Nafarroako udalak aldaketaren esku geratuko dira larunbatean

  • Zerbait historikoa gertatuko da Nafarroan larunbatean, UPNk Nafarroako herri handi gehienetako alkatetzak galduko ditu aldaketaren indarrek egingo dituzten itunei esker.

     


2015eko ekainaren 09an - 09:12
Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate berria ekainaren 13tik aurrera. Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate berria ekainaren 13tik aurrera.

Aurrekaririk gabeko egoera da. Ondorengo zerrendan, Nafarroako hamar herri garrantzitsuenetako udal zinegotzien banaketa biltzen da eta alkatetza noren esku geratuko den.

Iruñea (196. 166 biztanle). 27 zinegotzi.  UPN 10, EH Bildu 5, Geroa Bai 5, PSN 3, Aranzadi 3 eta Ezkerra (Ezker Batua-Batzarre koalizioa) 1. Oposizio guztiak bat eginda EH Bilduko Joseba Asiron izango da alkate berria 14 eserlekuren sostenguarekin.

Tutera. (35.369). 21 zinegotzi. UPN 6, Ezkerra 6, PSN 3, Tudela Puede 3, PP 2 eta CUP 1. Ezkerrako Eneko Larrarte izango da alkate PSN , Tudela Puede eta CUPeko botoekin.

Barañain (21.120). 21 zinegotzi. UPN 6, EH Bildu 4, Geroa Bai 3, PSN 3, Agrupación de Electores Participando en Barañain 2, Ezkerra-Equo 2, Barañaingo Herria 1. EH Bilduko Oihane Indakoetxea izan daiteke alkate lau alderdiren koalizioari ezker.

Eguesibar (18. 414). 17 zinegotzi. UPN 6, Geroa Bai 5, EH Bildu 2, Eguesibar Gara 2, PSN 1, Ezkerra 1. Geroa Baiko Alfonso Etxeberriak errepikatuko du alkate gisa aldaketaren indarren itunari esker.

Burlata (18.248). 17 zinegotzi. Burlata Aldatuz (Geroa Bai bere baitan hartzen duen herri hautagaitza) 5, EH Bildu 5, UPN 4, PSN 3 eta Ezkerra 2. Burlata Aldatuzeko Txema Noval izango da alkatea.

Zizur Nagusia (14.120). 17 zinegotzi. UPN 5, Geroa Bai 4, EH Bildu 4, Zizur Elkarturik 4, As Zizur 1 eta PSN 1. Geroa Baiko Jon Gondanek ez du arazorik izango aldaketaren indarrekin gehiengo oso handia eskuratzeko.

Lizarra (13.695). 17 zinegotzi. UPN 5, EH Bildu 5, AOEL 3, PSN 2 eta Geroa Bai 2. EH Bilduko Koldo Leoz izango da alkate AOEL eta Geroa Bairen sostenguarekin.

Tafalla (10.966). 17 zinegotzi. EH Bildu 8, UPN 4, Inport 2, PSN 2 eta Ezkerra 1. EH Bildu gehiengo osotik zinegotzi batera geratu da eta Arturo Goldarazena izango da alkate berria.

Antsoain (10.861). 17 zinegotzi. EH Bildu 6, PSN 5, Ezkerra 3, Geroa Bai 2 eta UPN 1. EH Bilduko Ander Oroz izango da alkatea beti PSNk irabazi duen udalean.

Atarrabia (10.211).  17 zinegotzi. EH Bildu 8, Geroa Bai 3, UPN 3, Ezkerra 2, PSN 1. Aurrekoa legealdian bezala, EH Bilduk errepikatuko du alkatetzan, oraingoan Mikel Oteizarekin.

Hauez gain, alabaina, beste herri garrantzitsu asko geldituko dira aldaketaren gehiengo berriaren esku, batzuk ziur lehenengo indar gisa eta beste batzuk itunez: Berriozar (EH Bildu lehen indarra), Aranguren (herritarren hautagaitza, lehen indarra), Baztan (EH Bildu lehen indarra), Corella (ACI herri hautagaitza, PSNrekin itunez), Noain (EH Bildu, itunez), Altsasu (Geroa Bai, lehen indarra), Uharte (EH Bildu, lehen indarra) eta, besteak beste, Zangotza (Geroa Bai biltzen duen APS hautagaitza, lehen indarra).

2015ko Nafarroako udal hauteskundeen emaitzen mapa interaktiboa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aldaketa politikoa Nafarroan
Uxue Barkos
“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


Nafarroako Gobernuak AHTa gera dezan eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


Nafarroako AHTa blindatu nahi du Geroa Baik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-16 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


Euskararen Lege berria idazteko “oinarriak” entregatu dizkio Kontseiluak Nafarroako Legebiltzarreko presidenteari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”. 


Eguneraketa berriak daude