NATOko 1.000 militar inguru Gasteizko Arakako base militarrean daude maniobrak egiteko

  • Gasteizkoak talde antimilitaristak maniobrak eta informazio eza salatu ditu. Ostiralerako mobilizazioa deitu du Emakumeok Gerraren aurka taldeak, “NATO ez! Ez Gasteizen ez inon!” lelopean.


2021eko azaroaren 15ean - 13:49
Azken eguneraketa: 14:51
Arakako kuartel militarrean egindako ospakizun bat, 2014an.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Operazio militarrean parte hartuko duten militarrak urri amaieran hasi ziren Arakara heltzen, eta “azaro erdialdean” heldu dira edo helduko dira azkenak, Espainiako Defentsa Ministerioaren webgunean irakurri daitekeenez. 1.000 inguru militar horietariko batzuk Arakako kuarteletik kanpo hartuko dute ostatu, Gasteizko hoteletan. Gasteizkoak talde antimilitaristak salatu ditu maniobrak, hainbat webgunetan eta hedabideetan agertutako informazioak batuz. Informazioaren eskasia eta ilunkeria azpimarratu ditu.

Zenbait hedabideetan azpimarra jarri dute NATOren maniobra militarretan ez dela “benetako surik” erabiliko. Defentsa Ministerioaren webgunearen ingelesezko bertsioak ematen ditu argibide gehiago: “2022 urtarrilaren 1ean Beterako (Valentzia) NATOren Hedapen Azkarreko Kuartel Nagusiak NATOko Gerra Gorputzaren papera hartuko du urtebetez. Horrek esan nahi du bost dibisioko agintea eta kontrola izateko moduan egon behar duela (...). Horretarako, aurrez egiaztatuta egon beharko dute, Borrokarako Prestaketa Ebaluazio baten bidez”. Steadfast Leda 21 izena eman diote maniobra militarrei.

Gasteizko Udaletxearen eta Arabako Aldundia aurka

Gasteizko Udaletxeak eta Arabako Aldundiak NATOren eta militarismoaren aurkako hainbat adierazpen onartu dituela gogorarazi du Gasteizkoak taldeak, eta, hortaz, burutzekoak diren maniobrak adierazpen horiek urratzen dituztela. Besteak beste, 1990eko maiatzaren 18an Gasteizko Udaletxeko Osoko Bilkurak onartu zuen “Udalerrian edozein ekintza edo geldialdi militar egitea saihestea”. 2016ko martxoaren 18ko mozioan onartu zuen: “1.- Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak aintzat hartu eta berretsi egiten du herri honek NATOri duela 30 urte emandako ezezkoa, orduko erabakia gaurkotasun osokoa dela iritzita. 2.- Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak deitoratu egiten du Espainiako Gobernuak ez duela aintzat hartu Euskal Herriak NATOren aurka hartutako erabakia, eta berretsi egiten du eragile politiko eta instituzional guztiek errespetatu egin behar dituztela euskal herritarrek demokratikoki hartutako erabakiak”. Eduki berbereko mozioa onartu zuten Arabako Batzar Nagusiek hilabete bat beranduago, 2016ko apirilean.

Mobilizazioa ostiralean

Ostiraleko 19:30etan Emakumeok Gerraren Aurka taldeak mobilizazioa deitu du NATOren maniobrak salatzeko, ““NATO ez! Ez Gasteizen ez inon!” lelopean. Batzeko deia egin die Gasteizko taldeak gasteiztarrei:“Gasteizko eta Arabako biztanleoi dagokigula berriro ere kalera irtetea, NATOri eta bere militarismoari ‘ez’ horrek oso indarrean jarraitzen duela salatzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Militarismoa
Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Eguneraketa berriak daude