Ia lau hamarkada egin ditu Celes Alvarezek semearen bila. Ostegunean zendu zen.
Ziburun ikusi zuten azken aldiz Jose Migel Etxeberria Naparra, 1980ko ekainean; geroztik, haren bila ibili da familia. 2014an NBEra jo zuten laguntza eske. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izaki, atxilotua zutela uste izan zuten lehenik; baina, Baionako polizia etxean ez zegoela egiaztatuta, bestelako susmoak piztu ziren.Batallon Vasco-Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta hilaren 30eko komunikatuan esan zuen bahitua exekutatu eta Xantako inguruan lurperatu zutela. Ordea, haren gorpua ez zen sekula agertu.
Desagertu eta bi urtera, bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak Frantzian, aztarna berrien zain. Senideeek Espainiako auzitegietara jo zuten 1999an, eta desagertzea gertatu zenean "borroka antiterroristako arduradun" zirenen lekukotzak eskatu zituzten.Ismael Moreno instrukzio epaileak artxibatu egin zuen kasua, eta haren erabakia babestu zuen 2004an Angel Murillo epaileak ere, argudiatuz ez zela frogatu Etxeberriaren desagertzea "delitua" izan zenik, eta are gutxiago "talde terrorista" batek eragindakoa.Baina Naparraren senideek ez zuten etsi, eta NBEra jo zuten. Erakundeko kideekin bildu ziren Alvarez bera eta Eneko Etxeberria Naparraren anaia. Nazio Batuen Erakundeak arrazoia eman zion familiari, eta Etxeberriarena "desagertze behartua" izan zela ebatzi zuen.
Duela bi urte, 2016ko urrian, kasua berriz irekitzeko eskatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, 1980ko hamarkadaren hasieran ETAren-eta aurkako "estatu terrorismoarekin" lotutako pertsona batek Iñaki Errazkin kazetariari emandako informazioan oinarrituta. Iturri haren arabera, gorpua Mont-de-Marsan (Frantzia)ondoko udalerri batean zegoen lurperatua.Bilaketa lanek, baina, ez zuten esperotako emaitza eman. Hori baliatuta, auzia artxibatzeko eskatu zuen maiatzean Ismael Moreno epaileak, baina Auzitegi Nazionalak, familiaren helegitea onartu, eta lanekin jarraitzeko agindu zuen. Madrilek bilaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Frantziako jendarmeriari, aurrez baztertutako eremu batean, Landetan.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.
Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.
“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]