Nafarroan dirua bidegabe jaso duten medikuek itzuli egin beharko dute

  • Horixe da Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Funtzio Publikoko kontseilariak iragarri duena, LABek eta Ustelkeriaren Aurkako eta Jardunbide Egokien Bulegoak egindako salaketen ondoren.


2023ko maiatzaren 26an - 09:29
Javier Ramirez Nafarroako Gobernuko lehendakariordea. (Argazkia: EITB)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hedabideek ostegun honetan egindako galderei erantzunez, Javier Remirezek azaldu zuen une honetan foru gobernuak hamaika espediente dituela irekita salaketak ikertzeko eta, horien ondorioz, medikuek bidegabe jasotako dirua itzuli beharko dutela.

LABek martxoan salatu zuen Osakidetzaren esklusibotasuna –800 bat euro hileko– patrikaratzen ari ziren hainbat mediku eremu pribatuan lanean ari zirela. Legeak baimentzen die eremu publikoko medikuei pribatuan lan egitea, baina esklusibotasuneko lan sari hori kobratu gabe.

Remirezek azaldu zuen salaketen berri izan bezain laster hasi zirela gaia jarraitzen eta espedienteak ireki zitzaizkiela zegokien kasuei. Zehaztu zuen, halaber, ospitaletako zerbitzu edo atal-burutzetan araubidea jarraitu gabe ari diren arduradunen lanpostuak behar bezala bideratzeko eskatu ziela Osasunbideari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude