A8 autobidea mozteagatik epaitutako bost lagunak absolbitu dituzte

Zuzeneko jarraipena
  • Akusazioak froga nahikorik aurkeztu ez izanagatik absolbitu ditu bost lagunak Donostiako epaitegi batek. 2007ko urtarrilean A8 autobidea, Zarautz inguruan, beraiek moztu zutela ukatu ez arren. 21 hilabeteko espetxe eskaera bertan behera geratu da momentuz, fiskalak helegitea aukezteko aukera dauka eta.

    2007an Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra egindako protesta horrek bederatzi urteko prozesu luze baten hasiera izan zen, eta atzoko epaiak horren amaiera ekar lezake. Sententziaren arabera, epaileak onartu ditu bost auzipetuen defentsaren arrazoiak: ezin da frogatu ekimen hark desordena larririk eragin zuenik, ezta indarkeriarik erabili zutenik ere.

    Saioa Zerain, Ainara Ladron, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Asier Alberdiri 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zien fiskaltzak joan den martxoaren 18an egindako epaiketan. Epaiketa behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zen, Ladron, Azkona eta Ariznabarretak epaiketan parte hartzeari uko egin baitzioten. Prozesu luze honen azken mugimenduak bilduta daude albiste honetan.


2016ko urriaren 19an - 09:51
Gakoak
Aske geratu diren bost auzipetuetako lau.
Epaiaren zain gelditu dira A8 autobidea mozteagatik auziperatutako bost gazteak

Martxoaren 18an epaitu dituzte A8 autobidea 2007n moztu zuten bost gazteak. Fiskalak haien aurkako zigor eskaera 21 hilabetera jaitsi duenez, printzipioz, espetxera ez dute joan beharko. Hortaz, epaituak izateari uko egin zioten hiru gazteak aske utzi dituzte.

Epaiketa martxoaren 2an zen egitekoa baina Ainara Ladron, Naroa Ariznabarreta eta Aritz Azkona ez ziren epaiketara agertu. Atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Martxoaren 3an atxilotu zuten Naroa Ariznabarreta, Eibarren. Martxoaren 5ean atxilotu zuen Ertzaintzak Ainara Ladron beren egoera salatzeko egindako prentsaurreko baten ostean, eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten Aritz Azkona Fruizen. Martuteneko espetxetik Valladolideko kartzelara urrundu zuten Azkona, eta Ariznabarreta eta Ladron Logroñoko espetxera eraman zituzten.

21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak

 

Azkona, Ladron eta Ariznabarreta urrundu dituzte

Martuteneko espetxetik Valladolideko kartzelara urrundu dute Aritz Azkona. Ariznabarreta eta Ladron Logroñoko espetxeetara eraman dituzte. Hiruak –beste bi kiderekin batera– martxoaren 18an epaitu behar badituzte ere, sakabanaketa politika ezarri diete.

Martutenera "Martxa Laranja"

Martxoaren 13an (igandea) eguerdiko 12:00etan Martuteneko kartzelera "Martxa laranja" antolatu du Libre mugimenduak; Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara Ladron gazteei elkartasuna adierazteko. Hiruek epaituak izateari uko egin ziotenez Donostiako espetxean egongo dira beren aurkako epaiketa egin arte.

Martxoaren 18an Donostiako epaitegira joateko deia ere zabaldu dute, egun horretan epaituko baitituzte A8 autobidea moztu zuten bost gazteak.

 

Martxoaren 18an epaituko dituzte bostak

Ainara Ladron eta Aritz Azkona epailearen aurretik pasa ostean, Martuteneko espetxean sartu dituzte. Kartzela berean dago ostegunetik Naroa Ariznabarreta. Epaileak jakinarazi die epaiketa berriaren data: martxoaren 18an goizeko 10etan.

Fruizen atxilotu dute Azkona

Herriko taldearekin futbol partidua jokatzera irten behar zuen unean atxilotu dute Iruñeko Iturraman jaiotako gaztea.

 

Aritz Azkonak libre jarraitzen du

Aritz Azkonaren hitzak Zarauzko Libre mugimenduaren prentsaurrekotik bueltan. Ertzaintzak ez du Azkona Zarautzen atzeman eta Arrietara, bere herrira, bueltan da.

 

[Bideoa] Ainara Ladron atxilotu dute Zarautzen

50 bat ertzainez osatutako operazioan, Arbizun bizi den Ainara Ladron elgoibartarra Zarauzko Arrano tabernan atxilotu dute.

