Nafarroan, 15 urte edo gehiagokoen %27,9k du euskararen ezagutzaren bat

  • 15 eta 29 urte arteko nafarren artean proportzio hori %40ra igotzen da, Nafarroako Gobernuaren 2018ko inkesta baten arabera. Euskararen ezagutzaren bat duten biztanleen %52,6k euskarazko irrati bat edo podcast entzun, edo telebista bat ikusi du, inkestaren aurreko astean.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 07an - 10:19

15 urte edo gehiagoko pertsonen % 27,9k euskararen ezagutzaren bat dute, eta kopuru horrek euskara menperatzen duten pertsonak eta ezagutza txikiagoa duten baina eguneroko bizitzako esaldi errazak formulatzeko gai direnak batzen ditu.

Gazteek (15-29 urte) dute euskara dakitenen ehunekorik altuena (% 40), eta adin handiagoetan, berriz, euskara dakitenen ehunekoa pixkanaka murrizten doa, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako 2018ko Gizarte-Inkestaren eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren datuen arabera.

Hain zuzen ere, gaztelania da haurtzaroko lehen hizkuntza Nafarroan bizi diren 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 84,6rentzat, euskara %5,9rentzat eta beste hizkuntza batzuk %6,1entzat. Gainera, % 3,4k euskara eta gaztelania dituzte lehen hizkuntzatzat.

2011rekiko, ez da ia aldaketarik izan, biztanle gazteenen artean izan ezik (15-29 urte). Horien artean, gora egin du euskara eta gaztelaniarekin batera hazi diren pertsonen kopuruak.

Etxean gehien hitz egiten den hizkuntza gaztelania da (% 89,7), eta biztanleen % 4,2k hitz egiten du euskaraz etxean; % 3,8k bi hizkuntzak hitz egiten ditu, eta gainerako %2,3k beste hizkuntza batzuk.

Gazteek (15-29 urte) dute euskara dakitenen ehunekorik altuena (% 40), eta adin handiagoetan, berriz, euskara dakitenen ehunekoa pixkanaka murrizten ari da.

Egoera hori lau hizkuntza-gaitasunetan ikusten da: irakurketan, idazketan, hizketan eta ulermenean. Azken gaitasun horretan sentitzen da indartsuen biztanle gehien. Hala, gazteen %22,5ek ondo ulertzen dute euskara, 30 eta 44 urte artekoen %13,7k, 45 eta 59 urte artekoen %10,5ek eta 60 urte edo gehiagoko biztanleen %8,6k.

Ikasketa-mailak ere berebiziko garrantzia du; izan ere, ikasketa-maila handiagoarekin handitu egiten da euskarazko hizkuntza-gaitasuna, eta euskara ondo ulertzen duten pertsonen batez bestekoa % 12,8koa da. Goi-mailako ikasketak dituzten biztanleen artean, balioa % 18,4koa da, eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailako edo hortik beherako ikasketak dituztenen artean, berriz,% 9,1ekoa.

Bestalde, euskararen ezagutzaren bat duten biztanleen % 52,6k euskarazko irratiren bat, podcasten bat edo telebistaren entzun du inkestaren aurreko astean;% 29,1ek euskarazko egunkari edo aldizkariren bat irakurri du paperean eta % 24,8k formatu digitalean.

Euskarazko hedabideen kontsumoa hedatuago dago gizonen, 45 eta 59 urte bitarteko pertsonen eta unibertsitate-ikasketak dituztenen artean; aldiz, euskarazko egunkariak eta aldizkariak formatu digitalean irakurtzea nahiago dute gazteenek.

Era berean, euskararen ezagutzaren bat duten biztanleen %42,5ek dute ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiriren bat, eta gehienak B1 edp B2 mailakoak edo hortik gorakoak dira. Euskaraz ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten biztanleen artean, ehuneko handiagoak dtu egiaztagiriren bat, %46k. Azken horien artean, B1 edo handiagoa % 96,2 da, eta B2 edo handiagoa % 82.

Bestalde, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 2,3k gaztelania eta euskara ez den beste hizkuntza bat erabiltzen du etxean, eta % 6,1ek dio haurtzaroan lehen hizkuntza ez den beste hizkuntza bat izan duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.


2024-05-24 | Ahotsa.info
Larunbatean Euskal Jaia Tafallan Nafarroako erdialdean euskararen alde egiten den lana goraipatzeko

Erdialdeko Euskal Jaia larunbatean ospatuko da Tafallan egun osoko eta adin guztietarako egitarauarekin, euskarak eta bere kulturak Erriberriko merindadean daukan errotzea erakusteko helburuarekin.


2024-05-20 | ARGIA
Nafarren %26ak euskararen ezagutza mailaren bat dauka

Nastat-ek, Nafarroako Estatistika Institutuak, 2022an egindako ikerketa lanaren emaitzak argitaratu ditu. Euskaldunen proportzioa %15,1ekoa da, euskaldun hartzaileena %11,6koa eta ez-euskaldunena % 73,3koa. Hogei udalerritan euskaldunen proportzioa %80tik gorakoa da.


Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Eguneraketa berriak daude