Nafarrako ekitaldi jendetsuetan eta aisialdiko establezimenduetan beharrezkoa izango da ziurtagiria. EAEn, Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du eta Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabakiko du pasaportea ezartzea baimendu ala ez. Ipar Euskal Herrian txertoaren hirugarren dosia beharko da ziurtagiria baliogarria izateko; EH Baik salatu du “ezkutuko inposaketa” dela.
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du COVID ziurtagiria eskatzea “neurrizkoa” dela osasun larrialdiari aurre egiteko. Nafarroako Gobernuak asteazkenean galdegin zion auzitegiari pasaportea eskatu ahal izateko foru agindua, eta, erantzun horrekin, azaroaren 27tik urtarrilaren 7ra betebehar hori eskatuko dute Nafarroan. Udaltzainek eta foruzainek “ausazko kontrolak” egingo dituzte.
Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, “justifikatuta” daude COVID ziurtagiria eskatzeko Nafarroako Gobernuak emandako argudioak, eta neurria “proportzionala” da osasun larrialdiari aurre egiteko xedearekin. Helburu bikoitza luke: jendetza biltzen den espazioetan “kutsatzeko arriskua murrizten laguntzea” eta txertaketa sustatzea. Auzitegiak aitortu du eskubide batzuk “mugatzen” dituela, baina ez “urratu”.
Larunbatetik aurrera COVID pasaportea eskatu beharko dute 60 mahaikidetik gorako jatetxeetan, gaueko aisialdian, eta barrualdeko ekitaldi jendetsuetan (1.000 pertsonatik gora daudenean eta jan eta edan daitekeenetan). Neurria betearaztea establezimendu eta ekitaldien gain egongo da. Bertsozale elkarteak jakinarazi du ez dela ziurtagiririk beharko igandeko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, ez dutelako janari eta edaririk eskainiko.
Eusko Jaurlaritza, Espainiako Auzitegi Gorenaren baimenaren zain
Nafarroakoak ez bezala, EAEko Justizia Auzitegi Gorenak astelehenean jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari ezingo dutela COVID ziurtagiria derrigortu: “Eskubide garrantzitsu asko urratuko lituzke”. Jaurlaritza “harrituta” agertu da erabakiaren aurrean, eta nahiz eta hasieran kontrakoa esan, azkenean helegitea jarri dio epaiari. Orain, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID pasaportea eskatzea baimendu ala ez. Aginduak eragingo lieke 50 mahaikidetik gorako jatetxeei eta gaueko aisialdirako eta dantzarako establezimenduei, betiere herri horietako 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia tasa 150 baino altuagoa balitz.
Txertoaren "inposaketa ezkutatua"
Ipar Euskal Herrian uztailaz geroztik beharrezkoa da COVID ziurtagiria, zenbait establezimendu publikotan sartzeko, hala nola jatetxeetan, ibilbide luzeko garraioetan eta kultur ekitaldietan. Asteazkenean Frantziako Gobernuak iragarri du hemendik aurrera ziurtagiria baliogarria izateko txertoaren hirugarren dosia beharko dela, edo azken 24 orduetan egindako PCR ala antigeno test negatibo bat aurkeztu beharko dutela.
Hasieratik kontrako iritzi ugari izan ditu neurriak, eta, besteak beste, Ezpass! Nora goaz? kolektiboak hainbat protesta egin ditu hilabeteotan. EH Baik ere ziurtagiria gaitzetsi du “herritarren askatasunak murriztu” egiten dituelako. Azaro hasieran kaleratutako oharrean salatu du COVID pasaportea “inposaketa ezkutatua” dela, herritarrei ez dielako uzten txertoa hartzeko erabakia “libreki” hartzen: “Osasun ziurtagiriaren beharra mantentzearekin, bizi normala eraman nahi izanez gero, txertatua izan beharko gira edota dirua izan beharko dugu PCRak egin ahal izateko”.
Halaber, koalizioak azpimarratu du jendartea “zatikatu” egiten duela ziurtagiriak. Kritikatu dute azken eztabaida politikoek erakutsi dutela “nahasten” ari direla “gobernuek jendartea kontrolatzeko duten helburuak” eta osasun larrialdiari eman behar zaizkion “erantzun egokiak”.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.