NATO gehiago Ekialdean eta Obama EBri belarritik tiraka

  • Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri du NATOk indar handiagoa izango duela Europa ekialdeko estatuetan, Krimeako krisiaren eraginez Mendebaldeak Errusiarekin dituen harremanak gaiztotu ostean.


2014ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Barroso, Obama eta Van Rompuy AEB-EB goi bileran (argazkia: GYI / Philip Reynaers).

Herman Van Rompuy Europar Kontseiluko presidentearekin eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin batera prentsaren aurrean agertuta iragarri ditu neurriok Obamak.

Eraso militar zuzenaren aukera bertan behera utzita, NATOren presentzia indartzea zertan gauzatu daitekeen ikusteko dago, baina baliteke Errusiatik gertuen dauden aliantzako estatuetan maniobra militar bereziak antolatzea.

2009ko Bakearen Nobel saridunak NATOko kide diren zenbait estaturen gastu militar urriagatik kezka adierazi du. “Ukrainako krisiak gogorarazten digu askatasunak prezio bat daukala”, esan du AEBetako presidenteak.

AEBen babesa akordio transatlantikoek baldintzatuta

Horrez gain, Errusiari zigor ekonomiko berriak jartzeko lan egingo dutela iragarri dute asteazkenean, energia sektorea aipatuz. Ekialdeko potentziak zuzkitzen duen gasaren hain menpeko ez izateko neurriak hartzeko eskatu die Obamak EBko buruzagiei, izan ere, Ukrainako egoerarekin agerian geratu da Batasunaren ahultasun alor horretan.

AEB prest dago Europar Batasunari laguntzeko, baina bere mesederako erabiltzen ari da egoera. Obamaren adierazpenetatik ondoriozta daitekeenez, laguntza estatubatuarra baldintzatuta dator: TTIP akordio transatlantikoko zenbait punturekin EBko buruzagiek erakutsi dituzten desadostasunak alde batera utzi beharko dituzte Errusiak eragin diezazkiekeen problemei lasaiago aurre egin nahi badiote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Krimeako krisia
Krimeako tatarerazko telebista lizentziarik gabe utzi du Errusiak

Krimeako tatareraz lan egiten duen munduko telebista kate bakarra, ATR, lizentziarik gabe utzi du Errusiak. Erabakia teknikoa izan dela adierazi diete Nationalian irakur daitekeenez, legedia betetzeko eskabideak ez dituela garaiz bete argudiatuz. Internet bidez emititzen... [+]


2015-03-26 | Ibai Trebiño
Sebastopol “hiri heroikoa”

2014ko otsailaren 28an; Sebastopolen milaka pertsonek Nakhimov almirantearen plaza hartu eta hiriaren defentsa antolatzen hasi ziren. Egun batzuk lehenago, Kieveko Maidan plazako ekintzaile europarzaleek eraikin publikoa okupatu eta botere aldaketa bortizki gauzatu zuten.


Eskoziaren independentzia onartzeko prest da Espainia, Salmondek dioenez

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak jada adostu du Espainiako Gobernuarekin Eskoziak independentzia lortzen badu, onartu egingo duela.


Krimeako altxorrak Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkan

Krimea: Itsaso Beltzeko urrea eta sekretuak erakusketa ekainaren lehena bitartean egon zen ikusgai  Amsterdameko Unibertsitateko Allard Pierson Arkeologia Museoan (argazkian, K.a. 4. mendeko urrezko kaskoa).


2014-05-26 | Iera Aranburu
Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria

Ukrainak badu presidente berria. Petro Poroxenko enpresari milioidunak bildu ditu bozen %57. Bigarren bozkatuena Julia Timoxenko lehen ministro ohia izan da, %12,39arekin. Poroxenkok guztira bozen %50 baino gehiago bildu dituenez, ez da beharrezkoa izango bigarren itzulia... [+]


2014-05-07 | ARGIA
Inperioen gerra Ukrainan hasten da

Rafael Poch kazetariarekin elkarrizketa izan dute Rebelion.org webgunean, Ukrainako egoera ardatz hartuta. La Vanguardia egunkariko nazioarteko adituak egoera ulertzeko hainbat gako eman ditu.


2014-04-04 | Ane Lusarreta
Ukrainar nazionalitatea mantendu ahalko dute krimearrek

Krimear penintsula errusiar federazioan integratzean errusiar nazionalitatea eskuratu zuten pertsonek, ukrainar herritartasuna mantendu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.


2014-03-31 | Ibai Trebiño
Krimea eta Kosovo

2014 urte historikoa izango dugu Europan. Bai Katalunia zein Eskozia abiapuntuan daude: erreferendum bitartez, bai batak zein besteak, geroz eta oldarkorrago eta antidemokratikoago den Europar Batasunaren baitan beren etorkizuna erabakiko dute. Gaur egun dugun zalantzari... [+]


Gerra Hotza Krimean: gasa, urrea, monetak eta diplomazia

2014ko martxoan berriro Gerra Hotzean aurkitu da Europa. Kapitalismoak menderaturik Sobiet Batasunaren inguruan artikulatutako bloke alternatiboa, deitu sozialismo erreala edo estatu kapitalismoa, Historia ez dela amaitu. XXI. hastean inperio kapitalistek talka egin dute... [+]


Hilketak, bilerak, presioak eta amore emateak: lau gertakari Ukrainako sokatiran

Alde batetik tenkatu eta besterik lasaitu, hala dabil Ukrainako soka azken asteetan, giroa baretuko dutela diruditen bileren eta egoera tentsionatzen duten gertakarien artean.


Estatu kolpea Ukrainan

XXI. mendeko inperialismoak demokrazia eta giza eskubideak erabiltzen ditu aitzakia moduan, garai batean kristautasuna eta modernizazioa erabili ziren bezala. Aitzakiak aldatu dira, baina ez metodoa. Lehenengo hegemonia politiko-kulturala lortzeko misiolariak bidaltzen dira... [+]


Eguneraketa berriak daude