Nartzisistak gara. Buruzaleak alegia, ez egoistak edo norberekoiak. Baten bat izango da horiek denak, baina nartzisista da gaurko grazia. Egungo jendartean gero eta nabarmenagoa da gainera ezaugarri baztertzaile hori, “nartzisista naiz”; ni, ni eta ni, Nartziso izan nahi dut. Neure buruaz eta neure obraz maiteminduta nago. Ni neuk sortu dudan maisulana naiz. Nartzisoren mitoa: bere burua errekako uretan islatuta ikusten du eta ezin ederragoa denez, maitemindu egiten da. Uretako islari heldu nahian ito egiten da eta bertan sortzen da nartzisoa, landarea. Nartzisoak (Narcissus spp.) lorea makurtu egiten du eta mitoa ederki janzten du. Argibide bat: nartzisista izateak ez du esan nahi, ezta gutxiago ere, loratzen ari garenik.
Nartziso ondo euskalduna da, mitoaz honantzago lorea. Mitoa ekialdetik ekarri baino lehenago lilipa esaten genien nartzisoei. Gero “aratuste-lore” deitu genien, seguruenera erlijio baten eraginez. “Zitxo” esaten zaio ihiaren tankerako hostoak dituen Narcissus jonquilla espezieari; eta “anbulo gaizto” ere esaten zaio lilipa arruntari (Narcissus pseudonarcissus).
Mediterraneo mendebaldean, Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean, baso argi eta belazeetan du jatorria lilipa jendearen genero honek, baina bere aniztasunaren zentroa Iberiar penintsula omen da. 50 bat espezie dagoela uste dute. Espezie basa horiek izugarrizko sona zuten Europako lorategietan, batik bat Ingalaterran, eta XIX. mendera arte Herbehereak ziren bere salmenta eta banaketa gune nagusia. Ingalaterran hainbeste miresten zituzten, espezieen arteko hibridoak landu eta sortzeari ekin baitzioten. Espezie horietatik eratorriak dira gaur egun ezagutzen ditugun 27.000 hibrido eta kultibar. Hibridoak naturan berez gertatutako nahasketetatik sortzen diren era berean, kultibarrak pertsonek eragindako nahasketetatik sortutakoak dira. Nahasketa horien ondorioz ezaugarri oso bereziak dituzten lilipak ditugu: lorearen ugaritasuna, forma eta kolorea, txortenaren tamaina, ugaldu eta hedatzeko kemena, eta abar.
Horietako asko Euskal Herrian bertako gisa identifikatuak ditugun bederatzi espezie eta azpiespezieetatik eratorriak izango dira. Hona bada egun lorategietan gozatzen ditugun milaka horien amonen birramonak: Narcissus assoanus, N. tazzeta, N. triandus subsp triandus, N. triandrus subsp. pallidulus, N. bulbocodium subsp. citrinus, N. pseudonarcissus subsp. pallidiflorus, N pseudonarcissus subsp. nobilis, N. asturiensis eta N. minor. Horiek 1985ean jaso ziren EAEko Landare Katalogoan. Gaur egun Euskal Herrian bizi den lilipa genero osoa berrikusteko azterketa bat egiten ari da Aranzadi Zientzia Elkartea. Lagundu nahi izanez gero, ingurune basatian lilipa ikusiz gero bi argazki atera (landarea osorik eta lorea gertutik) eta lekuen koordenatuekin #lilipa traola erabiliz Twitterren partekatu.
Udaberria ekartzen du lilipak eta mugi, badoa eta…
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Txokolatea kakaotik sortzen da. Kakaoak Theobroma cacao du izena; Theobroma hitzak “jainkoen janaria” esan nahi du. Aspaldikoa da txokolatearen gurtza; jainkoena zena azkar asko egin genuen geure. Euskal Herrian, azukrearekin eta kafearekin batera elikagaien... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Mikro eta makro kontzeptuen arteko muga lausoa da, eta elkarren arteko eragina lausoa izan arren, eragiten du. Baita gugan ere. Arazoa dator lainopeko itsutasunean asmatzen ez dugunean gu geu non gauden, herria non dagoen.
Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo lekazia bezalako jaki ederrik ba al da negua goxatzeko? Pertzak bete lekari,... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.