75 urte beteko dira asteartean, Mauthausen askatu zutela. Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat plazaratu du naziek gutxienez 253 euskal herritar deportatu zituztela esanez. Zerrenda horri, baina, Iparraldeko euskaldunen izen ugari falta zaizkio, eta ARGIAk egindako kontaketaren arabera 600 baino gehiago lirateke egiaz euskal deportatuak.
Iaz Espainiako Aldizkari Orokorrak Mauthausenen hildako preso errepublikarren zerrenda argitaratu zuen, tartean Hego Euskal Herriko 89 lagunenak ere bai. Baina jakina zen nazien eskuetan eroritako Hegoaldeko biktimak berrehundik gora izan zirela. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuak eskuetan zuen eta orain publiko egin duen ikerketa baten arabera gutxienez “253 euskal herritar” deportatu zituzten –horietatik 113 hil ziren–.
Aintzane Ezenarrok zuzenduriko erakundeak kaleratutako zerrendan, "Euskadin jaio edo bizi ziren, edo erbestean Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuten" deportatuen izenak ageri dira –Nafarroakoak barne–; baina hankamotz geratzen da Euskal Herri osoaren ikuspegitik, Ipar Euskal Herriko biktimak falta baitira euskal herritar deportatuen zifra osora iristeko, datu horiek denon eskura dauden arren.
ARGIAk Frantziako Deportatuen Oroimenerako Fundazioaren datu basea arakatu du, eta egindako premiazko zenbaketan gutxienez beste 355 euskal herritarren izenak aurkitu ditu bertan. Hortaz, nazien kontzentrazio esparruetara 600 euskal herritar baino gehiago eraman zituztela ondorioztatu daiteke; Gogorak emandakoa askogatik gainditzen du kopuru horrek.
Herri guztietan bada euskal deportatu bat
Baiona, Bokale, Ainhoa, Senpere, Maule, Hendaia, Aldude, Gixune, Altzürükü, Donapaleu… Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ia herri guztietan bada euskal deportaturik. Frantzia okupatutik nazien bederatzi kontzentrazio esparru nagusietara tren konboietan eramandako zerrendetan daude beren izen abizenak eta jaioterria.
Horietako gehienak, ia ehun, Buchenwaldera eraman zituzten, baina baita Auschwitz, Dachau eta Ravensbrückera ere –azkeneko honetara euskal emakume ugari bideratu zituzten armagintzan esklabo lanak egitera–, ia denak 1943 eta 1945 artean atxilotu zituzten, asko erresistentzian aritzeagatik.
Iparraldeko deportatuek bere garaian aitortza izan zuten Frantziako Estatuaren partetik. Aldiz, Hegoaldekoak ahaztuta egon dira Franco hil eta hamarkada askotan ere. Biktimen elkarteek sarritan eskatu dute argitaratu dadila biktimen zerrenda ofiziala. Gaur egun deportatu horietatik gehienak hilda daude jadanik, eta tamalez, erakunde publikoak berandu datoz.
Jaurlaritzak Mauthausengo askapenaren efemeridea aprobetxatu du datuak publiko egiteko, baina ikerketa Etxahun Galparsoro historialariak urte askotan egindako lanaren emaitza da, Josu Chuecak eta Beñat Iturriozek lagunduta.
Bertatik ondorioztatu daiteke Hegoaldeko deportatu gehienak Mauthausenera eraman zituztela –115 lagun– 1940 eta 1942 artean, eta bi herenek ez zutela bizirik irtetea lortu Austriako kontzentrazio esparru hartatik. Gainera, zerrendan hamar emakume ageri dira –lau hil egin ziren–; horietako batzuk ezagunak zaizkigu, Simonne Lelouch donostiarrarena kasu, judua izateagatik Auschwitzen gaseatua.
ARGIAk aste honetako aldizkarian erreportaje nagusia eta azala eskaini dizkio euskal deportatuen gaiari, eta asteartean webgunean aurreratuko du informazio guztia.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]