NATOko Batzorde Militarreko presidente Rob Bauerrek adierazi du gerra piztuz gero, zibil asko mobilizatzeaz gain, gobernuek “prozesua kudeatzeko sistemak” ezarri beharko lituzketela. Hurrengo 20 urteetan eman litekeen gertakaritzat jo du.
Errusiarekin “erabateko gerra” hurrengo 20 urteetan izan liteke, Batzorde Militarreko presidente Rob Bauerren arabera. Hala, indar armatuak gerra pizteko prest badaude, herritarrek euren bizitzetan erabateko aldaketa ekarriko lukeen gatazka baterako prest egon behar luketela adierazi du. Gaineratu du NATO osatzen duten herrialdeetako iritzi publikoek ulertu behar dutela ezin dela gerra erabat baztertu hurrengo urteetan, eta “gizarte osoa inplikatzen duen fenomenoa” dela. Gerra piztuz gero, gobernuek zibilak mobilizatu eta “prozesua kudeatzeko beharrezko sistemak” doitu beharko lituzketela azpimarratu du.
NATOren ariketa militarrak
Testuinguru horretan, hainbat herrialdek jarraitzen dute bide militarista elikatzen, Il Messaggero-k jaso duenaren arabera. Izan ere, NATOk adierazi du hainbat ariketa militar egingo dituela maiatzera arte, “historiako handienetako bat”: 31 estatutako 90.000 soldaduren eta Europa osoan zehar banatutako ibilgailu, hegazkin eta ontzi ugariren parte hartzearekin. Britania Handiak 20.000 soldadu inguru konprometitu ditu ariketetarako. Eta Errusiak, berriz, gastu militarra hirukoiztu du aurrekontu nazional osoaren %40raino, ekoizpen lerroak bizkortuz.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]
Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.
Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.
Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]
Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]
Giuliano Amato Italiako lehen ministro ohiak elkarrizketa batean esan du duela 23 urte Frantziak botatako misil batek eraitsi zuela hegazkina. Gaddafi ohartarazi egin zuten eta ez zen hegazkinera igo. Frantziako Gobernuaren eta NATOren isiltasuna salatu du.
Norvegian urtero antolatzen den foro batean egin ditu adierazpenak NATOko idazkari orokorreko gabinete-buru Stian Jenssenek. Egun batzuk geroago, bere hitzartzea “akatsa” izan dela aitortu du.
Vilnius-eko (Lituania) goi-bileran jakinarazi du erabakia NATOk. Adierazpenak ez du eperik zehazten. Ukraina NATOn sartzeak Errusiaren eta Aliantzaren arteko gerra zuzena ekarriko luke, gerra nuklearraren arriskua biderkatuz. Volodomir Zelenskik NATOren erabakiaren aurka egin... [+]