“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo dute, Bilbon, NATO eta EB ez, Euskal Herria antiinperialista! lelopean.
“Egungo testuinguruak urgentziaz eskatzen du Euskal Herri antiinperialista eta internazionalista baten aldarria”, hasi dute azalpena talde deitzaileen ordezkariek Bilbon eginiko prentsaurrekoan. Manifestazioa bide horretan “lehen pausotzat” dutela zehaztu dute. .
Krisi kapitalista garaian gaudela onartu dute deitzaileek, baina zehaztu dute ez dela koiunturala, “burgesiak” horrela azaltzen badu ere. Batetik, krisia “kapitalismoaren ezaugarri bat” delako. Bestetik, sakoneko arrazoi geopolitikoa daudela irizten diotelako: “Estatu Batuen hegemonia ekonomiko, politiko eta militarra aldatzen ari den unean gaude. Txina eta, neurri txikiagoan, Errusia beren eragin ekonomiko eta politikoa areagotzen ari dira munduan, eta horregatik ari dira potentzia atlantistak ofentsiba Ekialderantz garatzen, hain zuzen ere, beren kontrolari eusteko. Testuinguru honetan kokatu behar ditugu inperialismo atlantistaren nahiz bere erakunde kriminal NATOren eta, nola ez, Europar Batasunaren mugimenduak”.
NATO munduan eta Euskal Herrian
NATO “burgesiaren armada” dela ziurtatu dute manifestazioaren deitzaileek, eta bere jardunaren emaitzak ez direla soilik militarrak: “Langile klasearen gainesplotazioa eta prekarizazioa; lan eskubideetan aldaketak, klase borrokaren bitartez irabazitako kontzesio materialak kentzeko”. Horren adibide gisa jarri dituzte Espainiako Estatuko “alderdi sozialdemokrata guztiek onartutako” aurtengo aurrekontuak: “Herri langileen baldintza materialak okertzea babesten dute, NATOren mesedetara”.
NATOk Euskal Herrian zer eragin izan duen eta duen aletu dute eragileetako ordezkariek: Bardeako poligono militarra, Gasteizko Arakan egin ziren ariketa militarrak, gastu militar publikoa, Santurtziko portuaren erabilera gerretara armak bidaltzeko... “Eta ezin dugu inolaz ere ahaztu NATOk bere garaian emandako babes logistikoa, Euskal Herriaren askapen borrokaren kontra diseinatutako estrategian”.
Martxoaren 11n, Bilbon
Herritarren aurka hartzen diren neurri ekonomiko zein errepresiboei eta “inperialismoaren azken ofentsibari” aurre egiteko, “burgesiaren aparatu politiko guztiak suntsitzea” ezinbestekotzat jo dute prentsaurrekoan: Frantziako eta Espainiako estatuak, NATO, eta Europar Batasuna. Helburu horrekin dei egin diete euskal herritarrei inperialismoaren aurka aktibatu eta Bilboko manifestazioan parte hartzera.
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]