Zibilean egon zen erresistentzia antifaxista omenduko dute.


Urriaren 12ko desfile militarrean parte hartuko du Maria Chivitek

Espainiako errege-erreginaren harrerara ere joanen da Nafarroako presidentea. Yolanda Barcina izan da azken presidentea ekitaldietan parte hartzen.


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


Urriak 12: atzo, gaur eta beti espainiar inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!

Venezuelako Bolibartar Errepublikako gizonezkoen futbol selekzioa dugu gaur Euskal Herrian. Hispanitatearen eguna da batzuentzat, arrazakeria, inperialismoa eta genoziodioa goratzeko eguna; euskaldunontzat, berriz, jai egun arrotza izan da beti: herri eskolak antolatu izan... [+]


2018-10-12 | Urumeako Kronika
Epaileek Hernaniko udala Hispanitate egunez itxita egotera behartu dute, langile batzordeak salatu duenez

Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpre­sa Batzorde­ak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez ga­ra­tu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Nor­mal­tasun horren... [+]


Eguneraketa berriak daude