2003tik indarrean dagoen Sinboloen legea baliogabetzeko asmoz kirol, kultura, politika, hezkuntza eta beste hainbat arlotan diharduten herritarrek sinadura bilketa abian jarri dute.
Ostegunean aurkeztu zuten parlamentuan Guztion Nafarroan Guztion Ikurrak ekimena eta larunbatean jarri zuten martxan, Paula Kasares NUPeko irakasleak eta Eneko Compayns EHUko Zuzenbide fakultateko ikertzaileak aurkeztuta.
Ekimena hainbat aurpegi ezagunek babestu dute: Juan Martinez de Irujo, Aitor Zubieta eta Patxi Eugi pilotariek; Patxi Puñal eta Oier Sanjurjo Osasuna futbol taldeko jokalariek; Juan Mari Feliú mendizaleak; Hedoi Etxarte idazleak; Xabier Morras margolariak eta Paula Kasares filologoak besteak beste.
2003ko apirilean onartu zen foru legea indargabetuta, Ikurrina eta bestelako euskal ikurrekiko jazarpen eta debekua gainditu nahi dela adierazi dute sustatzaileek. IIkurren legea onartu zenetik “ikurrina era sistematikoan jazarria” izan dela argudiatzen dute, “atzerriko bandera bailitzan”.
Lege proposamena osatzen duen artikulu bakarrak garbi adierazten du eraikuntza ofizialetan Nafarroako foru komunitatearen bandera ofiziala erabiltzeak ezin duela eragotzi haren ondoan beste ikurrik jartzea. Herritarren iritzia ezagutzeko herri kontsultak abiaraztea proposatzen du gainera (1970. hamarkada amaieran Atarrabian egin zen modura) “tolerantzia, aniztasun eta demokraziara bidean pauso sendoa” eman dadin.
Herri ekimen legegilea aurrera atera dadin, ordea, hainbat pauso eman beharko dira oraindik. Hasteko,ezinbestekoa izango da Parlamentuko Eledunen Batzordeak lege proposamena tramitera onartzea gaur egingo den bozketan. Tramite hau beteko balitz, gutxienez 5.000 herritarren sinadurak bildu beharko lirateke, ekimenaren babesle modura, eta behin sinadurak aurkeztuta lege proposamena Parlamentuan bertan eztabaidatuko litzateke.
Parlamentuko Eledunen Batzordean UPNk eta PSNk tramite prozesua atzera botatzeko aukera badute ere, herri ekimenaren sustatzaileek espero dute gutxienez tramite hori betetzea, herritarren babes masiboa bilduta Parlamentuan proposamen berria eztabaidatu dadin.
Guztion Nafarroan Guztion Ikurrak ekimenaren aurkezpena:
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]
Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]