 

Ladron Zarautzen atxilotzeko arriskua

Prentsaurrekoaren ostean, Ertzaintzak Ainara Ladron atxilotu dezakeela-eta jendea hurbiltzen hasi da Zarauzko Musika plazara. 

 

Libreren agerraldia Zarautzen, Ainara Ladronekin batera

Libre mugimenduak agerraldia egin du Zarautzen, A8 mozteagatik atxilotzeko arriskuan dagoen Ainara Ladron gaztearekin batera. 

 

Atxiloketak salatzeko aurrera begirako mobilizazioak


Eleak Librek prentsaurrekoa antolatu du Ainara Ladron eta Aritz Azkona babesteko

Larunbatean Zarautzen egingo duten agerraldian izango dira Eleak/Libreko kideak, auzipetuen senitarteko eta lagunak, herritarrak eta, artean libre badira, Ainara Ladron eta Aritz azkona ere. Ekimenaren zergatiak azaldu, egunotan bizitakoari buruzko irakurketa egin, eta gure eskubide zibil eta politikoen zein desobedientziaren aldarria azpimarratuko dutela iragarri dute.

Eguna: Martxoak 5, larunbata
Ordua: Goizeko 11ak
Lekua: Zarautz. Musika plaza

Errepidea moztu dute Eibarren Ariznabarretaren atxiloketa salatzeko

ToNaroa Arizmabarretaren atxiloketa salatzeko mobilizazioak izan dira ostegun arratsaldean. Eibarren egindako manifestazioaren ostean dozenaka lagunek errepidea moztu dute Untzaga plaza inguruan. 

Arbizun, Arrietan eta Iruñean ere mobilizazioak izan dira.

 

Epaileak Martuteneko espetxera bidali du Ariznabarreta

Epailearen aurrera eraman dute Naroa Ariznabarreta gazte eibartarra. Bide desobedientea zergatik hautatu duten azaldu dio epaileari. Horren ostean Martuteneko espetxera bidali dute. Animikoki oso ondo dagoela adierazi diote ARGIAri Ariznabarretaren lagunek.

Kontzentrazioa deitu dute gaur Iruñeko Iturrama auzoan

Aritz Azkonaren atxilotze agindua salatu eta gazteari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldean Iruñeko Iturrama auzoan:

 
[BIDEOA] Ainara Ladron atxilotze arriskuan den gaztearen mezua

Ainara Ladronen mezua zabaldu du bideoz Topatu.eus atariak. Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarreta bezala, bere kontra atxilotze eta espetxeratze agindua du emana. "Mugimendu arraroak" sumatu ditu Ladronek Arbizun, baina gero eta jende gehiago biltzen ari dela azaldu du: "herriak badaki borroka dela bidea".

Ariznabarreta Espainiako poliziak atxilotu du eta Donostiako komisaldegian dute.

Hasiera batean ertzainek atxilotu dutela zabaldu bada ere, azken orduko informazioen arabera Espainiako polizia litzateke Ariznabarreta atzeman duena.

Une honetan Donostiako polizia-etxean dute.

Ariznabarreta atxilotu duten uneko argazkiak

ARGIAk Naroa Ariznabarreta Eibarren atxilotu duten uneko argazkiak lortu ahal izan ditu. Ertzainek auto batean sartu dute etxetik irten denean:

 

Etxetik irteten ari zela atxilotu dute Ariznabarreta

Etxetik senide batek lagunduta atera denean atxilotu du Ertzaintzak Naroa Ariznabarretan, A8 mozteagatik abian jarritako epaiketara ez agertzea erabaki duten gazteetako bat. Naiz.eus-ek azaldu duenez, atxilotuaren gertukoek uste dute epailearen aurrera eramango dutela orain.

A8-a mozteagatik epaitutako gazteen desobedientzia ekimena

Epaiketaren eta hiru gazteen desobedientzia ekimenaren inguruko informazio guztia eta bideoa albiste honetan aurkituko duzu:

http://www.argia.eus/albistea/astezkenean-epaituko-dituzte-a8-mozteagatik-auzipetutako-bost-gazteak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


2024-10-29 | Gedar
Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

 Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.


2024-10-21 | Leire Ibar
Bilbon bost gizon homosexual erailtzeagatik akusatutako gizona epaituko dute berriro iruzur delitu batengatik

2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]


2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


2024-01-26 | Rafa Diez | Erria
Bateragune auzia: euskal lawfare-a

Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]


2024-01-09 | ARGIA
Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]


Eguneraketa berriak daude