Nakolinismoa eta nakolinistak


2024ko apirilaren 06an - 07:42

Horra hor bi hitz berri: nakolinismoa eta nakolinistak. Normala, beraz, ezezagunak egitea. Ez dira agertzen ez orotariko euskal hiztegian, ez inguruko, ez urrutiko hizkuntzetako hiztegietan. Halere, bizpahiru aldiz irakurri eta esanez gero, ez zaizkigu oso arraro egingo, gure belarrietan ez digute min ematen. Antzeko hitz asko ezagutzen eta erabiltzen ditugu maiz: nazionalismoa eta nazionalistak, kolonialismoa eta kolonialistak, inperialismoa eta inperialistak, kapitalismoa eta kapitalistak, feminismoa eta feministak, matxismoa eta matxistak...

Zertara datoz, ordea, bi hitz berri hauek: nakolinismoa eta nakolinistak? Maiz, euskaldunoi leporatzen digute espainolek eta frantsesek gu nazionalistak garela, edo abertzaleak; gauza txarra, jakina. Nazionalismoak kalte handia egin baitu munduan. Eta munduko herri eta nazio txiki, zapaldu eta menderatutakoak gara kalte horren hobendun: euskaldunok, katalanak, korsikarrak, eskoziarrak... Haiek (espainiarrak, frantziarrak…) ez omen dira nazionalistak, haiek munduko hiritarrak dira. Eta gu? Estralurtarrak gara gu? Haien aburuz, gure kultura eta hizkuntza ziztrinek ez digute munduko hiritar izateko adinako kategoriarik ematen. Eurenera gerturatuz, haiena geure eginez, orduan bai, orduan bilakatuko gara munduko hiritar eskubide guztien jabe. Bitartean badakigu zer egin behar dugun, zarata handirik egin gabe, desagertu.

Horren aurrean, gure nazionalismoa edo abertzaletasuna justifikatu beharrean gaude. Askok idatzi dute horren inguruan, zer den guretzat abertzale edo nazionalista izatea. Eta esango diegu gure nazionalismoa ez dela haiena bezalakoa, gu internazionalistak garela eta beste nazio eta herriak errespetatzen ditugula. Ez haiek bezala; haien nazionalismoa supremazista dela, espantsionista dela, eta kolonialista, eta inperialista, eta beste nazio eta herrien kulturak eta hizkuntzak zapaltzen, gutxitzen, suntsitzen dituztela. Eta hori guztia bortxaz egin izan dutela eta egiten dutela euren armaden eta legeen bidez. Nola ez direla nazionalistak? Adur dariola egoten dira-eta euren selekzioei begira; ¡Viva la Roja!, Allez les Bleus!. Hori bai, euren selekzioen garaipenak baino, gehiago pozten eta asebetetzen ditu guri, katalanoi, euskaldunoi edo korsikarroi gure selekzioekin parte hartzen ez uzteak, guri debekatzeak. Hori bai garaipena eta arrakasta haientzat!

Horixe da nakolinismoa: nazionalismo kolonialista inperialista. Oso hedatua dago nazio boteretsuetako herritarren artean. Europari dagokionez frantziarrak, espainiarrak, ingelesak... hezur-muinetaraino sartua dute nakolinismoa

Horixe da kontua, guk ez dugula hitz bat edo kontzeptu bat haien nazionalismoa definitzeko, eta erantzun luze bat behar dugula geure burua zuritzeko eta hain nazionalismo zapaltzailea salatzeko. Haien estatuen, kulturen eta hizkuntzen boteretik definitzen gaituztela, nazionalistak esanez, era mespretxagarrian eta gutxiesgarrian.

Eta gure baitatik, gure hizkuntzatik, gure egoeratik definituko bagenitu? Guk sortuko bagenitu geuretik euren ideologia, euren pentsaera eta jokaera definituko lituzketen hitzak? Azalpen luze eta nahasgarririk erabili behar izan gabe. Hitz bakar bat, diskurtso luze gabe. Agian, ez zaie gustatuko, baina eurena izango da euren burua azaltzeko lana, ez gurea. Buelta asko eman dizkiot buruari eta aukera desberdinak erabili ditut. Baina baldintza batzuk bete behar zituzten, edozein hitz motak ez zuen balio. Inguruko hizkuntzetan ere erabiltzeko modukoak behar zuten izan, haientzat ere ulergarriak eta erabilgarriak.

Nazionalismoa NA, kolonialismoa KOL eta inperialismoa IN. Hiru hitzen elkarketatik eratorri da na-kol-in-ismoa. Horixe da nakolinismoa: nazionalismo kolonialista inperialista. Nakolinismoa oso hedatua dago hainbat nazio boteretsuetako herritarren artean. Europari dagokionez frantziarrak, espainiarrak, ingelesak, errusiarrak... hezur-muinetaraino sartua dute nakolinismoa. Berdin dio monarkikoak diren edo errepublikarrak, eskuinekoak edo ezkerrekoak. Urte luzeetan, mendeetan, horrelaxe jokatu dute kolonizatutako lurralde eta nazioetan, eta jokabide hori naturalizatu dute. Horrelako ideologia edo pentsamendua garatu dute, eta ondorioz, nakolinistak dira euren jarrerak, instituzioak, arauak, legeak, konstituzioak, epaitegiak, alderdiak…

Matxismoaren antza badu zentzuren batean; egiturazkoa da, eta gizarte osoa zipriztintzen du: monarkikoak zein errepublikarrak, eskuinekoak zein ezkerrekoak, erlijio batekoak zein bestekoak, baita agnostiko eta ateoak ere. Matxismoari aurre egin nahi bazaio, deseraikitze lan handia egin beharko dugu, gizonezkook bereziki, gizartetik jaso dugun matxismoa eta jarrera matxistak bazterrera uzteko. Feminismoarengatik eta ahaldundutako emakumeengatik ez balitz, matxismo atzerakoienaren atzaparretan egongo ginateke oraindik. Eta, hala ere, zenbat daukagun egiteko! Bada, nakolinismoarekin berdin egin beharko da.

Nakolinismoa indarrean dago XXI. mendean. Zer dira, bestela, euskararen (euskaldunon) edo katalanen aurkako azken oldarraldi judizialak? Erantzuna badakigu: lege, epaitegi, epaile, politikari eta komunikabide nakolinisten erasoak. Berdintsu izan zen XX., XIX. edo aurreko mendeetan.

Laster, hauteskundeak izango dira Euskal Herriko zati batean, EAEn; ingelesez, batzuek gogoko duten moduan, West Basque Country-n. Alderdi eta hautagai batzuk nazionalistak, abertzaleak, independentistak… dira; kutsu negatibo eta gaitzesgarrian gehienetan.

Eta PP, PSE, Vox, Sumar, Podemos… zer dira? Abertzaleak ez dira. Baina, nazionalistak? Independentistak? Espainiako hiri eta herrietan “Plaza/Avenida/Calle de la Independencia” ugari daude nonahi. Gehiago zein gutxiago alderdi nakolinistak dira guztiak.

Imajinatu kazetariak alderdi horietako hautagaiei edo tertulia-kideei galdetzen: “Hurrengo hauteskundeetan zer emaitza uste duzue izango duzuela edo dutela alderdi nakolinistek?”.

Dani Goñi Irazusta

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Eguneraketa berriak daude