Nafarroako ubidearen bidez hegoaldeko lur ureztatuak gehitu nahi zituen Yolanda Barcina buru duen gobernuak. Ez dira ordea helburua lortzen ari, eta horren ordez atzo Mendinuetan 1.125 biztanlerengana edateko ura eramateko hartunea inauguratu zuten, Gara egunkariak ekarri duenez.
Urteak daramatzate Nafarroako hainbat herrik edateko ura etenik gabe eskura izateko arazoak dituztela. Batzuei konponbidea iritsi zaie, horretarako eraiki ez bada ere, Nafarroako ubidetik ura jasotzen hasi direlako.
Nafarroa hegoaldeko nekazariek ura erraz lortu beharko lukete Nafarroako ubidea moduko azpiegitura erraldoiaz baliatuz. Kontua da, nekazariek ura beraien lurretara eramateko egin beharreko azpiegiturak garestiak direla; hektareako 5.316 euro dira.
Horretaz gain, uraren kontsumoa ordaindu beharko lukete. Batetik kostuak, eta bestetik lurrak bateratzea. Larraga, Mendigorria, Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzeseko nekazari eta bizilagunek Nafarroako ubidearen lanak gelditzeko eskatu zuten joan den urtean. Ubidea eraikitzen jarraituko balute Arga eta Ega ibai bazterretako familia baratzeak galduko lituzkete. Erregadio unitateek gutxienez 5 hektareakoak izan behar dute.
EHNE sindikatuak Nafarroako ubidea egiteko horrenbeste diru erabiltzea kritikatu du, garai bertsuan, azken zazpi urteetan, Nekazaritza Saileko diru poltsa %70 jaitsi baita. UAGN sindikatuak berriz, ubidea enplegua, inbertsioak eta zergak sortzen ari dela nabarmendu du.
Konponbide gisa, Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du sobera ur jasotzen duten ureztatzaileei erabiltzen ez dutena Erriberara bidaltzeko eskatuko diela.
Nafarroako erdialdera eta hegoaldera ura eramateko eraiki zen Itoizko urtegia: batez ere ureztatzeko ura, baina baita edateko ura eta ur industriala ere. Eta hori Nafarroako Ubidearen bidez egin behar zen, zeinak 198 kilometroko eraikuntza erraldoi batekin, urtegia eta Erribera... [+]
Nafarroako Ubideko ura Sesmara iritsi da aste honetan eta 1.290 hektarea lur ureztatzeko aukera emango du. Ostegun honetan inauguratu zuten María Chivite lehendakariak eta Bernardo Ciriza kontseilariak azpiegituraren iritsiera. 7,8 milioi euroko kostua izan du... [+]
Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Iruñeko Katakrak elkartean eta bertan aurkeztu zuten "Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak"... [+]
Urak dakarrena, urak daroa… baldin eta ur hori urtegi erraldoi batean ez badute biltzen hamaika negozio egiteko.
Ekainean jakinaraziko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako ubidearen jarraipenak zein ibilbide eta hektarea kopuru izanen dituen. Orain kaleratutako bi txostenek 9.000 eta 10.000 hektarea inguru aurreikusi dituzten arren, nekazariekin kontrastatuko dute.
Fustiñana, 1966. EHNE sindikatuko arduradunetakoa izan da gobernuan ekin aurretik. Nekazaria da eta Erriberakoa izanik ongi ezagutzen du urak bertan duen egoera. Nafarroako ubidearen aurkakoa izan da eta orain haren Bigarren Zatiaz erabaki behar duen gobernuko kidea da.
1993an hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia. Nafarroako ubidea mende honetako kontua da. Eraikuntza enpresak eta bankuak pixka bat gehiago aberastu ziren bikotearekin. Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua barra-barra galtzen ari da. Ubidean barrena sartu... [+]
Ez da egingo Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia (71 km, Pitillas-Ablitas), ez behintzat hasierako proiektuak aurreikusten zuen gisan, aire librean, Ebro eta Aragoi ibaik gainditzeko sifoi erraldoiak eginez eta ezaugarri konplexu haiekin.
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.
Leringo herritarrek, lurren jabe diren heinean, Nafarroako Ubideko ura baliatzeari uko egin eta ureztatze sistema tradizionalarekin jarraitzea erabaki dute galdeketa lotesle bidez. Bozka eman duen herritarren %61 agertu dira aldaketaren kontra, "uraren pribatizazioa"... [+]