Apartekoa da bizi dugun garai politikoa. Apartekoa ere militante abertzale eta ezkertiar frango inarrosten dituen sentimenduen zirimola. Hara palto horien mugimenduaren azterketa bat, honen alde baikor eta ezkorren bilduma egiten duena.
Zalantzak, hasieran nagusi. Zer arraio da ezantza merkea aldarrikatzen duen mugida hori? Eskuin muturrak sustaturiko “beauf” batzuk ote edo inuxenta galantak seguraski. Jarrera sexista eta homofoboak entzun eta ikusi dira han hemenka. Beste nunbait migranteak atxeman eta poliziaren esku utzi dituzte. Konplotisten zonbait berri zabaltzen dituzte. Susmagarria! Antolaketarik ez, ordezkaririk ez, bozeramaileak trumilka. Ez dateke iraun.
Haserrea eta frustrazioa, momentu batzuetan. Hedabideetan mintzo diren jaka hori askok, ez gazteak gainera, aitortzen dute lehen aldikotz manifestaldi batean parte hartzen dutela! Bainan nun ziren jende horiek guztiek azken hamarkadan, hainbat borroka sozial eraman direlarik, erretreten defentsan, lan legearen kontra edo beste? Alderdi, sindikata eta mugimendu antolatu oro fueratu nahi dituzte. Ederki, arrazoiak ez dira faltako mesfidati izaiteko baina urteetan sistemaren kontra eta zapalkuntza salatzeko mobilizatu direnekiko injustua da kritika. Pasa den udaberrian, 68ko maiatzaren urtemuga kari, jendarteko sektore desberdinetan mobilizazio azkarrak eramaiten zirelarik (trenbideetan, ospitaletan, unibertsitateetan…) eta aberatsen aldeko Macronen politika jada luze zabal salatzen zelarik, mugimendu sozial orokor baten mentura aipu zen. Ez zen sortu. Sindikatuek betiko desmobilizazio taktikak erabili zituzten eta udako pausak energiak barreiatu zituen.
Era berriko mugimendua
Harridura usu. Astez aste irauten du mobilizazioak eta nehork uste ez zuena lortu du, urte hondarreko festa garai mortala gainditzea. Hasierako Facebook-eko mugida birtuala mugimendu sozial zabala bihurtu da. Aburu sundaketek diotenez iritzi publikoaren gehiengoak sustengatzen segitzen du, nahiz eta episodio bortitzak gertatu. Mugimendu sozial orori ezinbestekoa zaion bezala, iraganik gabeko mugimendu honek imajinario kolektiboa eraikitzeko beste borroketako edo garaietako pieza heteroklitoak biltzen ditu: frantses iraultza eta Marseillesa, sindikatuen lelo batzuk, Johnnyren kantuak, ahantzi gabe asmakizun bikaina: espazio publikoan eta eztabaida politikoan ikusezinak zirenak jaka horiz jantzi… Blokatze taktikak, espazioen okupazio iraunkorrak, matxinada eta barrikadak, borroka molde klasikoak erabiltzeaz gain, mugimenduak ausardia erakutsi du ingurabideen okupazioak biderkatuz. Mugimendu erabat berri gisa, ez du borrokaldien porrotaren memoria mingotsa, beste askok bezala. Irabaztea posible delako konbentzimendua arma handiena baita borrokan sartu eta irauterakoan. Alde handia da sindikatuen gibeletik borrokan ibili eta hainbeste hutsegite bizi izan dutenekin, nun eta gobernamenduko lege proiektu berri bat ateratzen delarik, jendea sinetsi gabe mobilizatzen den.
Miresmena ere. Determinazio ikusirik, jende batzuen engaiamendua egunez eta gauez. Gobernamendua paretaren kontra ezarri dute eta usaiazko ele ederrek ez dute funtzionatu, ez dute mugimendua desmobilizatzea lortu. Hasierako elementu pizgarria, ezantzaren gaineko tasa, bigarren planoan emanik eta borroka defentsiboan egon ordez, ofentsibara pasatu da mugimendua, justizia sozial eta fiskalaren gaia deplauki pausatuz. Ordezkaritza demokratikoa eta instituzioen funtzionamendua ere erdigunera ekarri dute, borrokari kutsu politikoa emanez.
Erantzuna: poliziaren bortizkeria
Elkartasuna nola ez! Gobernamenduaren ezintasun politikoak errepresioari bidea ireki du. Sekulan ikusi ez diren atxiloketa masiboak gertatu dira (6.500). Auziek eta presontegiratzeek (153 pasa) marka guztiak hautsi dituzte. Denbora berean poliziaren bortizkeria ozka batez igo da, zauri larriak, bizi osorako mutilatuak eta okerrak eraginez. Luzaz manifestarien ekintza bortitzak eta hautsitako birinak baizik ez dituzte aipatu hedabide nagusiek, jendearen haserre legitimoa sortuz bainan azkenean fenomeno hain zabala eta orokorra izanik (200 prozedura irekiak) bat bestearen ondotik gaia tratatzera behartuak izan dira.
Sentimendu eta gogoeta guzti horiek buruan, ez zaigu beti errex jaka horien mobilizazioetan parte hartzea baina beste leku askotan bezala, Iparraldean ere konbergentziak sortu dira dinamika ekologiko edota sindikatuekin. Mugimenduaren geroa nehork ezin du iragarri. Erne egon gaiten gure segurtamenak sakelan sartuz.
Artikulu hau Enbatak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC-by-sa lizentzia baliatuta
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]