Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath filma. 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma.
Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath honetan Iruñera abiatuko da Zumalakarregi zonbia, bere burua euskaldun guztien errege izendatzeko helburuarekin.
Hurrengo emanaldiak: Maiatzak 10 ostirala, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan; maiatzak 12 igandea, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean; maiatzak 17 Beasaingo gaztetxean eta maiatzak 19 Bergarako gaztetxean; ekainak 14, Barakaldon.
Ikusi trailerra hemen azpian.
7:00 minututik aurrera, Beñat Iturrioz zuzendarietako batekin elkarrizketa.
Elkarrizketa hau Bilbo Hiria irratian egin dute eta CC-by-SA lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra
Bi zientzialari karlistak Zumalakarregi berpiztu zuten aurrena (Ataun of the dead, 2012). Agirre lehendakariak gidatutako Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu zuten ondoren (Joxean´s Hil Eben, 2014). Orain, Zumalakarregik asmo handiak ditu: euskaldun guztien errege izendatu... [+]
Larunbatean, irailaren 29an, eginen dute grabazioa Urbasan eta "zonbi, momia eta txirrindulari-distopikoak" behar dituzte.
Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da.
Zonbiak berriz bueltan dira, ez da inolako sekretua. Ez, ez gara Manuel Fragari buruz ari, azken urteotako zenbait produktu kulturali buruz baizik: Pride and Prejudice and Zombies nobelak arrakasta itzela izan zuen AEBetan 2009an, baita ondoren nobela grafikoan egin zioten... [+]