Azerbaijanek Kaukasoko herrialde armeniar txikiaren kontra erasoa jo eta astebetera sinatu du estatuko erakunde guztien desegitea Samvel Shahramanyan presidenteak. 2024ko urtarriletik aurrera Nagorno Karabakh ez da existituko beraz. Jadanik hango populazioaren erdiak ihes egin du, azerbaijandarren errepresioaren beldur.
Erabateko porrot militarra 24 orduren bueltan sufritu eta gero, Nagorno Karabakheko indar armatuek joan den astean berehala iragarri zuten desegin egingo zirela; baina ordezkari politikoek astebeteko epea izan dute herrialdearen beraren desegitea negoziatzeko. Samvel Shahramanyan presidente karabakhtarrak sinatu du horretarako dekretua ostegun honetan.
Facebook bidez zabaldu den dekretuak dio Nagorno Karabakheko estatu-erakunde guztiak eta bere menpe dauden elkarteak 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen desegin behar direla. "Nagorno Karabakheko errepublikak existitzeari uzten dio", darama titulutzat. Shahramanyanen esanetan, erabakia hartu dute "egoera politiko-militar zaila dela-eta".
Azerbaijanen erasoak dozenaka hildako utzi zituen irailaren 19an eta duela hiru urte armeniarren eta azerbaijandarren artean izandako gerraren azken kolpetzat hartu dute askok. Ordukoan Azerbaijanek Nagorno Karabakheko lurraldearen bi heren berreskuratu zituen –1990eko hamarkadan izandako beste gerra baten ondorioz galdutakoak–.
Gerra eta eraso bakoitzak ondorio bera dakar txandan-txandako galtzaileentzat, alde batean zein bestean: heriotza eta exodoa. Eta hori badakite armeniarrek. 2020ko gerran eta geroztik azerbaijandar soldaduek egindako basakerien berri ere izan dugu.
Gerra eta eraso bakoitzak ondorio bera dakar txandan-txandako galtzaileentzat, alde batean zein bestean: heriotza eta exodoa. Eta hori badakite armeniarrek
65.000 lagun Goris turistikora bidean
Azerbaijango Gobernuak armeniarren "integrazioa" bultzatuko duela esan du, eta gehienak ez dira Kabúren hitz horiez fido. Nagorno Karabakhen 120.000 armeniar bizi ziren pasa den astera arte, baina dagoeneko 65.000 lagunek utzi dute herrialdea. Shahramanyanen dekretuak eskatzen du herritarrei uzteko Latxingo pasabidetik igarotzen mugarik gabe, euren auto eta ondasunekin, "armak utzi dituzten militanteei barne".
Latxingo pasabideak hilabeteak zeramatzan itxita miliziar azerbaijandarren eskutik, eta blokeo egoera horrek ondorio larriak utzi ditu Nagorno Karabakheko herritarren artean. CNNren arabera, AEBetako Nazioartkeo Garapenerako Agentziako iturriak erabiliz, exiliora jo dutenetako asko egoera "tamalgarrian" iritsi dira eta "desnutrizio larria" jasaten dute.
Erbesteratu gehienak Gorisen babestu dira, Armeniako mugan dagoen hiri turistikoan. The Guardian-eko korrespontsalak idatzi duenez, hiri horretara orduro ehundaka errefuxiatu iristen ari dira, Nagorno Karabakheko hiriburu Stepanakertetik ehun kilometrotan barrena luzatzen den karabana amaigabean doaz.
Hurrengoa Armenia?
Armenia eta Azerbaijandarren arteko Nagorno Karabakheko gatazka, Europaren eta Asiaren artean dagoen eremu horretan sakrifikaturiko pieza bat bihurtu da. Errusiaren eta Armeniaren arteko urruntzeak, eta Turkiak Mendebaldearen zein Errusiaren arteko harremanetan duen eragiteko gaitasunak zerikusi zuzena dute horrekin.
Hala, Karlos Zurutuza kazetariak Naiz-eko artikulu honetan azaltzen duen moduan, Armenia bera izan daiteke hurrengo pieza. Armeniako hiriburuan, Erevanen, beren presidente Nikol Pashinianen kontrako protestak gero eta ugariagoak dira: "Baina Armenia txikian aurpegi aldaketa batek ez du eragotziko bere herriak momenturik zailenak bizitzea Anatolian izandako genozidioaz geroztik", dio Zurutuzak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.