Kongoko Errepublika Demokratikoa laguntzeko deia nazioarteari, ebolaren egoera larria dela eta

  • Ebola Gomara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) iritsi da, Ruandatik 20 kilometrora dagoen hirira. Mugatik hain gertu dagoen hiri batera iritsi denez, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko intereseko larrialdi gisa sailkatu du egoera.


2019ko uztailaren 18an - 12:28
Artxiboko irudia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ebola gogor agertzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan, eta bere historiako kasu gehienak neurtu ditu Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Atera duten azken txostenaren arabera, 2018ko abuztutik aurtengo uztailaren 14a arte 2.501 kasu zenbatu ziren; horietatik 2.407 baieztatu ziren, eta gainontzekoak frogatzeke daude. 1.668 pertsona hil ziren birus hau dela eta.

Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEren zuzendariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Kongo laguntzeko unea da: “Munduak kasu hau gogoan hartu eta esfortzuak handitzeko unea da. Kongoko Errepublika Demokratikoarekin elkartasunean lan egin behar dugu, berpizte honi aurre egin eta osasun sistema hobe bat sortzeko”.

Goma hiria Ruandatik 20 kilometrora eta epidemiaren epizentrotik 350 kilometrora dago, urrun. Hau dela eta, Ghebreyesusek gehitu du Erdialdeko Afrikan birusaren zabaltzearen arriskua altua dela, nahiz eta eskualdetik kanpo transmisio arriskua baxua izan.

Ez mugatzea eskatu dute

Merkataritza harremanak eta bidaia komertzialak mugatzeak kalte egin dezaketenaren ustean, MOEak inolako mugarik ez jartzea eskatu du. Izan ere, mugetako fluxua oztopatu ezkero, jendeak ezohiko bideak hartuko lituzke herrialde batetik bestera igarotzeko, eta horrek birusa urrunago zabaltzea eragin dezakeela azpimarratu dute.

Kongo beti izan da baliabide oparoko eskualdea: koltana, kobaltoa, uranioa… Mendebaldeko potentzientzat historikoki izan da gerra-industriarako eta teknologia-industriarako lehengaiak lortzeko lekua. Bigarren Mundu Gerrarako lehengai asko lortzen zituzten bertatik potentziek, eta ordutik aurrera, beti egon da enpresa multinazionalen menpe. Gerra Hotzaren garaian, mundu unipolarrean… Nahiz eta munduan baliabide gehienetarikoak dituen herrialdea izan, Kongoko Errepublika Demokratikoa –lehen Zaireko Errepublika zena– munduko herrialde txiroenetarikoa da, eta gerrak, ustelkeria eta espoliazioa eguneroko ogia izan da bere historia guztian zehar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ebola
2021-02-22 | ARGIA
COVID-19az gain, Ebola agerraldiak atzeman dituzte Afrikan

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakitera eman duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ginean atzemandako bi ebola agerraldiek aurrera egin dute. Nazio Batuen Erakundearen Osasun Agentzia birusa zergatik agertu den ikertzen ari da. OMEk gogorarazi du COVID-19a ez dela... [+]


Salome Karwah
Ebolaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zen emakumea hil egin da, medikuek laguntza ukatu ondoren

Salome Karwah liberiarrak ebola gainditzea lortu zuen 2014an. Otsailaren 22an hil egin zen, erditu ostean. Bere senideek salatu dutenez, medikuek ez zuten artatu nahi izan. Ebolaren inguruko estigmaz eta emakumeek Afrikako zenbait herrialdetan izurriteaz geroztik jasaten duten... [+]


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


2015-11-18 | ARGIA
Bye bye ebola!

Ebola gaitza gainditu dutela ospatzeko Sierra Leonan grabatu duten bideoa Beranduegiren blogean.


“Ebolatik ihesi Europarako bidea hartu nuen”

Gazte batek Afrikatik Europara bidean pasa dituen esperientzien kontakizuna jaso du Al Jazeera komunikabide arabiarraren erreportaje batek. 


Gaztelu batean bilduko da G7a protestaz inguratuta

Babariako alpeetako Elmau gazteluan bilduko dira G7ko buruzagiak ekainaren 7 eta 8an.


Ebola izurritea beherantz

Osasunaren Mundu Erakundeak urtarrilaren 21ean adierazitakoaren arabera, Afrikan astero ebolaz kutsatzen direnen kopurua erdira etorri da abuztuko eta iraileko datuekin alderatuta. Bidean ia 9.000 pertsona hil dira, eta milaka asko ebolak jota edo ahulduta geratu... [+]


Ebolaz kutsatuta egon daitekeen euskal herritar bat espainiaratu dute

Malin, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa ebola duten gaixoak artatzen ari zen mediku nafarra Madrilera eraman dute badaezpada berrogeialdian jartzeko, nahiz eta, momentuz ez duen gaitza izateko seinalerik.


Olio palmondoen artean egosi ote da Ebola izurri berria?

 Justu “Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan” kronika Argiarekin harpidedunengana iristen zen egunetan zabaldu dira datu berriak indar handiagoz lotzen dutenak Ebola izurritearen sorrera eta hedatzea agro-industriaren nagusitzeak munduko... [+]


Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan

Urriaren 17ra arte 9.693 jende kutsatu eta horietatik 4.811 hil ostean, kutsatutako pertsonen kopurua hilabetero bikoizten duen Ebola izurritea bilakatu da munduko arazo nagusietakoa, etsai berri eta ezezagunak mehatxaturik sentitu direlako Europa eta Ipar Amerika. Barne... [+]


Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia

Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Aldiz, tratamendu “aringarriekin” lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36... [+]


Kuba ebolaren aurkako borroka gidatzen, Mendebaldeak bere mugei begiratzen dien bitartean

165 osasun langile kubatar iritsi dira joan den astean Sierra Leonara, 461 pertsonako taldearen lehen txanda. Bitartean, herrialde aberatsek segurtasuna eta birusa beraien mugetan ez hedatzea dute jomugan.


Eguneraketa berriak daude