Napalmak erre zuen neskatoa: 50 urte bete ditu argazkiak

  • Artikulu hau ilustratzen duen argazkia duela 50 urte egin zen. 1972ko ekainaren 8an, AEBetako undar armatuak Trang Bang herria bonbardatu zuten napalm bonbekin. Nekazari herri hartako biktimen artetik, haur multzo batek ihesean irten zuen, eta herri kanpoan zeuden estatubatuarrekin zegoen Nick Ut argazkilariak argazki hau egin zuen. Erdian, napalmak guztiz erretako neskatoa, Phan Thi Kim Phúc.

Gudaren terrorea izena hartu zuen argazki honek munduari bira eman zion. (Argazkia: Nick Ut)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 10ean - 09:02

Nick Ut argazkilaria ere vietnamdarra da, biktima haiek bezala, Hu?nh Công Út da bere izena vietnameraz. Argazkilaritzako Pulitzer saria (AEBetako hedabide alorreko sari inportanteenak) irabazi zuen 1972 hartan irudi honekin: The Terror of War izena jarri zion, Gerrako terrorea.

Batzuen ustez argazkiak lagundu zuen Vietnamgo gerra amaitzen. Izatez, 1972an, jada AEBetako soldaduak gero eta gutxiago ari ziren borrokan, eta tropak murrizten ari ziren. 1975erako amaitu zen guztia, Saigon indar komunistek konkistatu zutenean.

Phan Th? Kim Phúc bizirik irten zen atakatik. Ez zen samurra izan. Berak kontatua da: "Napalma da imajina daitekeen minik beldurgarriena. [..] Urak 100 gradu zentigradutan irakiten du, eta napalmak 800-1.200 gradu zentigradu bitarteko tenperaturak sortzen ditu",

14 hilabete egin zituen ospitalean, azal transplanteak eta sendaketak egiten. Gerora, sinbolo bat bilakatu zen Vietnam sozialistako bizitzan, baina berak bizitza propioa egin nahi zuen, eta medikuntza ikasi. Hori lortu zuen azkenean, Kuban beka bat lortuta, eta han beste medikuntza ikasle batekin ezkondu zen. Eztei-bidaian, Moskura iritsi aurretik, eskala egin zuten Kanadan, eta senar-emazte gazteak hegazkinetik jaitsi eta asiloa eskatu zuten. Harrezkero Kim Phuc Kanadan bizi da.

1996an barkamena eskaini zien AEBetako soldadu beteranoei ekitaldi batean. Baita pertsonalki Trang Bang-eko erasoan parte hartu zuen bati. Hurrengo urtean gerraren biktima diren haurrei laguntzeko Kim Phúc Fundazioa sortu zuen UNESCOren laguntzarik.

50 urteren ondoren, lagunak dira argazkilari hura eta neskato hori.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Vietnam
Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


PODCAST #47 | Tran To Nga: Vietnamen AEB-ek erabili arma kimikoei gerla deklaratua dien vietnamdarra

Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia.  Hego Vietnamen agente laranja  izenez ezaguna den herbizida eta... [+]


Tran To Nga: Vietnamen AEB-ek erabili arma kimikoei gerla deklaratua dien vietnamdarra

Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia.  Hego Vietnamen agente laranja  izenez ezaguna den herbizida eta... [+]


2020-04-05 | ARGIA
Vietnamek ez du arrozik esportatuko, bertakoei janaria bermatu ahal izateko

Covid-19a dela-eta hartu dute erabakia. Martxoaren 24 iluntzean jarri zuten indarrean eta aduanak zainduko dituzte arrozik atera ez dadin.


Vietnamgo gerra ez da bukatu

1961etik 1971ra AEBek 67 milioi litro agente laranja bota zituzten Vietnamen 20.000 kilometro koadro baso eta 2.000 kilometro koadro labore lur suntsituz.


Eguneraketa berriak daude