1977ko ekaineko bozen emaitzen ondorioz eraturiko Espainiako Diputatuen Kongresuak Konstituzioaren zirriborroa idazteko, esan liteke, gehiago edo gutxiago diktadura frankistarekin lotutako lau gizon hautatu zituela: APko Manuel Fraga (Francoren ministro ezaguna) eta UCDko Gabriel Cisneros (Gorte frankistetan 1971tik, Soriatik, kontseilari nazional), Miguel Herrero (1976-1982 UCD, 1982-1989 AP, eta 1989-2004 PP), J. Pedro Pérez Llorca (Puente Ojearen arabera, transfuga, FLPtik --Frente de Liberación Popular-- UCDra, eta Suarezen gobernuan ministro izango zena); eta, oposizio antifrankistako hiru: PSOEko Gregorio Peces-Barba, eta bi katalan, Talde Parlamentario Komunistaren ordezkaritzan PSUCeko Jordi Sole Tura, eta, Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko Miquel Roca, nazionalista katalan eta euskaldunen ordezkari gisara. Beste batzuek ere kolaboratu zuten, baina zazpi horiek izan ziren konstituzioaren idazle, hein batean behintzat, zeren beste batzuek ere idatzi edo finkatu baitzituzten artikulu garrantzitsu batzuk jarraian ikusiko dugun bezala.
Konstituzioaren bigarren artikuluak polemika handia sortu zuen parlamentuan bezala handik kanpo. “Nazionalitateak” kontzeptua sartu behar zen edo ez, hori zen eztabaidaren muina. Hiru posizio nagusi agertu ziren, eta posizio horietako bakoitzaren barruan ñabardurak. Lehen posizioa, nazio bakarra espainola zela defendatzen zutenena, termino esentzialistetan; bigarrena, Espainia nazioa ez baizik eta Estatua zela eta estatu horrek bere baitan nazioak zituela defendatzen zutenena, lehen posiziokoek nazioaz zuten kontzeptu berbera izaki bigarren posiziokoek ere; eta, hirugarren posiziokoek defendatzen zuten Espainian elkarrekin bizi zirela nazio edo nazionalitate ezberdinak, eta Espainiako Estatua ez ezik “nazioen nazioa” zela1.
Alderdi katalan gehienentzat, Katalunia nazioa zen Espainia plurinazionalaren barruan. Nazionalismoaren beste zati batentzat, Katalunian bezala Euskal Herri penintsularrean edo egungo EAEn, Espainia ez zen nazioa, baizik eta estatua.
Baina definizioak definizio, alderdi bakoitzak etorkizun politikorako zer defendatzen zuen? Orduan EE alderdian zegoen F. Letamendia eztabaida hartan izan zen, eta haren lekukotasunaren arabera, nazioen arazoa sakontasunean azaldu zutenak, hain zuzen ponentziaren markotik noranzko ezberdinetan ateratzen zirelako Fraga eta Arzallus izan ziren2. Fragaren iritzian, nazionalitateak terminoa ez zuen Konstituzioak jaso behar, zeren hortik bidea irekitzen zen nazionalitateen printzipioari, eta ustezko autodeterminazio eskubide eta estatu propioari. Eta Arzallusek?
Hura nazionalitateak terminoa sartzearen alde, noski, baina hortik autodeterminazio eskubidea defendatzera igaro gabe, auto-mugatuz termino horren norainokoa. Besteak beste, Arzallusek gogora ekarri zuen nazionalitateen printzipioa agertu aurretik Euskal Foruetan bazela Koroarekin ituna hausteko aukera, eta haren arabera: “babestuko gaituena eta ondo tratatuko gaituena bilatzea zehazki formula sezesionista zela” baina amaitu zuen esanez, Monarkian bazuela konfiantza: “guretzat, Koroaren balio berezi eta berariazkoa da beren burujabetza mugatzen duten herri askeen elkargune eta batasun lotura izatearena3. Aurrerago, Arzallusek berriro lasaitu zituen Espainiaren batasun zatiezinaren aldekoak: “Ez dugu bilatzen ez ´nazionalitateak´ terminoan, errepikatzen dut, ez autonomian, sezesiorako tranpolina”4.
Letamendiak izan ezik autodeterminazio eskubidea ez katalanetatik inork –ñabartu beharra dago ERCko Heribert Barreraren posizioa--, ez eta euskaldunetatik inork argi eta garbi ez defendatuagatik, eta Espainia nazioen nazioa edo nazionalitateen Estatua zela aitortuagatik, hortik autonomiarako eskubidea baino ez zela ondorioztatzen argitu eta azaldu arren, agintari militar espainolak ez ziren lasai gelditu “nazionalitateak” terminoa Konstituzioan jasotzearekin, eta Miquel Roca eta Jordi Sole Turaren testigantza ez gezurtatuen arabera, beraiek izan ziren, 1978ko Konstituzioaren 2. artikulua egun dagoen bezala finkatu zutenak, 8. artikulua finkatu zuten bezalatsu:
La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria común e indivisible de todos los españoles, y reconoce y garantiza el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que la integran y la solidaridad entre todas ellas.
Jakina, agintari militar espainolen injerentziak Konstituzioa zehaztu eta finkatzeko orduan ez ziren izan, noski, onartezinak espainiar erako demokraziarentzat, eta frankismoaren hautsi ez izanak ekarritako beste hainbat eragozpen ere ez.
Espainiako Kongresuan autodeterminazio eskubideari buruzko debatea nola joan zen zehaztea falta zaigu, bereziki katalan eta euskal ordezkarien parte-hartzeari dagokionez, eta halaber, Konstituzioaren 3. artikuluari buruzkoa, hots, hizkuntzei dagokiena.
1Ikus: Carme Molinero & Pere Ysàs: La cuestión catalana. Crítica. Barcelona. 2014. 217-234orr. 1979an egindako inkestetan, Katalunian, soilik katalan %14,8 sentitzen ziren, %11,8 katalan gehiago espainol baino; %35,8 katalan bezain espainol; soilik espainol: %31 eta %6 espainol gehiago katalan baino. Egun EAE denean (ez dakit País Vasco deiziopean Nafarroa Garaia sartzen zen; ezetzean nago), 1979an, soilik euskaldun %36,8, %10,9 euskaldun gehiago espainol baino; soilik espainol %25,5 eta %2,8 espainol gehiago euskaldun baino, eta %23,9 euskaldun bezain espainol. Aipatutako liburuan, 217-218orr.
2Ikus: Ortzi (Francisco Letamendia): El no vasco a la Reforma. 1. tomoa. Txertoa. Donostia. 1979. 85or.eta ond.
3Jatorrizko hizkuntzan: “para nosotros, el valor especial y específico de la Corona en este momento es el de constituir, precisamente, el punto de confluencia y lazo de unión de pueblos libres que se auto-limitan su soberanía" Aip.lib. 85-86orr.
4Jatorrizko hizkuntzan: “No buscamos ni en la palabra `nacionalidades´, repito, ni en la autonomía un trampolín para la secesión”. Aip.lib. 90or.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]