Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa onartzea. Nazioarteko federazioak, ordea, akusazio hori “erabat faltsua” dela azaldu du, eta espainiakoak bozkatzeko aukera izan zuela.
Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) Espainiako Pilota Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu urtarrilaren 1ean kaleratutako agiri batean. Azaldu duenez, Julián García Angulo Espainiako Federazioko Kudeaketa Batzordeko presidenteari ez zitzaion bilkurara sartzen utzi zigortuta dagoelako sare sozialetan egindako iruzkin desegokiengatik. Euskadiko Euskal Pilota Federazioa Nazioarteko Pilota Federazioaren eskubide osoko kide izatea onartu ostean, García Angulok Espainiako Federazioaren jarrera babesten duten herrialdeei oztopoak jarri nahi zizkietela kritikatu zuen.
FIPVren arabera, García Angulori bozkatzeko eskubidea kendu zion, baina ez Espainiako Federazioari. Izan ere, Kudeaketa Batzordeko beste hiru kidek bozkatzeko aukera zuten: Baldomero Peralta, Félix Manzanero eta Pamela Berbegalek. Hala ere, Espainiako Federazioak Jorge López aukeratu zuen ordezkari, hau da, García Anguloren iloba. Baina López ez da Kudeaketa Batzordeko kide, eta, ondorioz, ezin izan zuen bozketan parte hartu.
FIPVk gogorarazi du bozketan onartutako erabakiak gehiengo zabalez hartuak izan zirela, eta gai-ordenaren aldaketak biltzarrean ordezkatutako bi herenen oniritzia izan zuela. Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartzeko proposamena, esaterako, gehiengo zabalarekin babestu zuten bertaratutako federazioek.
Nazioarteko Federazioak argi utzi nahi izan du akusazioak faltsuak direla eta gaia bukatutzat eman duela. Espainiako Kirol Kontseilu Gorenari igorri dio informazioa, Espainiako Gobernuak sustatutako Kirol Legearen araberako prozedura bete dadin.
Dena den, erabakia ez da definitiboa. Euskadiko federazioak berak adierazi zuen moduan, ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia izan zen larunbateko onarpena, "lorpen historikoa", baina gogorarazi zuen Madrilek baiezkoa eman beharko duela, eta beste federazio batzuek helegiteak jar ditzaketela.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]
Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]
Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.