Napoka Iria taldeak denbora zeraman publikoki agertu gabe eta aste honetan jakinarazi dute taldea “isiltzeko tenorea” iritsi dela.
“Argi ikusi dugu izan zenari ez diogula bortxaz tira egin nahi, halabeharrez jarraitu baino hobe baita aro batzuk amaitzea beste batzuei gogotsu ekiteko”, esplikatu dute aste honetan prentsara bidalitako ohar baten bidez.
Miren Narbaizak eta Ander Mujikak 2006an argitaratu zuen taldearen izen bereko lehen diskoa eta 2010eko hamarkada hasierakoak dira euren bi lan diskografiko esanguratsuenak: Lehertarazi edifizioak (2011) zuzeneko lana eta Arnasten ikasteko berriz (2013), detaile guztiak zainduz eta bi musikarien berezko estiloari eutsiz argitaratu zuten disko biribila.
Lan horiek zuzenean aurkeztuz pixkanaka Euskal Herriko musikazaleen arreta lortu zuten, batzuetan bikotean, beste batzuetan Napoka Band gisa, non Narbaizaz eta Mujikaz gain, Willis Drummond eta Andrakan taldeko kideekin aritu ziren.
Askok gogoratuko dute ETB1eko Tumatxak saioan taldeak izan zuen parte hartzea ere: euskal musikaren mitoei buruzko programan kantu klasikoen bertsioak egin zituzten eta lan horri esker asko zabaldu zen taldearen oihartzuna.
Azken kontzertua Eibarren
Ibilbide horren azken geltokia Eibarko Coliseo antzokia izango da. Uztailaren 7rako iragarri dute taldeko kideek azken kontzertua. Beraiekin kolaboratu duten hainbat lagun ere eszenatokian izango direla azaldu dute.
“Ez da erraza izan erabakia hartzea. Amaierek dakarten sentimendu askoren nahasmena izan dugu; tristura eta oinazea batetik, damuaren beldurra, baina baita asetasuna eta poztasuna ere”, esplikatu dute taldekideek.
Napoka Iriak azken kontzertua eman zuen duela astebete Eibarren. Askok zirraraz bizi izan zuten momentua. Han egon ezin izan zirenek, akaso zirrara horren zati bat aurkituko dute Danele Sarriugarteren testu honetan.
2017/07/07an, Eibarko Koliseoan. Hori da Napoka Iriaren 12 urteko ibilbideari bukaera emango dion kontzerturako hitzordua. Bi urteko geldialdiaren ostean, zaleen galderak behin betiko isilarazi eta agurreko kontzertua egitea erabaki dute. Laster utziko duten entsegu lokalaren... [+]
Betidanik egin diote lagun arte bisualek musikari, bereziki kartelen eta disko-azalen bidez. Gurean ere, harremanak tradizio luzea du. 80ko hamarkadako punk mugimenduaren ondoren haria ez da eten; aniztu eta aberastu egin da garai digitalotan. Fortun, Arrate Rodriguez eta... [+]
Bigarren diskoak ez dira inoiz errazak izaten eta Napoka Iriak nota onez gainditu du azterketa argitaratu berri duten Arnasten ikasteko berrizekin.
2005ean elkartu zirenetik Miren Narbaiza eta Ander Mujika jo eta jo ibili dira ia geratu gabe gitarrak bizkarrean hartuta. Napoka Iriaren lehen lan luzean taldearen izaera markatu duen zuzeneko kutsu hori mantendu nahi izan du bikoteak. Lehertarazi Edifizioak (Bonberenea... [+]