Navarra Sumak Euskararen Ordenantza urratu zuen Iruñean botiloiaren aurkako kanpainan

  • Administrazio Auzitegiak beste behin ere jarri du zalantzan Enrique Maiaren hizkuntza politika, EH Bilduk aurkezturiko helegite bati erantzunda.

Kanpainan erabilitako botila erraldoietako bat, Gaztelu Gibelean. Argazkia: Iruñeko Udala
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 25an - 08:10
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Joan den udan Navarra Sumak kale-edanaren aurka egindako kanpaina euskaraz ere errotulatu behar zen, Administrazio Auzitegiak, EH Bilduren gora egiteko helegitea onetsiz, ebatzi duenez. Auzitegiaren aburuz, kanpainak Euskararen Ordenantza urratu zuen.  

Auzitegiak, ordea, ez du uste kanpainak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea urratzen duenik. EH Bilduk helegitean salatu zuen gaztelaniazko testuak guraso eta bizilagun bezalako hitzak maskulinoan soilik deklinatzen zituela.

Kale-zurrutaren aurkako kanpaina hartan, Navarra Sumaren udal aginte taldeak lau botila erraldoi paratu zituen hiriko beste horrenbeste lekutan, testuarentzako euskarri moduan: Gaztelu Gibelean, Yamagutxi parkean, Takonera parkean eta Burgoen plazan, hain zuzen ere. Testuok gaztelaniaz soilik jarri zituen.

Euskararen Ordenantzaren xedapen gehigarriaren 8. eta 9. artikuluek elebitasuna eskatzen diote udalari, bandoetan, ediktuetan, karteletan eta informazio-plaketan, eta, 9. artikuluak gaineratzen du kartelak elebidunak izango direla elementu guztietan, eta udal-jardueren informazio- eta propaganda-liburuxkak elebidunak izango direla herritar guztiei zuzentzen zaizkienean. 11. artikuluak, gainera, adierazten du Iruñeko Udalaren argitalpenak elebidunak izango direla interes orokorrekoak direnean eta herritar guztientzat direnean.

Maiaren udal aginte taldeak dio botila horiek 8. eta 9. artikuluen aplikazio-eremutik kanpo daudela, publizitate-tresna direlako, eta ez informazio-tresna, eta, gainera, komunikabideetatik kanpoko publizitatea denez, 10. eta 11. artikuluetan ere ez direla sartzen.

Administrazio Auzitegiaren arabera, ordea, Navarra Sumak ordenantza ez betetzeko publizitatearen eta informazioaren artean egiten duen alde artifizial hori bertan behera geratzen da kasu honetan, kanpaina honek publizitate hutsaren aldean Bando baten antza duten elementuak biltzen dituelako. Era berean, auzitegiak gogorarazi du Auzitegi Nagusiak bere garaian aitortu zuela 2020ko txupinazoan udaletxeko fatxadan jarri zen zapi gorri erraldoia euskaraz ere errotulatu beharko zela, kartel baten antza duelako, eta, beraz, aplikagarria izango da ordenantzaren 8. eta 9. artikuluetan xedatutakoa. Gauza bera gertatzen da, Administrazio Auzitegiaren arabera, kasu honetan, non botila mezu edo informazio bat islatzeko bitarteko edo euskarri bat besterik ez den. Kartel bat bezalakoa da, eta horregatik joan behar zuen ele bitan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


2024-05-17 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ez du onartu tramitera Gipuzkoako Aldundiak Uliazpiko hizkuntz eskakizunen harira jarritako helegitea

2023ko otsailean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi zuen Uliazpi Fundazioko 34 zaintzaileren lan deialdirako hizkuntz eskakizuna. Fundazioko langile batzordeak eta Foru Aldundiak sententzia salatu zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du oldarraldi judizialak... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Agurne Gaubeka
“Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu”

Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz,... [+]


2024-02-09 | ARGIA
Epaileen euskarafobia salatu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Zizur Nagusiko Udalaren aurka eman den azken epaia salatzeko. Udalak langile lanpostu batean ezarritako hizkuntza eskakizuna atzera bota du epaitegiak.


Euskara “gorrotoaren” hizkuntzatzat du Eguesibarko PPk

"Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", esan du Inma Mujika PPko Eguesibarko zinegotziak... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Eguneraketa berriak daude