Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, urte bat gehiagoz Frantzia eta Espainia arteko mugaren gainetik euskaltzaleen topaleku bihurtu dira Baigorriko plaza eta karrikak, larunbat eta igandez. 41. edizioa zuen aurten Nafarroaren Egunak.
Larunbatean, 27, Nafarroaren Egunaren bezperako musikaldi klasikoa burutu dute Baigorrin. Aurtengoan Charles Chaplinen The Kid (Mutikoa) film mutu klasikoa eskaini dute plazan, irudiak Xare Laborategia orkestraren musikarekin nahastuta. Chaplinek berak 1921ean konposatutako musikarentzako Timothy Brockek egin moldaketak erabili dituzte, Txaber Fernandezek gidatutako kontzertuan.
Igandean, 28, Nafarroaren Eguna funtsean dantza eta festa eguna izan da, tartean eztabaida, aldarrikapen eta bestelakoek ere beren lekua izan duten arren. Eguartean Tuterako, Garaztarrak eta Luzaideko dantza taldeak ibili dira Baigorrin gora eta behera, ondotik zituztela Ezpela eta Uztaritzeko ziganteak, Kuxkuxtu txaranga, Nafarroa osotik iritsitako gaiteroak, makilariak, Anhauzeko basaldunak, trikitilariak, bertsolariak...
Dantza emanaldiak laster hasiko dira Baigorriko elizako plazan #NafarroarenEguna @Basaizea pic.twitter.com/AY3oMPauwJ
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 28, 2019
Anhauzeko makilari eskolako ikasle gazte trebeak Baigorrin #NafarroarenEguna @Basaizea pic.twitter.com/kyHFGm00aG
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 28, 2019
Nafarroko hautetsiak @euskalirratiak mahain inguruan #zuzenean # Nafarroaren eguna pic.twitter.com/5Uctv5aPC9
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) April 28, 2019
Eguerdian bazkari eta bazkalondo klasiko bezain luzea horretarako espres prestaturiko xapitoan, bertso eta kanta tartean. Eta ondoren, hainbat kontzertu: Izaki gardenak, Bashainarak taldearen dantza ikusgarria, Kiki Bordatxo, Eskean Kristo, Diabolo Kiwi, Deluxe... Dena aspaldiko eguraldi eguzkitsuenean eta, batik bat ilunabarrean, begi bat Nafarroa Garaiko bozketaren ezustekoei adi jarrita.
Gogoaren baitan! Bel hautetsi izateko bidean! #NafarroarenEguna #Baigorri #A28hauteskundeak Hego EHn. pic.twitter.com/Ji3Gs1w02m
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) April 28, 2019
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.
Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.
----------------------------------------------
Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]