Joan den urtearen amaieran iragarri zuen Namibiako Gobernuak 170 elefante enkantean jarriko zituela. Animalien eskubideen aldeko taldeen gaitzespen orokorra eragin zuen eta 100.000 pertsonak baino gehiagok sinatu dute ekimenaren aurka. Gobernuko funtzionarioak onartu dutenez, presioaren eraginez, 57 elefante "bakarrik" saltzea lortu dute.
Namibiako Gobernuak sustatutako elefanteen salmenta oso kritika gogorrak jaso zituen enkantea iragarri zuen unetik. Nazioarteko kritika horien eraginez salmenten herena baino ez da gauzatu, Ips atariak jaso duenez.
Namibiako Gobernuaren iritziz, lehorteak basa-espezie batzuen eta gizakien arteko gatazkak areagotzen ari dira eta horri aurre egiteko, elefanteak haien lurretatik atera eta diru gehien jartzen duenari saltzea bururatu zaie Namibiako funtzionarioei. Animalien babeserako hainbat taldek galzorian dauden espezieen salmenta kritikatu dute azken urteotan. Baina Namibiako enkanteak porrot egin badu ere –57 elefante "soilik" saltu zituzten–, gobernuak ez du baztertu etorkizunean beste salmenta bat egitea.
Agintariek esan dutenez, saldutako elefanteak harrapatu eta haien habitatik aterako dituzte. Saldutako elefanteen artean, 42 nazioartera esportatuko dituztela adierazi dute –helmuga zehaztu gabe– eta gainerako hamabostak Namibian geratuko omen dira, xehetasun gehiagorik eman ez badute ere.
"Nora doaz saldutako animalia hauek?", galdetu du enkantearekin kritiko agertu den Keith Lindsay biologoak. "Ez dakigu. Ez dago xehetasunik. Ez da gardentasunik izan. Gainera, nondik aterako dira elefante horiek? Eremu batzuetatik hartzen badituzte, elefanteen populazioan inpaktua larria izan daiteke".
Namibiako Gobernuaren arabera, elefanteen populazioak gora egin du azken hamarkadetan, 1995ean 7.500 ziren eta 2019an 24.000. Hala ere, ez dira iritzi berekoak animalien babeserako taldeak. Biztanleriaren benetako tamaina, gobernuak dioena baino askoz txikiagoa dela iradoki dute, 6.000 inguru.
National Park Rescue, Afrika natura parkeak ez ixteko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundeko kide Mark Hileyk ondorengoa adierazi dio IPS hedabideari: "Komunitateei mesede egiteko aitzakiarekin, erreserben kopurua puzten ari dira politikari afrikarrak, beren ondare naturala saldu eta dirua ateratzen ari dira atzerriko potentzia immoralei esker. Baina horrelako jarreren aurka Twitterren idatzitako milioika txio amorratu horiek egiazko konpentsazio garrantzitsu bihurtu arte, haien suntsipena saihestezina izango da".
Hileyren arabera, "Afrikako azken elefanteen egoera ez da oso bestelakoa Brasilgo azken oihan tropikalen egoerarekin alderatuta; pobretutako nazioek beti ustiatuko dute munduko aktibo partekatua beren mugen barruan, munduak haiek babesteagatik ordaina eman arte".
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.