Nahikoa delako, urriaren 1ean UdazkenFest

  • Lopidana, ostiral arrunt bateko arratsaldeko zortziak. Kotxeak iristen doaz, senide eta lagunak, motxilak, kuxinak zein paketeak aldean. Ezezagunen artean begirada konplizearen bila lehenbiziko hitzak, “Aupa… Almeriara?”, taldetxoa osatzen doa. Heldu da furgoneta, bi gidari hurbiltzen dira, irribarrea ahoan, bidaia-lagunen zerrenda begiratzen duten bitartean.


2016ko irailaren 27an - 16:54

Lopidana diogunean, esan genezake Bilbo, Miarritz edo Hendaia. Era berean, Euskal Herriko hainbat txokotara luza genezake gure begirada, kotxea hartu baino lehen bidaiarako tupper edo patata tortilla goxo horiek prestatzen ari diren sukaldeetara. Almeria beharrean, Huelva, Murtzia, Paris edo Lyon izan liteke.

Kilometrotan luzatzen den amaiera gabeko zerrenda osa genezake herrien izenekin, baita amaiera gabeko bizipen zerrenda ere. Bizipen horiek modu batean ala bestean barneratu ditu senide edo lagunak: autobuseko elkarrizketetan, gurpila zulatu eta bisitara garaiz iritsiko ote diren ez jakitean,  lehenbiziko aldiz bisitan doanaren helduleku izatean, aurrez aurrekora sartzeko prestatzean, katxeoekin tematu direnean, Alcaláko funtzionarioak harrituta esaten duenean “¿Pero qué hacéis aquí también hoy, siendo jornada de reflexión?”, barruak mugitu dizkion bisita batetik irtetean, haurrak ama espetxean uztean, Huelvaraino joan eta senide-presoa kundan dagoela esatean … Sarri, ulertzen saiatzen dira aurreko astekoak zergatik ez duen balio aste honetan, baina alperrik, logika amaitzen denean hasten da Instituciones Penitenciarias.

Bidaia horietan jaso du senideak, jaso du lagunak, tokian tokiko elkartasun komitearen berotasuna. Despeñaperroseko bihurguneetako batean erosi ditu olibak, Montparnasse inguruetan trenean usain galanta utziko duten gazta zatiak. Granadan jan ditu tapa batzuk, pulpiño bat Pontecaldelasen, olio eta tomatedun tostada eder bat Jerezeko tren geltokian, bildotsa Aranda de Dueron, probatu ditu Estrella Galicia eta Estrella Levante, egun batzuk luzatu du bere estantzia Britainian, Rennesen bisita egin ondoren.

Honen guztiaren azpian sakabanaketa politika krudel bat. Eta ez, ez dugu nahi egoera hau ohitura bihurtzea, tokatzen zaionak pairatu beharreko zerbait izatea. Sakabanaketa erabaki politiko baten ondorio delako, senide edo laguna errepideetan hiltzea baimentzen duen erabaki politikoa. Egoera hau agintzen zein baimentzen duzuenei esan nahiko genizueke, gizalege lezioak ematen dituzuenean, gogora dezazuela errepideetan 16 senide eta lagun hil direla;  ehunka izan direla istripuak; edota osasun-arazoengatik bidaia luzeak egin ezinik, urteak daramatzatela seme-alabak ikusi gabe hainbat eta hainbat aitak eta amak. Asko, sakabanaketak suposatzen duen odoluste ekonomikoaren ondorioz, urtean bitan bakarrik ikus dezaketenak anaia-arreba. Ez iezaguzue saldu istripuak trafiko istripu soilak direnik, istripu-tokia presoaren bizilekutik gertuen dagoen espetxetik 500 km-ra dagoenean. Mendeku hutsa baino ez delako. Eta ez gaude mendekuetarako. Herri honek aurrera egin dezan, sakabanaketa politikak ere eten behar du.

Hau guztia jasan ahal izateko, sortzen joan dira bidelagun sareak, garatu ditu senide edo lagunak baliabide pertsonalak, sortu ditu herriak  baliabide kolektiboak. Eta baliabide horiek garatu izanari esker izan da posible hainbeste urtez honi guztiari hain modu duinean eustea. Eta horrek ekarri du, era berean, ekimen ederrak sortzea. Ezin aipatu gabe utzi Mirentxin gidariak (aupa zuek kopon!), neurgaitza baita, irribarrea ahoan eta bolantea eskuan, nola arintzen eta goxotzen duzuen astebururoko krudelkeria hau. Guardia Zibilek Furgonetatik pistola buruan atera eta lurrean esposatuta edukita ere.

Herri honetako gure nagusiek erakutsi digute arazoei aurre egiten, gure ametsak errealitate bihur daitezen saiatzen. Udazkenfest deitu dugun Elkartasun Egun hau antolatzeko elkartu garenok ez dugu oroitzen dispertsiorik gabeko kartzela politikarik. Batzuok gertutik bizi izan dugu, beste batzuok, ordea,  osatzen jarraitzea hain beharrezkoa den herri honen kontaketatik ezagutu ditugu dispertsioaren inguruko bizipenak. Batzuek Herrera de la Manchara bidali genituen gure lehenbiziko gutunak, eta jaso genituen hango liburuak Gasteizko Gaztetxeko liburutegirako. Beste batzuk 1987an sakabanaketa politika diseinatu baino beranduago jaioak gara.

Egun honek sakabanaketarekin amaitzeko beste ale bat nahi du izan. Hau guztia antolatu ahal izateko ederra da, askotariko lanak egiteko, norbanakoen eta herri mugimenduaren berotasuna eta babesa beste behin ere sentitzea. Aldez aurretik ere, tabernariei, antzezleei, musikariei, irrien lagunei … eskerrik asko egun honen egitaraua osatzen laguntzeagatik. Lehenago ere esan izan dugu, azken espetxearen azken ziegan azken euskal herritarra dagoen bitartean, badugula zer egin, zer konta, zer lortu.

Sakabanaketaren gordinkeriari amaiera emateko garaia dela uste duzuenok ondoan izan nahi zaituztegu urriaren 1ean, kontzertu bat entzuten, plazan bazkaltzen, pote bat hartzen, antzerki bat ikusten, Ziribuliorekin maniFESTAn dantzan edo txikiekin plaza berrian gozatzen. Momentu krudel asko bizi izanagatik ere, alaitasunerako eskubidea aldarrikatzen dugulako, bizipen goxoek elikatzen gaituztelako, hurbildu Gasteizera!

Irati Lotina Arana / Aitor Korres Abaitua (UdazkenFesteko kideak)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude